KOMUNZKI
Hasiera » Bizitza » Gora euskara maketoa!
Uzt23 0

Gora euskara maketoa!

Atalak: Bizitza, Europa, Euskara

 

 

 

 

Euskara ikasten nuen garaitik gauza pare bat gogoratzen dut. Gogoratzen dut nola egiten zuten barre hemengo euskaldunek karrikan, solasean hitz bat gaizki sartzen duzun bakoitzean –eta ez behin, ez bitan–. Bertze aldetik, gogoratzen dut neska portugaldar bat, nire taldean euskara ikasten zuena. Urte haietan Nafarroako Gobernuak aukera eskaini zigun, klase sozialak apur genitzan, eta, diru eskasa ordainduz, talde berean heldu eta gazteok hizkuntza bera ikas genezan. Neska hark portugalera eta gaztelera menperatzen zituen, noski, eta euskara bertze aukera bat, bertze bide berri bat izan zen bere bizitzan. Erran beharrik ez, oroitzapen on-ona gordetzen dut nire golkoan garai hartatik.

 

Aste honetan hedabide digital batean “Inkesta soziolinguistikoak, etorkin uholdeak…” izenburuko artikulua plazaratu dute. Barruan atal bat, filologiakeriaz beteriko jargoi soziala, non azaltzen zen zeintzuk diren “etorkin uholdeak”: “…hirugarren uholdeko etorkin berrien eragina hartu behar da kontutan Hegoaldeko datu soziolinguistikoetan…”, “…Espainiaz kanpo jaiotako herritarrak…”, “…Espainiaz kanpo jaioak gehi ‘Espainian’ jaio naziotasun espainol gabeak…”, “…gehi ‘Espainian’ jaio eta gerora nazionalizatuak, edo jaiotzatik ‘espainol’ direnak Espainiaz kanpo jaioen seme-alaba, ‘bigarren belaunaldiko etorkin’…”, “…Hegoaldean frankismo ondoretik bada ‘bertakoago edo’ populazioan nolabaiteko kontsentsua euskaldunon/euskalduntzearen alde…”. Neska portugaldar hark eta biok ikasitako euskara maketotik soziolinguistikaz mozorroturiko euskara klasista hau ahuntz-erdera baizik ez da guretzat. “Etorkin uholdeak” esapideari kirats xenofoboa dariola ez aipatzearren.

 

Euskarak filologiakeria klasista sobera du, eta jendartea falta zaio, hezkuntzatik hedabideetara, karrikatik erakundeetara, ahotik lanera, lanetik ahora. “Euskara herria da” erratea ez da nahikoa egun. Euskara zanpatuta dago eremu askotan, baina zanpaketa bat beste zanpaketa baten bidez desagerraraztea estrategiarik hoberena da gure jendartean gertatzen ari dena uler ez dezagun. Zorionez, aste honetan ere (ikus. “Bost urte barru”, Berria, 2017-07-20), Belen Uranga sozio-linguistak beste ikuspegi bat eman digu: “Gizarteak aldaketa sakon eta azkarrak bizi ditu. Horietan zein leku du euskarak?”. Itua jo du.

 

Euskara maketoa erabili eta bizi dugunok ongi oroitzen dugu zein erraz kendu zuten kaleko hormatik Manex Izagirrek eta Iñaki Rifaterrak sorturiko hizkuntzen mapa, festibal euskool europarra bukatu bezain fite. “Hizkuntza txikiek mundua handitzen dute”, zioen egurrezko mapa eder honek. Hori dela eta, askok aldarrikapen horri eusten diogu. Gure bizitzak ez dira zuen mapa, zuen maketa, ezta zuen inkesta ere. “Etorkin uholdeak” esapidea adierazten dutenen aurka, euskara ari du, bizia ari du. Gora euskara maketoa!

 

 

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Gora euskara maketoa! | Borroka Garaia da! - […] Komunzki – Argia […]

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Ignazio Aiestaran Uriz

Gorputz komunek ulertzen dituzten hitzek osatutako bloga du irakurleak. Hemen aszeta politikoak, militante goibelak, teoriaren terroristak, politikaren ordena hutsa mantendu nahi luketenak, iraultzaren burokratak, egiaren funtzionarioak, komisario kulturalak eta desioaren teknikari deitoragarriak atzean geratuko dira. Jakina, gogokoen dudan atala sailkatugabea da. Huts-hutsik erranda: gogo-jardunak tunel digital batean.

Azken bidalketak

  • Karl Marx fetitxismo ekonomikoaren aurka
  • Rosa Luxemburg emakume langilearen egunean
  • Komunistak erortzen dira…
  • Kapitalismo birala
  • Gaurko ezker porrokatuaren heraldoak: Joseba Sarrionandia eta Joxe Azurmendi behelaino artean

Iruzkin berriak

  • PALOMA(e)k Ignazio Aiestaranen bloga bidalketan
  • Ícar(e)k Ignazio Aiestaranen bloga bidalketan
  • Karl Marx y El capital frente a las soflamas sin valor de Silvia Federici – PoderObrero(e)k Karl Marx eta Kapitala Silvia Federiciren soflama baliogabetuen aurrean bidalketan
  • Ezkerra kapitalaren aurrean | KOMUNZKI(e)k 78ko erregimenaren makineria liberala bidalketan
  • Karl Marx y El capital frente a las soflamas sin valor de Silvia Federici – La Patria Grande(e)k Karl Marx eta Kapitala Silvia Federiciren soflama baliogabetuen aurrean bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua

Kategoriak

  • Ada Colau
  • Afrika
  • Albert Camus
  • Arkitektura
  • Arrazakeria
  • Autismoa
  • Biopolitika
  • Bizitza
  • Bloom
  • Cervantes
  • Charlie Hebdo
  • David Fernàndez i Ramos
  • Ekonomia
  • Emakumea
  • Eskultura
  • Europa
  • Euskakania
  • Euskal Trantsizioaren Kultura
  • Euskara
  • Farah Baker
  • Faxismoa
  • Fermin Muguruza
  • Francis Bacon
  • Franz Kafka
  • Gabriel Aresti
  • Gaizkiaren hutsalkeria
  • Gaza
  • Gerra
  • Gizartea
  • Hannah Arendt
  • Harkaitz Cano
  • Heriotza
  • Hiria
  • Itxaro Borda
  • Ixiar Rozas
  • Joseba Sarrionandia
  • Joyce
  • Judith Butler
  • Julia Otxoa
  • Julio Cortázar
  • Karl Liebknecht
  • Koldo Izagirre
  • Komuna
  • Kultura
  • Kultura prekarioa
  • Lauaxeta
  • Literatura
  • Ludwig Mies van der Rohe
  • Ludwig Wittgenstein
  • Mahmud Darwish
  • Martin Heidegger
  • Miguel Sánchez-Ostiz
  • Mikrofaxismoak
  • Musika
  • Palestina
  • Patriarkapitalismoa
  • Paul Celan
  • Picasso
  • Pier Paolo Pasolini
  • Pintura
  • Robert Musil
  • Rosa Luxemburg
  • Sailkatugabeak
  • Samuel P. Huntington
  • Setio egoera
  • Silvia Federici
  • Soziofobia
  • Stephen Stills
  • Sylvia Plath
  • Theodor W. Adorno
  • Tiqqun
  • Trantsizioaren Kontrakultura
  • Trantsizioaren Kultura
  • Víctor Lenore
  • Xabier Morras
  • Zientzia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA