KOMUNZKI
Hasiera » Euskakania » Hegemoniaren inperatibo kategorikoak
Api06 0

Hegemoniaren inperatibo kategorikoak

Atalak: Euskakania, Euskal Trantsizioaren Kultura, Joseba Sarrionandia

 Ikur_Aiestaran

2015ean Iruñeko Katakrak gunean emandako hitzaldia plazaratu du Joxe Azurmendi idazle eta pentsalariak (Hizkuntza, Nazioa, Estatua – Elkar, Donostia, 2017). Gako ugari topatuko ditu irakurleak bere orrialdeetan, Grezia klasikoan hizkuntzak izandako garrantzitik Txillardegi eta Krutwigen belaunaldira. Ez dut gauza handirik aurreratuko, idazlan osoa irakurri eta hausnartu behar baita, baina nire arreta piztu duen pasarte bat ekarriko dut gogora hemen. Horretarako zio berezi bat dago: duela urtebete, zenbait arlotan Joseba Sarrionandiak deskribaturiko ezker europarraren porrota azaldu nuen blog honetan. Orain, Joxe Azurmendiren eskutik, bertze korrelatu bat daukagu agerian, non adierazten duen nolakoak diren “hegemoniaren inperatibo kategorikoak” joko demokratiko liberalean. Honakoak dira bere esaldi zehatz eta zuzenak:

 

“ETAren zikloa amaiturik, orain politika demokratikoaren arauetara bigundu gura bada, ordezkaritza eta bozketa sistemara batik bat, horren mekanikara makurtu beharra dago. Urrutiko helmuga izan liteke burujabetasuna, baina hartarako estreina tresnak behar dira; tresnak lortzeko (demokratikoak), bozak irabazi behar dituzu; bozak irabaztea izan beharko da jomuga hurbila, ordezkari ahalik gehienak sartzeko Udaletan, Diputazioan, Jaurlaritzan (erakundeok independentziarako bidean baliatzeko, suposatzen da); ahalik gehienei interesatuko zaien programa atonduko da; kanpainetan adituen esanera jarri beharko da eta haien gomendioko diskurtsoa paratu; seguru asko ez da oso nazionalista izango (Aberri Egunetarako erresalbatuko da hori), eta diskurtso horretan euskara ez da aipatuko… “Elementary, my dear Watson”. Politika demokratikoak bere inperatibo kategoriak ditu.

Ez da ezer berria. EAJ/PNVk beti hala jokatu duela esango nuke, eta Alderdiari ez zaio gaizki joan. Nola doakio independentziari? (Independentzia gura baldin bada, jakina – zenbait abertzalerentzat ere, dakusagunez, gaur ez baita independentismoaren ordua). Ezker abertzale iraultzaileak bere aldetik ezin izan zuen Urrezko Ahari-Larruaren Kolkidaraino arribatu (ispilukeria bat zen itsasmortuan), bigarren nabigazioari ekin bide dio, eta itsasoa lauso dago. Berlingo harresia erori zenetik, ezkerrean Iraultzaren abangoardia monolitikoaren tokian subjektuen pluralismoa eta bakoitzaren autonomia bedeinkatzen da (euskararen borroka, independentismo iraultzailea, gatazka sindikalak, feminismoa, ekologia, AHTaren edo zaborren gerrak, errauste-plantaren zaputza, etc.), herri borroka guztiok ortzadar batean biltzeko ideian. Asmoa ez da txarra apika. (Gizartea kolpe batetik irauli ezin denean, mihi-trumoiak apaldu eta kolpetxo-kolpetxoa ahalegindu daiteke)”. Baina, bat: mugimendu horiek denek euren egitasmoak eta jokamoldeak dituzte: horien suma edo ordezkaritza soila izatera mugatzen bada, bere-bere proiektu nagusi bat gabe gizartearentzat eta Euskadirentzat orokorra, ataza partzial horietan diluitua geratzen da ezkerra. Eta, bi: bozkatze sisteman, gutxiengo militanteon batuketak ez du gehiengoa ematen, zentro sozial nabarra militanteongana erakartzen ez bada. Bozkatzailego zabala irabazteko EAJ/PNVren taktika arraskatsuarekin lehiatzeko proposamena al da “independentismo ez-abertzalearen” plantamendua?”  (96-97).

 

Euskal Autonomia Erkidegoan zabaldutako hegemonia politiko-demokratikoa ongi laburtu digu Azurmendik (Nafarroako Foru Komunitatea eta bertze eskualde batzuk albo batean utziko ditugu momentuz). Alderdi hegemonikoak zentroa okupatu duen bitartean, egia da ezkerraldean ahaleginak sakabanatu direla hamaika kausatan, liberalismo demo-kapitalista hark bizitzaren babesleku eta guneak suntsitu eta ezabatu dituelako. Bestalde, Nekane Jurado ekonomialariaren ikerketa kontuan hartuz, azken urteotan Lander Arbelaitzek Euskadi Tropikal hegemonikoaren hondamendi politiko eta ekonomikoaren arrastoak neurtu eta laburtu dizkigu:

 

