Ashraf Fayadh erailtzeko hamar poema: bega
“Hard stain” edo “Lohidura gogorra” da Mostly Visible erakustaldian Ashraf Fayadh palestinarrak aurkeztu zuen lan baten izenburua. Gaza zuri baten gainean munduko kontinenteen irudi gorria odoletan. Mapamundi honetan errefuxiatu guztiak odol dira –hemen euskaratu dudan bederatzigarren olerkian Fayadhek dioenez, “lurra da errefuxiatuentzako prestaturiko infernua”–. Artelan honek mundua bere bilbean adierazten digu erlijioetatik harantz. Odol eta gorputzak mundu honetan gorriak dira, petrolio beltza ez bezalakoak. Lurra da erbesteratuaren azken aberria. Jainko xenofobo eta jagoleak, aldiz, lur hau gorrotatzen du, mutaween polizia erlijiosoak Ashraf Fayadh higuintzen duen eran, batez ere, poeta eta artista honek Abha hirian bideo bat grabatu ondoren, azotez zigortutako gizon baten tortura salatzeko asmoz.
– 9 –
nire aitonak biluzik jarraitzen du egunero,
deserririk gabe, jainkozko kreaziorik gabe ..
dagoeneko berpiztua izan naiz nire irudian hats jainkotiarrik gabe.
lurrean infernuko eskarmentua naiz ni ..
lurra
da errefuxiatuentzako prestaturiko infernua.
* These verses appeared in Fayadh’s poetry collection Instructions Within which was published by the Beirut-based Dar al-Farabi in 2008 and later banned from distribution in Saudi Arabia. Poem translated in English by Mona Kareem.
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks