Errepublikarik gabeko populismo hori
“Este libro es fundamental para entender Podemos”, “Ahal Dugu ulertzeko liburu hau beharrezkoa da”, erran zuen Pablo Iglesiasek Madrilgo unibertsitate batean, En defensa del populismo liburua aurkeztu zuenean. Aurkezpen hura ekitaldi kulturala eta ekintza politikoa izan zen aldi berean, jende gainezka eta txaloka. 2016ko apirila zen, Ahal Dugu alderdiaren euforia agerian zela, 1.000.000 boto galduko zenituztela jakin gabe. Ekitaldi horren bideoa eta Carlos Fernández Liria filosofoaren liburua beharrezko eta funtsezkoak dira, populismo-mota honen garrantzia eta oztopoak ezagutzeko. Iñigo Errejónen makina schmittarra aparte (hori bertze aldi baterako geratuko da), Espainiako erresuman zabaldutako populismo-motaren lagina eskaintzen digute. Hurrengo paragrafoetan Iglesias eta Liriaren estrategia politikoa aztertuko dut, liburu horren aipamen asko erabiliz, jatorrizko zentzua garbiago gera dadin. Aipamenetan parentesi artean orrialde-zenbakia agertuko da. Ohar bat: hemen argitzen dena alderdi baten estrategia filosofiko eta politikoa da, ez tokian tokiko jorratutako lana, ezta proiektu horretan sartu den jendea ere. Testu hau luzea da, eta osorik irakurtzea komenigarria da. Hiru ataletan banatu ditut: 1) Despotismo ilustratutik ezker karikaturizatura; 2) Iruditeria antropologiko posmodernoa; eta 3) Programa politikoa: hausturarik gabeko keynesianismo konstituzionala. Hirugarren atala luzeena da. Laugarren atal motz bat duzu bukaeran, irakurle, testuaren itxiera bezala. Nire ustez, garai baten argazkia osatzen du liburuak, patriarkatu eta kapitalismoaren aurrean irudimenik eta gogorik ezaren erradiografia.
Despotismo ilustratutik ezker karikaturizatura
Populismo-mota honetan itxurazko paradoxa bat ematen da: herriaren izenean egiten du hitz, baina ez du herrian sinesten. Hori dela kausa, herririk gabeko populismo hau buruzagi karismatiko baten aldekoa da, eta despotismo ilustratu baten eredura igarotzen da erraz. Hau ez da jainkorik gabeko errepublika, baizik eta hiritar fededunen eliza berritua. Fernández Liriaren liburuaren hitzaurrean Luis Alegre Zahonerok garbi utzi du Pablo Iglesiasen eskuetan botere osoa utzi dutela: “Y es sin duda verdad que una iniciativa de este tipo habría resultado imposible (total y absolutamente imposible) sin el liderazgo carismático de una figura como Pablo Iglesias” (22). Gauza bera jardungo du Fernández Liriak hortz artean: “todo grupo, para poder ser grupo, es carismático. Y no se puede querer lo uno sin querer lo otro. La lógica de un nosotros político exige un cuerpo reunido en torno a una invocación personalizada” (72). “Invocación” hau, hel-dei hau, ez da politika ateoaren hizkuntza, erlijioarena baizik; izan ere, Carlos Fernández Liriak erlijioari buruzko atal bat sartu du liburuan, “Razón y cristianismo” izenekoa (138-161), non katolizismoa eta populismoa elkartzen dituen, teologia politiko zaharraren hotsa belarrira hurbilduz, Carl Schmitten estrategia klasikoaren modura, baina oraingo honetan posmodernitate psikoanalitikoa dela medio: “El populismo moderno se pregunta cómo moverse con eficacia en un universo de síntomas afectivos imprevisibles. Los católicos, en cambio, hace milenios que encontraron la respuesta al mismo problema” (145). Eta zein da auzi honetarako erantzuna? Proselitismo kristaua: “El potencial proselitista del cristianismo es, además, impresionante” (144). Hori dela-eta, lider karismatikoa sortzeko asmoz, gurutzefika erabili behar da, premiazkoa baldin bada:
“El populismo de izquierdas fue más valiente o, por lo menos, más realista. Ya hemos aludido a ello: el paradigma, sin duda, lo representó Hugo Chávez levantando, ante las cámaras de televisión, en una mano la Constitución de la República y, en la otra, un crucifijo” (152).
Buru karismatikoak ikuskizun erlijioso patriarkala behar du, profeta baten tankera, mitomania teologiko-politiko posmodernotik:
“Podría decirse que nos topamos aquí con un principio transcendental de las formaciones políticas. En resumen, un grupo no se puede representar como un círculo cerrado por una circunferencia. Es preciso, para que exista el cierre, un elemento exterior al sistema. Por tanto, un grupo será en todo caso un cono. Es preciso un mediador, un jefe, un Dios para cerrar una superficie. Nada puede ser cerrado en lo horizontal sin levantar una verticalidad. Esto es tanto como decir que no hay grupo si no hay religión. (…) Organizar es sacar lo uno de lo múltiple. Pues nada puede cerrar un sistema si pertenece a él. El uno en cuestión capaz de cerrar el grupo será real o simbólico, físico o mítico. Pero, en cualquier caso, será sagrado: faraón o secretario, comandante o sacerdote” (48).
Komandante berri bat, faraoi berri bat, jainko berri bat. Mito berri bat beharrezkoa da, euren iritziz, politikan. Hau ez da errepublikanismoa, proselitismoa baizik. Bertze leku batean diosku Fernández Liriak politikoa beti erlijiosoa izaten dela:
“Al emprender cualquier tarea política hay que resignarse a un hecho que casi podría considerarse material: lo absoluto forma parte siempre de la condición de posibilidad de lo político y, por lo tanto, lo político no puede prescindir de lo religioso” (48).
Hemendik ondorioztatuko du herriaren bidez herritarren gobernua ezinezkoa dela, eta Ilustrazioa defendatuko duela (nola? proselitismo erromantiko-posmoderno honekin?), baina burujabetza herritarrik gabekoa denez, bere ustez kontraesana delako, despotismo ilustratu baterako ateak zabalik utziko ditu:
“Este tipo de consideraciones son, desde luego, un jarro de agua fría para ciertas esperanzas de la Ilustración (que, sin embargo, vamos a intentar defender pese a todo). (…) Si nos tomamos en serio lo anterior, tenemos que concluir que la autorregulación de lo múltiple (‘autogestión’ generalizada) es un mero flatus vocis: ‘El gobierno del pueblo por el pueblo’ es una noción contradictoria” (49).
Formulazio hauxe ez da politika berria, despotismo ilustratu zahartua baizik: «Dena herriarentzat baina herririk gabe». Espainiako teorizatzaile askok arazo handia daukate Ilustrazioarekin. Historian zehar Ilustraziorik gabeko nazioa izan denez, oraindik ez dakite zer egin ez Ilustrazioarekin, ez errepublika baten ideiarekin. Goyak primeran ilustratu eta irudikatu zuen bere arte-lanetan.
Espainiako erresuman populismo despotiko honek bere lekua har dezan, berdintasunezko ezkerra ezabatu behar izan du. Estrategia honetan, ezkerra irrigarri uzterakoan, ez dute zalantzarik izan. Ahal Dugu alderdiaren izen ospetsuenek behin eta berriro propaganda hau burutu dute. Ildo honetatik Carlos Fernández Liria ez da beharrekoz kanpokoa izan. Horretarako ezkerraren irrimarra erabili du, erredukzionismo txirriporro eta pedantekeria burgoitik:
“La izquierda siempre intenta inventar la pólvora, ese fue, como ya hemos venido diciendo en este libro, su máximo error. Se empeñó en construir un ‘hombre nuevo’, a veces estajanovista, a veces marxista, a veces guevarista, a veces deleuziano, foucaultiano o negrista, denunciando las instituciones republicanas de toda la vida como una superestructura ideológica ligada al capitalismo. Así, el derecho, la ciudadanía, las libertades individuales, la separación de poderes, el parlamentarismo, la democracia representativa, en general, se identificaban como cosas burguesas, frente a las cuales había que ‘inventar algo mejor’ (como dice Foucault en un famoso texto: ‘Primero destruyamos lo que hay, luego ya se nos ocurrirá algo’). El negocio era bárbaro, desde luego; de este modo, el enemigo se apropiaba de Kant, Locke, Rousseau o Montesquieu, y nosotros nos quedábamos con Stalin y Mao o con algunas lúdicas ocurrencias heredadas del 68” (127).
Fernández Liriaren aburuz, mundu kapitalista eta nihilista honetan ez dugu premiarik deus asmatzeko. Dena eginda eta emanda dago demokrazia sakrosaindu honetan: legea betetzea eta erakundeak okupatzea baino ez dira beharrezkoak. Zertarako irakurri Marx, Foucault edo Angela Davis, bitartean Kant, Locke eta Montesquieu eskura ditugunean? Hau da hau huskeria. Jürgen Habermas baten oihartzun sozial-liberalak dirudi.
Tamalez ezker karikaturizatu hau zenbait egileren artean hedatzen hasi da. Duela gutxi, gerra kulturalen hegemoniari buruzko eztabaidan, Nacho Vegas abeslariak “Sugiero populismo” artikulua idatzi zuen, eta han ere Fernández Liriaren liburuaren tesi nagusia hartu zuen ardatz (egia da, bederen, Vegasen ikuspegia zabalago eta kritikoago agertzen zaigula, eta Ahal Dugu alderdiaren tirabirak erakusteko ahalmena izan duela). Ardatz honetatik ematen du ezkerra hutsaren hurrengoa izan dela arlo kulturalean emaitza herritar eta herrikoiak sortzerakoan: tesi hau ez da aise bidezkotzen, ez Amerikako historia politiko-kulturalean, ez Europakoan, ez Espainiako estatuaren barruan txoko eta herri guztiak aztertzen baditugu. Liriaren ezker karikaturizatuan murgildu arren, Nacho Vegasek behintzat “botere herritarra” eskatzeko dohaina izan du.
Iruditeria antropologiko posmodernoa
Teoria politiko honetan herria ezer ez denez, gaizki bereganatutako iruditeria (edo irudikeria) antropologiko posmoderno bat jorratu du populismo akademizista honek, hutsalkeriaren eta txingotekeriaren artean. Carlos Fernández Liriaren kasuan, gure gaizkien jatorria labur adierazten da antropologikoki: masturbatzen diren tximino mintzodunak bertzerik ez gara. Eta esajerazioa ez dela erakusteko asmoz, hona dakartzat bere berbak, hitzez hitz:
“Al mismo tiempo que hablamos, tenemos que satisfacer en el lenguaje algo así como la ‘rabieta absoluta’, la rabieta de un niño que se niega a aprender a hablar. Y mientras nosotros hablamos, al mismo tiempo, el niño que fuimos se masturba con el lenguaje. Ese juego onanista a veces nos deja, de vez en cuando, decir algo, quizás a veces mucho, pero la condición es esa. Somos humanos porque hablamos, pero, como condición de nuestra humanidad, hay un simio que necesita el lenguaje para masturbarse. Un simio que se masturba con palabras” (186).
Sakelako psikoanalisi merke hau dela medio, munduko historia eta antropologia politikoa irudikatzeko gauza da halako ideologia, ahalke barik:
“Parece que vivimos en un mundo hipercomunicado, en la sociedad de la comunicación y, sin embargo, desde otro punto de vista (que fue precisamente el de Sócrates), todo el mundo está masturbándose, cuando habla y cuando actúa, y a veces, incluso dice que está haciendo el amor” (186).
Sokrates gizajoa! Fernández Liriak bere burua horrela ikusten badu, bere bizitza tximino onanistatzat hartzen badu, ez dugu arazorik honekin. Hala ere, antropologiaren arloan eskasa da bere teoria: etengabe solipsista onanistak izanen bagina, politika kolektiboa soberan izanen litzateke. Ez, ez gara Sadeko markesaren mundu onanistan bizi. Jakina, politikan ez gara ez aingeruak, ez deabruak, akatsez beteriko ugaztun kooperatibo mintzodunak baizik. Antropologia politikoan nik Joxe Azurmendiren Gizabere kooperatiboaz lana nahiago dut, kapitalismo nihilistaren aurrean nire bizitzan, nire auzoan eta gaurko politikan beharrezkoago eta hurbilago delako.
Oinarri antropologikoari dagokionez, paralelismo bat aurkitu dut: Joxek erredukzionismo antropologikoa kritikatu zuen, Richard Dawkinsen gene berekoia arbuiatuz. Ez gara gene bakartuak, “zerbait” gehiago gara bizitzan zein jendartean, bai biologikoki, bai sozialki. Liriaren tximino onanista mintzodunarekin gauza bera gertatzen zait: oso irudi erredukzionista eta pobrea da. Eta hemen arrisku bat datorkigu: irudikapen ideologiko horrekin herritarren gaitasuna eta ahalmena gutxiesten eta mespretxatzen dira. Pentsaera honekin, tximino edo haur masturbatzaileak izan eta izanen gara. Garbi utzi du Fernández Liria ilustratuak: “Cuando se trata de organizar un movimiento político, hay que contar con que lo normal es la masturbación” (202). Horra hor apaiz posmodernoaren ahots ilustratua, gure bizitzak salbatu eta gure bizioak zuzendu nahi dituen gizonezko tutorearena: “Una humanidad que se masturba con el lenguaje necesita instituciones” (220). Frera posmodernoen katixima berria dirudi, elizaren bila.
Arazoa da Fernández Liriaren antropologia narras honek politikan oihartzuna izan duela. Pablo Iglesias politikariak liburu hau aurkeztu zuenean, pasarte sasi-psikoanalitiko hauek komentatuz, esaldi batean laburtu zituen: “Podemos funciona porque es sexy”. Ahal Dugu alderdiak funtzionatu du sexy delako! Esnobismo onanistak ez du preziorik nartzisismo politikoan. Tragikomikoa da patriarkatu kapitalistaren menpean halakoa entzutea. Politika denetarikoa da, sexy izan ezik. Hori esatera ausartzen bazara, klase ertaineko gizon zuria zara, ikuskizunaren gizartean zure sex-appeal publikoki saldu nahian.
Programa politikoa: hausturarik gabeko keynesianismo konstituzionala
Hainbeste hintzontzikeria sexy, hainbeste berritsukeria posmo, baina zer programa politiko ekartzen digu populismo-mota honek? Bada, puntu honetara helduta, saltzen duten keaz gain, atzoko sozialdemokrazia arruntarena da euren programa, bertzerik ez. Erreformista keynesiar hutsak dira, Espainiako erresumaren ordena konstituzionala aldatzeko edo hausteko gogo barik (programa honetan ez dago prozesu eratzaile/konstituziogile baterako lekurik: prest daude erakundeak onartzeko eta okupatzeko, Estatuaren arkitektura konstituzionala eraldatu barik). Orokorrean, erreformistak dira, bai politikan, bai ekonomian. Goazen ikustera.
Zer deritzo Fernández Liriak aldaketa politikoari? “El máximo de divinidad al que puede aspirar el ser humano se llama progreso, civilización, derecho a la reforma” (225). Buruan duena Ilustrazio erreformista da bakarrik, bai Kanten garaian, bai Merkelen garaian. Iraultzak eta hausturak ez dira beharrezkoak historian: “La razón, por su parte, tampoco pide la luna. No necesita, desde luego, de una revolución permanente y siempre en escala ampliada, como el capital. Se conformaría, sin duda, con ejercer el derecho a la reforma, lenta, tranquila y precavidamente” (232). Erreforma motel eta trankila ez da erremintarik hoberena, egungo neoliberalismoak natura suntsitu, mundua irauli eta politika ezabatu duenean. Programa honekin beti gertakizunen atzean ibiliko dira, gaurko kapitalismoa azkar eta iraultzailea delako (bai, kapitalismoa iraultzailea da, Margaret Thatcher eta Ronald Reaganek oso ondo ulertu eta eraginkortasun osoz erabili zuten eran).
Bide honetatik Ahal Dugu eta Fernández Liria sozialdemokrata erreformistak dira, eta gainera harro daude. Euren azterketa ekonomikoa Europa keynesiarra da, Syriza eta Podemos buruan: “Desde Syriza y desde Podemos se ha buscado regresar a una normalidad política de lo más prosaica en otros tiempos. Leyendo a Varoufakis o a su asesor Galbraith –o en España a Vicent [sic] Navarro, que elaboró el programa económico de Podemos– uno no ve más que un intento desesperado de regresar a una cierta sensatez keynesiana, como la que hubo en España hasta los años ochenta. Se demanda algo de lo más normal: un Parlamento que pueda legislar sobre la economía. No queremos algo mejor que la democracia o el parlamentarismo” (137). Syriza eta Podemos politikan, Varoufakis eta Keynes ekonomian. Hauxe da programa ekonomiko osoa, Espainiako parlamentarismo sozialdemokrataren modura: egungo katastrofe politiko eta ekonomikora ekarri digun klasiko bat. Kapitalismoaren aurka parlamentua da azken hitza demokrazian, fede onez, borondate osoz.
Euren nazioarteko ikuspegia hauxe da. Espainiako estatuari dagokionez, parlamentarismoa azken hitza izanik, ordena konstituzional osoa baiesten dute.
“Por ahora, Podemos se ha limitado a entrar en el Parlamento y jurar la Constitución. Podemos no ha buscado algo mejor que la política. Podemos no ha hecho gala de haber encontrado una nueva forma insólita de hacer política hasta ahora jamás ensayada. Su interpretación del 15-M ha sido más bien la contraria: con mucha moderación, se ha empeñado en que la política sea, sencillamente, un poco más parecida a lo que la política dice ser. (…) Nadie pone en duda que la política es sobre todo eso, eso que dice la Constitución” (136).
Ordena konstituzionalak agintzen duenarekin ados daude, eta Espainiako parlamentuan sartuz gero, arazo sistemikoak konponduko dira erreforma motel batekin. Ez dakigu nola: erreforma zentrista sozialdemokrataren bidez ez dakigu nola eraldatuko duten hona ekarri digun bidea, hots, merkatuen menpeko sozial-zentrismo liberala. Keynes gehiagorekin? Varoufakisen agenda ezezagunarekin? Tsiprasen alde Slavoj Žižek filosofoak idazten dituen sesto erreformistekin? Bukaeran, keynesianismoa, parlamentarismoa, ordena konstituzionala, erreformismoa eta borondate on hutsala. Dust in the wind, kantan bezala. Edo 1982ko PSOE alderdiaren Espainian bezala. Hala populismo-mota honek Espainiako Trantsizioaren Kultura errepikatzen du, nahita edo nahi gabe:
“En Podemos queremos salvar todo lo que Ciudadanos y el bipartidismo dicen defender, pero salvarlo del modelo económico que Ciudadanos y el bipartidismo consisten en apoyar. Bueno, bonito y barato… concreto, firme y de centro. El más difícil todavía” (130).
Guztiontzako ona, polita eta merkea. Talkarik gabekoa. Hori ez da zailena, ezinezkoa baizik: betiko zentro politikoaren promesa, mundu patriarkapitalista aldatu ez duen sozial-liberalismo erreformistaren kea. Itzulinguruka ibiltzeke, Fernández Liriak baieztatzen digu “programa” hau sistemaren aurkakoa dela: “Nuestro programa puede ser muy preciso, muy de centro y muy antisistema a la vez” (128). Erakundeetara heldu bezain laster, sistema osoa aldatuko da aztikeriaz: epailetza, parlamentua, senatua, monarkia, armada, konstituzioa, zentralismoa, ustelkeria, banka, kapitala, lana, patriarkatua, eliza, xenofobia, kazetaritza, hezkuntza, osasuna, hirigintza, plurinazionaltasuna eta eleaniztasuna. Haiek dena konponduko dute, gainerakoen laguntzarik gabe.
M15 mugimendua ez zen oso erradikala izan oinarrietan, baina gutxienez Espainiako sistemaren mekanismo demokratikoak zalantzan jarri zituen (garai hartan Trantsizioaren Kulturaren aurka “prozesu eratzaile/konstituziogileez” mintzatzen hasi zen). Orain, ordea, hau dena desagertu da, baina Ahal Dugu alderdiaren apologistek ziurtatzen digute haiek direla mugimendu horren seme-alabak: “Entre muchas de las tendencias anarcolíquidas del 15-M, Podemos supo extraer de ahí la defensa de las instituciones frente al anarcocapitalismo de los mercados. Dio el paso, en suma, hacia las instituciones” (121), dio Fernández Liriak, M15eko mobilizazioaren historia hankaz gora jarriz eta haren zentzua irauliz. M15eko mugimenduaren azken aztarnak ezabatzeko, Pablo Iglesias eta Fernández Liriak argudio bat erabili dute: erakundeek ez dute zerikusi handirik kalearekin eta plazekin (honetan M15eko aldarrikapen nagusiaren aurkakoak dira). Ez dakigu nola sartuko ziren erakundeetan, “kale” hori gabe: plaza, auzokide eta herritarrik gabeko populismorekin ote? Klase ertaineko gazteen botoekin eta Twitterreko kanpaina millennial posmo metropolitarrekin ote?
Luzez aipatuko dut orain En defensa del populismo liburuaren pasarte bat, naro aipaturiko paragrafoa, non Fernández Liriak azpimarratzen duen erakundeen garrantzia, karrikatik at:
“Lo nuevo no es estar en la calle, eso ya lo habíamos probado y lo vamos a seguir probando por la cuenta que nos trae. Lo que sí que es una novedad es tener diputados, concejales y alcaldes en las instituciones. Eso no lo habíamos ensayado demasiado. Tener una televisión, como la que inventaron Pablo Iglesias y Juan Carlos Monedero en su momento, eso la izquierda de este país no lo había probado. Lo que no habíamos probado, lo que sí es una novedad es tener a Ada Colau de alcaldesa de Barcelona. Las instituciones, en suma, nunca las habíamos probado. ¿Qué pasaría si, además de en La Tuerka, tuviéramos la posibilidad de intervenir en Telemadrid, en Canal Sur, en TVE? ¿Qué pasaría si tuviéramos policías que, en lugar de detener emigrantes, investigaran y detuvieran banqueros? ¿Qué pasaría si nuestros compañeros y compañeras antisistema empezaran a ser inspectores de hacienda, jueces, periodistas, alcaldes, concejales, consejeros?” (122)
Populismo honen ahulezia guztiak agerian geratzen dira oroimenik gabeko esaldi horietan:
1- Kaletik erakundeak bereiztea estrategia miopea da politikan: Ada Colauk Bartzelonako alkatetza eskuratu zuen, kasu, zenbait urtez karrikan etxe-gabetzeen aurka borrokatu ondoren.
2- Bizpahiru metropoli gutxitik landa, La Tuerka telebistaren audientziaren eta formatuaren eragina oso txikia izan da: realpolitik ez da Madrilgo youtuber gazteen mundua bakarrik.
3- Espainiako historian erakundeak okupatzen saiatu zen “ezker” bat ezagutu dugu: PSOE alderdia. Eta denok dakigu zer gertatu zaion sozial-liberalismo horri erakundeetan, Felipe Gonzálezen industria-birmoldaketatik José Luis Rodríguez Zapateroren 135. artikulura.
4- Poliziaz zer esanik ez: Manuela Carmenaren Madrilen eta, batez ere, Ada Colauren Bartzelonan, manteroak eta kaleko saltzaileak atxilotzen ari dira. Ez dakigu zer egingo luketen bankariekin, baina etorkinekin euren klasismoa eta neoliberalismoa ikusi ditugu.
5- “Antisistema” hori: epailetza, kazetaritza eta polizia ez dira egun batetik bertzera aldatuko. Inozokeria da halaxe pentsatzea. Zein mundutan bizi dira? Gero, erakundeetara heltzen direnean, ziurtatzen digute erakundeak ez direla erraz aldatzen. Ez. Arazoa ez dira soilik erakundeak: errealismo-materialismorik eza topatzen dugu ideologia honetan.
Badago beste arazo larri bat: populismo honek Espainiako erregetzan mahaigaineratu duen eredua. Mikroeskalan munizipalismoa, makroeskalan Estatuaren erakundeak hartzea, eta bion artean hutsean jaurti eta jaurti. Politika integrala garatuz mailak eta errealitate ezberdinak dauzkagu: udalerria ez da lurraldea, lurraldea ez da Estatua, eta Estatua ez da Europar Batasuna. Fernández Liriaren irakurketa politikoan, ordea, ez dago arazorik: dena konponduko da erakunde guztiak okupatuz.
“No era difícil de entender. Y no es tan difícil de entender que lo mismo podría hacerse con nuestras tan vilipendiadas instituciones: un Parlamento es un Parlamento, solo bajo determinadas condiciones se convierte en una estafa; un ayuntamiento es un ayuntamiento, solo bajo determinadas condiciones se convierte en una cueva de ladrones; un tribunal es un tribunal, solo bajo determinadas condiciones se convierte en una broma de mal gusto. No se trata, pues, de inventar algo mejor o más lúdico, creativo o transversal que los parlamentos, los ayuntamientos y los tribunales, sino de cambiar sus condiciones” (123).
Hori da hori sinplekeria! Bai, baldintzak funtsezkoak dira erakundeetan, baina erakundeen diseinua ere bai. Hemen Fernández Liriaren errepublikanismoa ez da errepublikarra: Estatuari eta erakundeei dagokienez, ez digu ezer esaten. Joera hau sintomatikoa da Ahal Dugu alderdiaren apologisten artean: gobernuaren aldaketa eskatzen dute, Estatua aldatu gabe. Jakin gabe, populismo-mota honek Trantsizioaren Kulturaren kontsentsua irmotzen du nahitaez: gogora dezagun nola aldarrikatu zuten “aberria” hitza azken hauteskundeetan Estatuaren diseinu eta arkitektura eztabaidatu gabe (horra hor populismoaren desbideratze arriskutsua, atean joka: nork erabakiko du “aberri” hori? Populismo honen liderrak ote? Nukleo irradatzailearen eliteak ote? Goitik beherako erabakia izanen litzateke bukaeran). Gai honetan errepublikarik gabeko populismoa dugu, ohiko “errepublikanismo” monarkiko bertikal espainiarra, betikoa: atzo denak juankarlistak izan ziren, gaur felipistak, eta beti borboien zaleak eta babesleak, Espainiaren zentralismo ekonomiko eta politikoa indartuz (hemen Simona Levik salatutako “madridozentrismoa” gogora ekarri behar da: “De madridocentrisme i independència”). Izan ere, Fernández Liriak ez du monarkia kritikatzen bere liburuan. Are gehiago, onartu egiten du:
“(…) en Europa, hay una casta que, sencillamente, vive fuera de la ley. No es que el rey sea inviolable, es que la mayor parte de las decisiones que determinan nuestra vida cotidiana, casi todas las cosas importantes, se deciden fuera del Parlamento, en un espacio sin ley” (135).