  • EAEko industria 1975ean BPGren %48,8 sortzetik erdira jaitsi da 2015ean, %24ra.
  • Langile industrialak 355.400 izatetik 181.041 izatera jaitsi dira.
  • 2008tik 142.000 lanpostu deuseztatu dira.
  • EAEn egindako kontratuen %93,5 aldi baterakoak dira, batez beste, bi hilabetetik beherakoak.
  • Erregistratutako 176.217 langabeturekin itxi dute 2016a EAEk eta NFK-k, erregistratu gabeak gehitu behar zaizkio horri.
  • 2009an langabeen %68,7k jasotzen zuen prestazioa egun %37,5ek.
  • Langabezia prestazioa jasotzen duen pertsona bakoitzarekin egiten den batez besteko gastua %19 jaitsi da 2009tik 2016ra.
  • Egun 44 urtetik beherako gazteen %39,4 gurasoen etxean bizi da; 2008an %34,4 ziren.
  • 2009 eta 2014 urte bitartean arrazoi ekonomikoengatik 14.300 gaztek migratu behar izan du atzerrira.
  • Segurtasun eza, dependentzia, autokonfiantza falta, estresa, sozializatze arazoak, depresioak edo gaixotasun psikikoak geroz eta arazo ohikoagoak dira.
  • 2009-2014 bitartean 1.328 pertsonak egin dute beren buruaz beste: 296 NFKn, 1.032 EAEn. Astean 4 suizidio.

 

Lur eremu soildu horretatik eta Joxe Azurmendik iragarritako hegemoniaren inperatibo kategorikoen aurrean ez digute deusik lagunduko ez folklorismo zaharkituek, ez adierazle hutsal berrituek. Halaber, maiz aldarrikatutako zeharkakotasuna ihesbidea bertzerik ez da halako egoeran, materialista eta intersekzionala ez den heinean. Zeharkakotasuna idealista izan da sarri eta egun nehoiz baino premiazkoagoa da materialismo intersekzional eta batua. Ezker klasikoak erronka materialista garbi zeukan, ardatz garbi eta zuzena ildokatuz, 80ko hamarkadan sozialdemokratak eta neoliberalak ezker hori borrokatzen eta deseraikitzen hasi ziren arte. Baina hauxe bertze kontu bat da –haatik, ez bertzelakoa–, JAKIN aldizkariaren datorren zenbakian kontatuko dudana.

 

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Ignazio Aiestaran Uriz

Gorputz komunek ulertzen dituzten hitzek osatutako bloga du irakurleak. Hemen aszeta politikoak, militante goibelak, teoriaren terroristak, politikaren ordena hutsa mantendu nahi luketenak, iraultzaren burokratak, egiaren funtzionarioak, komisario kulturalak eta desioaren teknikari deitoragarriak atzean geratuko dira. Jakina, gogokoen dudan atala sailkatugabea da. Huts-hutsik erranda: gogo-jardunak tunel digital batean.

Azken bidalketak

  • Karl Marx fetitxismo ekonomikoaren aurka
  • Rosa Luxemburg emakume langilearen egunean
  • Komunistak erortzen dira…
  • Kapitalismo birala
  • Gaurko ezker porrokatuaren heraldoak: Joseba Sarrionandia eta Joxe Azurmendi behelaino artean

Iruzkin berriak

  • PALOMA(e)k Ignazio Aiestaranen bloga bidalketan
  • Ícar(e)k Ignazio Aiestaranen bloga bidalketan
  • Karl Marx y El capital frente a las soflamas sin valor de Silvia Federici – PoderObrero(e)k Karl Marx eta Kapitala Silvia Federiciren soflama baliogabetuen aurrean bidalketan
  • Ezkerra kapitalaren aurrean | KOMUNZKI(e)k 78ko erregimenaren makineria liberala bidalketan
  • Karl Marx y El capital frente a las soflamas sin valor de Silvia Federici – La Patria Grande(e)k Karl Marx eta Kapitala Silvia Federiciren soflama baliogabetuen aurrean bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua

Kategoriak

  • Ada Colau
  • Afrika
  • Albert Camus
  • Arkitektura
  • Arrazakeria
  • Autismoa
  • Biopolitika
  • Bizitza
  • Bloom
  • Cervantes
  • Charlie Hebdo
  • David Fernàndez i Ramos
  • Ekonomia
  • Emakumea
  • Eskultura
  • Europa
  • Euskakania
  • Euskal Trantsizioaren Kultura
  • Euskara
  • Farah Baker
  • Faxismoa
  • Fermin Muguruza
  • Francis Bacon
  • Franz Kafka
  • Gabriel Aresti
  • Gaizkiaren hutsalkeria
  • Gaza
  • Gerra
  • Gizartea
  • Hannah Arendt
  • Harkaitz Cano
  • Heriotza
  • Hiria
  • Itxaro Borda
  • Ixiar Rozas
  • Joseba Sarrionandia
  • Joyce
  • Judith Butler
  • Julia Otxoa
  • Julio Cortázar
  • Karl Liebknecht
  • Koldo Izagirre
  • Komuna
  • Kultura
  • Kultura prekarioa
  • Lauaxeta
  • Literatura
  • Ludwig Mies van der Rohe
  • Ludwig Wittgenstein
  • Mahmud Darwish
  • Martin Heidegger
  • Miguel Sánchez-Ostiz
  • Mikrofaxismoak
  • Musika
  • Palestina
  • Patriarkapitalismoa
  • Paul Celan
  • Picasso
  • Pier Paolo Pasolini
  • Pintura
  • Robert Musil
  • Rosa Luxemburg
  • Sailkatugabeak
  • Samuel P. Huntington
  • Setio egoera
  • Silvia Federici
  • Soziofobia
  • Stephen Stills
  • Sylvia Plath
  • Theodor W. Adorno
  • Tiqqun
  • Trantsizioaren Kontrakultura
  • Trantsizioaren Kultura
  • Víctor Lenore
  • Xabier Morras
  • Zientzia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA