Porrotaren aurka
Gure artean bi arerio dira nagusi: bata euforia da, bertzea nekea. Euforiatik etsipenera erraz igarotzen gara, baikortasun eta ezkortasunaren artean aise itotzen gara, hitz oro gure erresistentzia edo gure irabazpena dela konturatzeke. Iaz irakurri nituen saio ederrenetako bat Noelia Penak izkiriatutako El agua que falta (Falta den ura) izan zen. Krisialdiaren tsunamiaren aurrean, gure bizitzak itotzear, (post)modernitate likidoaren porrotaren aurka, hurrengo berbak...
Read MoreMendebaldeko bortxa
Israelgo armadak 17 lagun erail zituen eta 160 zauritu, Gazan 2014ko uztailaren 30ean Xejaiyako azoka jendetsua bonbardatu ondoren. Erailen artean, Palestine Network for Press and Media berri-agentziaren argazkilari eta kameralaria, Rami Rayan, izan genuen, anbulantzien lana grabatzen ari zela. Iaz Palestinaren kontra 51 eguneko erasoaldian Israelgo gobernuak 16 kazetari hil zituen arren, Europak eta Amerikako Estatu Batuek ez zuten giza eskubideen eta adierazpen askatasunaren aurkako eraso...
Read MoreBorroka autista
Indie, hipster eta gafapastei buruzko azken saioan agertoki musikal eta kulturalean nagusitzen diren hainbat gertakari eta ekandu iradoki ditu Víctor Lenorek: indibidualismo apolitikoa, norberekeria elitista, bakartasunaren fetixismoa, aberaskumeen burgoikeria, hegemonia meritokratikoa, sentimentalismoaren industria, modernokeriaren ugazaberia. Ez genuke ongi jokatuko, bere liburua panfleto zaratatsua izatera bideratuko bagenu, haratago doan zerbait baitago. Hausnartzeke ditugu...
Read More
Iruzkin berriak