Asiloa Saudi Arabian: hiltzera zigortutako olerkari palestinarra
Hitza zigortzea, berba kaiolatzea. Ezagutzen dugun gaia. Zentsura eta gorputzak, hemen zein kanpoan. Oraingo honetan, Ashraf Fayadh, gizon palestinar, poeta, artezkari, idazle, artista, errefuxiatua, Saudi Arabiako petrolio-monarkiak auzipetua eta hiltzera zigortua (“insulting the Godly self and having long hair”, arnegua eta ile luzea, salaketarik gogorrena bere kontra). Bere delituak: lerro sinpleak, bertso zuzenak, ele poetikoak, “Asiloa” olerkian bezala. Hona hemen zatitxo bat, Instructions within edo Barneko jarraibideak liburuan kaleratua, eta nazioarteko ahalegin batean Mona Kareem, emakume idazle eta kazetariak, jakitera emana:
Asiloa: Ilararen azkenean zutik egotea …
Ahamen bat ogi jasotzea.
Zutik egotea!: Zure aitonak egiten zuen zerbait … zergatia jakiteke.
Ahamena? Zu zeu.
Aberria: Zure balizan sartzeko txartela.
Dirua: Liderren irudiak dituen paperak.
Argazkia: Zure ordezkapena itzuli arte.
Eta Itzulera: Sorkari mitologiko bat … zure amonaren ipuinetakoena.
Akabo lehenengo ikasbidea.
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks