KOMUNZKI
Hasiera » Euskal Trantsizioaren Kultura » Herri (berri) proiektua
Eka14 0

Herri (berri) proiektua

Atalak: Euskal Trantsizioaren Kultura, Gabriel Aresti, Joseba Sarrionandia

 

 Indentzia-2

 

 

Noiztenka zeure buruari galdetzen diozu zertarako idazten duzun euskarazko bloga. Batzuetan erantzuna da euskara mantentzeko egiten duzula, bertze batzuetan gaurkotasunaren oroimena utzi nahi duzula izan daiteke, baina erantzun guztiak beti gezurrak izaten dira herria ez den herri honetan. Hitzen borrokan, hizkuntzaren indarkerian, zeure zalantzak argitzea laket duzu, inozoen federik ez duzularik. Egiaren funtzionario eta fededun gehiegi daude gure artean, mota askotako anitz, herria sakrosantutzat hartzen dutenak gehiengoa. Apika ona da hala izatea, ez dakit.

 

Arraroa izanen zara beti herri honetan, eta ez hemen bertan edo haraindian ohiko kanpokoa zarelako, baizik eta maiz komunegia zarelako, René Char olerkariarekin batera zeure buruan lelo bera errepikatzen duzulako: “notre héritage n’est précéde d’acun testament”, gure oinordekotasunak ez du inolako testamenturik aurretik. Hori dela eta, dena irekita dugu, gure euskara bezala, gure ezbaiak bezala, guk, Gabriel Arestiren ijitook, dena egiteke dugulako. Orduan, herria ez den herri honetan, Joseph al Pottonandia datorkit neure kolkora, nire arima euskaldun berrira, nire euskara erdaldunera, nire herritartasun deserriratura, “Herri proiektua” poema testamentutzat hartuz.

 

 

Arrotz jaio ginen herrian,

            aditzik gabeko mintzairaz hazi ginen.

Honezkero ordua da euskal herria

                        bilatzeko,

hemen bertan edo haraindian, eta

            zubipeko lozorrotik esnatzeko.

Euskal herria defendatuko dugu

                        uholdeen konta,

lehortearen kontra eta adur

                        eskasiaren kontra.

Euskal herri alfabetatuko dugu

                        gramatika sortzaile

eta aldatzaileekin, eta ariketa

                        pornografikoekin.

Euskal herria gainpopulatuko dugu

            Malthusen kalkuluen kontra,

euskaldunez, koreanoz, swahili beltzez

                        eta eskandinaviar blondez.

Gu denon herria laudatuko dugu

                        finezia idiotekin

eta gogorrezia argiekin, ederra,

                        penagarria

eta geure delako. Eta finean

                        euskal herria,

San Agustinenak eta fatsua/egia

                        frogak pasa ondoren,

bene-benetako herri dadinean,

                        asmaketa ahaztuko dugu.

Estatu tekniko bat utzi eta ikurrinak

            sukaldeko trapu bihurtuko ditugu,

gure herriak izatearenekin batera

            ez izatearen abantailak izan ditzan.

 

 

 Josetxu EUS-2

 

 

* Ohartxoa: argazkiaren jatorriak Gorka Bereziartuaren batean du oinarria eta marrazkiak Exprai maisuarengan du iturburua. Eta poemak ez du aurkezpenik, hnuy illa nyha majah yahoo!

 

 

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Ignazio Aiestaran Uriz

Gorputz komunek ulertzen dituzten hitzek osatutako bloga du irakurleak. Hemen aszeta politikoak, militante goibelak, teoriaren terroristak, politikaren ordena hutsa mantendu nahi luketenak, iraultzaren burokratak, egiaren funtzionarioak, komisario kulturalak eta desioaren teknikari deitoragarriak atzean geratuko dira. Jakina, gogokoen dudan atala sailkatugabea da. Huts-hutsik erranda: gogo-jardunak tunel digital batean.

Azken bidalketak

  • Karl Marx fetitxismo ekonomikoaren aurka
  • Rosa Luxemburg emakume langilearen egunean
  • Komunistak erortzen dira…
  • Kapitalismo birala
  • Gaurko ezker porrokatuaren heraldoak: Joseba Sarrionandia eta Joxe Azurmendi behelaino artean

Iruzkin berriak

  • PALOMA(e)k Ignazio Aiestaranen bloga bidalketan
  • Ícar(e)k Ignazio Aiestaranen bloga bidalketan
  • Karl Marx y El capital frente a las soflamas sin valor de Silvia Federici – PoderObrero(e)k Karl Marx eta Kapitala Silvia Federiciren soflama baliogabetuen aurrean bidalketan
  • Ezkerra kapitalaren aurrean | KOMUNZKI(e)k 78ko erregimenaren makineria liberala bidalketan
  • Karl Marx y El capital frente a las soflamas sin valor de Silvia Federici – La Patria Grande(e)k Karl Marx eta Kapitala Silvia Federiciren soflama baliogabetuen aurrean bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua

Kategoriak

  • Ada Colau
  • Afrika
  • Albert Camus
  • Arkitektura
  • Arrazakeria
  • Autismoa
  • Biopolitika
  • Bizitza
  • Bloom
  • Cervantes
  • Charlie Hebdo
  • David Fernàndez i Ramos
  • Ekonomia
  • Emakumea
  • Eskultura
  • Europa
  • Euskakania
  • Euskal Trantsizioaren Kultura
  • Euskara
  • Farah Baker
  • Faxismoa
  • Fermin Muguruza
  • Francis Bacon
  • Franz Kafka
  • Gabriel Aresti
  • Gaizkiaren hutsalkeria
  • Gaza
  • Gerra
  • Gizartea
  • Hannah Arendt
  • Harkaitz Cano
  • Heriotza
  • Hiria
  • Itxaro Borda
  • Ixiar Rozas
  • Joseba Sarrionandia
  • Joyce
  • Judith Butler
  • Julia Otxoa
  • Julio Cortázar
  • Karl Liebknecht
  • Koldo Izagirre
  • Komuna
  • Kultura
  • Kultura prekarioa
  • Lauaxeta
  • Literatura
  • Ludwig Mies van der Rohe
  • Ludwig Wittgenstein
  • Mahmud Darwish
  • Martin Heidegger
  • Miguel Sánchez-Ostiz
  • Mikrofaxismoak
  • Musika
  • Palestina
  • Patriarkapitalismoa
  • Paul Celan
  • Picasso
  • Pier Paolo Pasolini
  • Pintura
  • Robert Musil
  • Rosa Luxemburg
  • Sailkatugabeak
  • Samuel P. Huntington
  • Setio egoera
  • Silvia Federici
  • Soziofobia
  • Stephen Stills
  • Sylvia Plath
  • Theodor W. Adorno
  • Tiqqun
  • Trantsizioaren Kontrakultura
  • Trantsizioaren Kultura
  • Víctor Lenore
  • Xabier Morras
  • Zientzia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA