Nork behar du poetarik lagunak hiltzen direnean?
Gaur irakurri dugu Mediterraneoan 100 lagun baino gehiago ito direla. Lagunak uztailaren 14an itsasoratu ziren تاجوراء edo Tajura-ko kostaldetik, Tripolitik hurbil. Daramagun urte honetan 1.800-1.900 lagun migratzaile hil dira Nostrum Mare itsasoan, Europa lotsagabearen begiradaren menpean. Krimen hau dela eta, Twitterrian “Eako Poesia Egunak” delako kontuaren arduradunak galdera zorrotza bota dit: “Nola atera daiteke poesia onik hemendik?”. Duela aste...
Read MoreSanferminetan hiru izen (red is gorria Iruñean)
“Sanferminak 2015”, SFK15 edo SFK2015 dira, baita SFK1936, SFK1978 eta SFK2008 ere. Hemingway berriro iruzkintzaileen ahotara itzuliko da aurten ere, urtero bezala. Fiesta edo The Sun Also Rises. Mozkortien eguzkia zeruan, Iruñeko gentrifikazioaren tabernokrazia lurrean. Idazle amerikarraren “macho” edo matxoa nagusituko da Pamplona-Markan, gainerako topiko eta gezurrekin batera. Superpotentzia emozional alkoholizatuaren antza hartuko du hiri kosmopolitak. Turistek ez...
Read MoreBrecht Chaplinekin barre-algaraka aro hitsotan
McCarthy senatariak agindutako itaunketen eta atxiloketen garaitik Ruth Berlauk Bertolt Brechten eta Charles Chaplinen arteko solasak gogoratzen zituen. Komunismoaren kontrako sorgin-ehizan lagun susmagarrien aurkako jazarpenen unerik larrienean, barre egiteko zioak aurkitu zituzten biok. Behin istorio bat asmatu zuten. Amerika uztear, Chaplin itsasontzi batean eserita zegoelarik, migrazio-funtzionarioak agertu ziren, goitik behera ikuskatuz eta galdetuz,...
Read More
Iruzkin berriak