Ashraf Fayadh erailtzeko hamar poema: zaga
Zertarako irakurri olerkiok? Zertarako itzuli bertze hizkuntza batera? Zertarako euskaratu? Galderei erantzun baino lehenago, emakume beduino bat: Mona Kareem. Berari esker, munduak Ashraf Fayadhen poemen berri izan du ingelesez, bai sare digitaletan, bai bere blogean. Estaturik gabeko palestinarra izan da Ashraf Fayadh Saudi Arabian. Estaturik gabeko beduinoa izan zen Mona Kareem Kuwaiten. Gizon bat eta emakume bat, biok iratxo legalak deserritzearen egunean, biok bat...
Read MoreAshraf Fayadh erailtzeko hamar poema: sega
“Mendebaldean” egile gutxik hartu dute aintzat Islamismoa. Halaxe dio Susan Buck-Morss ikertzaile eta filosofoak Thinking Past Terror: Islamism and Critical Theory on the Left lanean. Judith Butler, Zillah Eisenstein, Roxanne Euben, Amy Goodman, Naomi Klein, Saba Mahmoud, Arundhati Roy eta Ann Stoller daude Mendebaldeko probintziakeriaren mugak apurtu gura dituztenen artean, bere aburuz. Berak zerrenda luze bat proposatu digu diskurtso politiko post-kolonialaren teoria kritiko...
Read MoreAshraf Fayadh erailtzeko hamar poema: boga
Xenofobia, matxismoa eta bidegabekeriak nagusitu badira ere, Saudi Arabiako jendartea aldatuz doa, petrodolarren eta xekeen teokrazia patriarkalaren kontrola indartsua izan arren, nazioarteko potentzia ekonomikoek diktadura miretsi eta babestu duten arren. Sara Raza eta Ashraf Fayadh izan ziren Rhizoma erakusketako artezkariak 2013an (handik gutxira Fayadh atxilotu zuten). Basamortu eta lur azpiko errizoma kolektibo hartan “generation in waiting” edo “belaunaldia...
Read MoreAshraf Fayadh erailtzeko hamar poema: laga
Preso orori bi kondena inposatzen zaizkio: berea eta bere sendiarena. Honetan Ashraf Fayadh ez da salbuespena izan: bere aita hil da gaur, duela gutxi bere semearen heriotza-zigorra jakin ondoren. Bi aldiz zigortua, bi aldiz heriotza. Zein da hau onartzen eta erabakitzen duen jainkoa? Zein da zigortzen eta hiltzen duen estatu islamiko hau? Idazlea ez ezik, artista eta artezkaria ere bada Ashraf Fayadh. 2013an berak bultzatutako erakustaldi kolektibo batean Musaed...
Read MoreAshraf Fayadh erailtzeko hamar poema: higa
Politika eta poetika. Ashraf Fayadh olerkari eta artistaren (baga eta biga) poemetan petrolioa eta odola kontrajartzen ziren. Petrodolarren haraindian, propaganda erlijioso eta publizitate ekonomizistatik harantz, beste politika poetikoa dugu, aldi berean hitz hurbilena eta urrunena, non gorputzen desirak eta maiteak adierazten diren. Teokrazia patriarkal kapitalistek ez dute halakorik onartuko, baimenduko. Bazterretan soilik permitituko dute jainko-diru...
Read MoreAshraf Fayadh erailtzeko hamar poema: biga
“Petrolio-azokan nehork erosi nahi ez duen odola bezala” dio Ashraf Fayadh idazle palestinarrak. Hiltzera zigortuak Saudi Arabiako petrolio-monarkiaren ekonomia eta klasismoa kritikatzen ditu gogor, hala bertso hauetan nola aurreko olerkian. Fayadhi “arnegua” leporatu diotenean, arrazoi dute: kapitalismoaren erlijioa borrokatzen du, petrolioaren azpian odola baitago, non errefuxiatuek eta etxegabekoek ez baitute laguntzarik merkatu honetan. Haiek dira lekuko ahaztuak...
Read MoreAshraf Fayadh erailtzeko hamar poema: baga
Atzo Ashraf Fayadh olerkaria aipatu nuen, Saudi Arabiako xeke, txeke eta petrolio-hobien artean hiltzera zigortua. Antza, berak idatzitako hamar poema daude froga gisa salaketan, eta euskaraz hamar egunotan argitara ematea hartu dut helburu, non eta hemen, olerki bat egunean-egunean, Mona Kareemen ingelesezko bertsiotik, heriotzaren diktaduraren aurkako armarik zuzenena poesia delako, elkarrekiko hitz komuna bizi(tz)a delako. – 1 ...
Read MoreAsiloa Saudi Arabian: hiltzera zigortutako olerkari palestinarra
Hitza zigortzea, berba kaiolatzea. Ezagutzen dugun gaia. Zentsura eta gorputzak, hemen zein kanpoan. Oraingo honetan, Ashraf Fayadh, gizon palestinar, poeta, artezkari, idazle, artista, errefuxiatua, Saudi Arabiako petrolio-monarkiak auzipetua eta hiltzera zigortua (“insulting the Godly self and having long hair”, arnegua eta ile luzea, salaketarik gogorrena bere kontra). Bere delituak: lerro sinpleak, bertso zuzenak, ele poetikoak, “Asiloa” olerkian bezala. Hona hemen zatitxo...
Read MoreGerra santua
Dolua lege bihurtzen denean, Judith Butler izan da baltsamoa egunotan. Bere berbetan: “Horrek esan nahi du itxaron beharko dugula berriz ere pentsatzen hasi arte. Zaila da pentsatzea shock egoeran zaudenean. Denbora behar da, eta denbora hori partekatu dezakezu baimenik gabeko topaketa horietan, aldamenean dauzkazunarekin”. Jorge Oteizaren eskulturaren potreta atera nuen. Atzo. Hor. Korearra. Bakarrik. Gurutzada nazionalkatolikoaren eraikin...
Read MoreBidasoako itoa
Gerra zikinaren une larrietatik, orain baino askoz gazteagoa banintzen ere, gauza batzuk gogoratzen ditut. Bidasoako ibaian gorpu ito eta torturatua aurkitu zutenean nire familiako batek zera adierazi zuen etxeko afari batean: – Hau frankismoan gertatzen zen, demokrazia garaian ez. Oker zebilen: gorputza gorpu bilakatu baitzuten tortura dela bide. Baina gauza batean zuen arrazoia: halako gauzak ez dira demokrazian...
Read More
Iruzkin berriak