Berriro parlamentarismoa du hizpide, monarkiaren garrantzia alboan utziz. Espainiako estatua ez da monarkiarik gabe ulertzen Trantsiziotik hona. Espainia deitutako gauza hori IBEX35-Monarkia gunean datza batik bat (ez soilik): askotan saldu digute Espainiaren markaren enbaxadorerik hoberena errege borboia izan dela. Ez da gezurra izan. Saudi Arabia, Maroko eta hainbat herrirekin Espainiako korporazioek negozioa egin dute monarkiaren eskutik. Halaber, printzea zela, “krisialdi ekonomikoan” Felipe VI.ak banketxeen publizitatea egin zuen leku askotan, finantza-sistemaren bertuteak salduz. Espainiako zentralismo ekonomiko-politiko honen aurrean, Ahal Dugu alderdiak eta Fernández Liriak ez dute ez erantzunik, ez irtenbiderik, Estatuaren arkitektura sostengatu gura duten heinean. Hori dela-eta, mendekoak direla ontzat eman ostean, prozesu eratzaile edo konstituziogile errepublikar baterako lekurik ez dago, Fernández Liriaren liburuaren eta bere alderdiaren estrategiaren arabera. Egun batean erreferenduma eta prozesu konstituziogilea proposatzen dituzte, bertze batean ezetz, bertze behin baietz, eta bukaeran ezetz… eta hola pasatzen dira erregimenaren egunak. Jarrera horretatik, itxita dago Espainiako estatu monarkikoaren arkitektura irekitzeko abagune oro. Egunotan prozesu eratzaile errepublikar bakarra Kataluniako Printzerriarena da, baina loak hartuta dago luzatutako prozesismoan. Epe motzera (betikoz?) errepublikek iguriki beharko dute.
Bukatzeko hitz bi… edo hamabi
Azken buruan, ideologia politiko honen formulazioarekin errepublikarik gabeko errepublikanismoa dugu, herririk gabeko populismoa, M15 mobilizaziorik gabeko parlamentarismoa, ezkerrik gabeko zentrismo sozialdemokrata, kastarik gabeko konstituzio monarkikoa, hausturarik gabeko zentralismoa, utopiarik gabeko idealismo inozoa, materialismorik gabeko pragmatismo hierarkiakoa. Populismo honetan itxura da dena, ez dago hondorik. Politika berria ez da hain berria Espainiako Trantsizioaren Kulturatik. Politika-mota honen tupustarriez berri eman zuen Joseba Sarrionandiak ezkerretik Lapur banden etika ala politika liburuan, eta ez dut fitsik gehituko, hausnarketa bat bertzerik ez.
Santiago Alba Ricok erabilitako gida-programa bat gogorarazi digu Fernández Liriak:
“Es algo que Santiago Alba resumió perfectamente en lo que, por mi parte, considero el mejor programa político que ha de servirnos –y que debería habernos servido– de guía para todas las luchas del futuro: debemos ser revolucionarios en lo económico, reformistas en lo institucional y conservadores en lo antropológico” (98).
Iraultzaileak ekonomian, erreformistak erakundeetan eta kontserbadoreak antropologian. Hori diote, baina, de facto, erreformistak dira ekonomian, kontserbadoreak erakundeetan eta alegiazkoak antropologian.
Akatsak bai, akatsak ez, Hego Amerikako populismoek baldintza material eta historiko guztiak kontuan hartu zituzten errepublika eratzaile amerikarretan. Espainiako azken ziklo politikoan hasieran populismoaren helburua prozesu eratzaile eta konstituziogilea izan zen, gero erakundeak hartzea oldarka, geroago abagune-leihoa, eta amaieran IKEA katalogo bat, jendearen aberriaren izenean. Orain arte, erretorika akademizista handirik gabe, Espainian populismorik eraginkorrena Alderdi Popularrarena izan da. Hau da hau populismo materialista, patriarkatu eta kapitalismoaren alde! Politika ez da sexy, errefuxiatuek, etorkinek, emakumeek, etxegabeek, langabeek, langileek, torturatuek, hildakoek soberan dakiten bezala. Eta udazken luzea dator, oso luzea. Neguko jauregian elurraren zain daude, eta prest.
Oharra: Tamalez ez dut denborarik blog honetan zuen iruzkinak irakurtzeko. Beraz, irakurle maitea, ez galdu zure denbora blogean idazten. Nahi izanez gero, aprobetxa ezazu zure aisialdia, eta eztabaidatu ideiak zure ingurunean, edo izkiriatu bertze artikulu berri bat, edo ekin bertze lan-mota bati zure auzoan, zure sarean, zure bizitzan, edo dantzatu zure bikotekidearekin. Denbora gutxiegi daukagu, eta gauza ugari daukagu euskaraz egiteko.
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks