KOMUNZKI
Hasiera » Bizitza » Ashraf Fayadh, a life in translation, bizia itzulketan
Abe08 0

Ashraf Fayadh, a life in translation, bizia itzulketan

Atalak: Bizitza, Heriotza, Literatura

 

 Fayadh_Libre_AIESTARAN

 

Poet and activist Mona Kareem translated Ashraf Fayadh’s disputed poems into English. And I have translated Kareem’s version into the Basque language. As the poet Adrienne Rich wrote in her book The Dream of a Common Language, “no one has imagined us”. We imagine Ashraf Fayadh free, we ask for his freedom. The Palestinian poet and artist is a refugee: he is a life in translation, he is alive in translation. The dream of a common language.

 

Mona Kareem olerkari eta ekintzaileak Ashraf Fayadhen poema eztabaidatuak itzuli zituen ingelesera. Eta nik Kareemen bertsioa euskaratu dut. The Dream of a Common Language liburuan Adrienne Rich poetak idatzi zuenez, “ez gaitu nehork irudikatu”. Guk Ashraf Fayadh libre imajinatzen dugu, guk bere askatasuna eskatzen dugu. Olerkari eta artista palestinarra errefuxiatu bat da: bera itzulketan bizia da, bera itzulpenean bizirik dago. Hizkuntza komun baten ametsa.

 

(…hamar olerkiak banaka-banaka iruzkinduta: baga, biga, higa, laga, boga, sega, zaga, zoga, bega, haga…)

 

 

–     1    –

 

petrolioa ez da kaltegarria, salbu eta atzean utzi duen txirotasun aztarna

 

egun hartan, beste petrolio-hobi bat aurkitu dutenen begitarteak iluntzean,

erabilera publikorako zure arimatik petrolio gehiago erauzteko

zure bihotzean bizitza puztua izatean ..

Hauxe .. da .. petrolioaren agindua, egiazko agindua.

 

azken buruan ..

 

 

–     2     –

 

errana izan zen: geratu hor ..

baina zuetako batzuk denon etsaiak zarete

beraz alde egin orain

 

miretsi zeuen burua ibai hondotik,

zuetako goikoek behekoez urrikaldu beharko lukete ..

etxegabekoa gauzaeza da,

petrolio-azokan nehork erosi nahi ez duen odola bezala!

 

 

–     3     –

 

barka iezadazu .. barka iezadazu

zuregatik malko gehiagorik isurtzeko gai ez izateagatik,

nostalgian zure izena ez xuxurlatzeagatik.

Zure besoen berotasunerantz zuzendu nuen nire begitartea,

ez nuen maitasunik eskuratu, zu baizik, zeu bakarrik ..

eta zure bilatzaileen artean lehena naiz ni.

 

 

–     4     –

 

Gaua,

ez duzu eskarmenturik Denborarekin,

falta diren tantak,

zure iraganeko hondar guztiak garbi zitzaketenak,

zuk deitutako pietatetik libratu ahal zaitezen ..

maitatzeko gai den .. bihotz hartatik libre,

jolasteko gai eta libre,

eta zure atzera-egite lizunarekin gurutzatzeko, erlijio belaxkatu hartatik

Tanzeel faltsu hartatik

beren buru-estimua galdu duten jainkoengandik ..

 

 

–     5     –

 

Korrok egiten duzu, ohikoa baino gehiago ..

errezitaldi eta dantzari amainariak direla bide

tabernek beren bisitariak bedeinkatzen dituztenean ..

 

DJ baten laguntzaz

zure haluzinazioak errezitatu

eta gorputz hauek ozen goresten dituzu

erbesteko bertsoekin dinbili-danbala dantzan.

 

 

–     6     –

 

berak ez dauka ibiltzeko eskubiderik, ordea,

edo dantza egiteko, ordea, edo negar egiteko, ordea.

 

berak ez dauka eskubiderik bere arimaren leihoa irekitzeko,

bere airea, bere hondarrak eta bere malkoak .. berritzeko.

 

ogi puska bat

zarela ahazteko joera duzu zuk ere

 

 

–     7     –

 

deserritzearen egunean, zutik eta biluzik daude,

hondakin uretako hodi herdoilduetan igerian ari zarelarik, oinutsik ..

 

oinentzat osasungarria izan daiteke hau

ez, aldiz, lurrarentzat

 

 

–     8     –

 

profetak erretiratu dira

beraz ez egon zurea zuregana noiz etorriko zain

 

eta zuri,

zuri monitoreek beren eguneroko txostenak ekartzen dizkizute

eta beren soldata altuak jasotzen dituzte ..

 

dirua bai garrantzitsua

duintasun-bizitza batean

 

 

–     9     –

 

nire aitonak biluzik jarraitzen du egunero,

deserririk gabe, jainkozko kreaziorik gabe ..

dagoeneko berpiztua izan naiz nire irudian hats jainkotiarrik gabe.

lurrean infernuko eskarmentua naiz ni ..

 

lurra

da errefuxiatuentzako prestaturiko infernua.

 

 

–     10     –

 

zure odol mutuak ez du hitzik egingo ozen

heriotzan zeure burua harrotzen duzun bitartean

asko ez dakitenen eskuetan zure arima jarri duzula

-isilpean- iragartzen jarraitzen duzun bitartean ..

 

zure arima galtzeak denbora hartuko du,

negarrez petrolio-malkoak bota dituzten zure begiak

lasaitzeko denbora baino askoz gehiago

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Literatur Emailuak » Ashraf Fayadh-en hamar poema - […] Euskal PEN klubak, Donostiako Garoa liburu-dendan datorren ostegunean 19:00etan. Ashraf Fayadh-en hamar poema euskaratu ditu Ignazio […]
  2. Juliette Binoche Ashraf Fayadhekin Sils-Mariako behelainoan | KOMUNZKI - […] Iruñean, Katakrak gune emankorrean ekitaldi xumea eginen dugu; Ashraf Fayadhen kasua eta bertsoak euskaraz entzunen dira, baita Mona Kareem…
  3. Mona Kareemen gutun hunkigarria Ashraf Fayadhen alde | KOMUNZKI - […] Euskal PEN erakundearekin batera). Mona Kareem errefuxiatu ekintzaile eta idazleak Ashrafen bertsoak itzuli ditu ingelesera azken hilabeteotan. Egunsentian New…
  4. Ashraf Fayadh poeta palestinarraren alde – #bidegorritik - […] Saudi Arabian. Eta guk nazioarteko elkartasunez, guk ere, irratsaio berezi bat egin gura izan dugu. Bere poemak euskarara ekarri…
  5. Platon Vs. Ashraf Fayadh • ZUZEU - […] 10 poema euskarara itzulita hemen: http://www.argia.eus/blogak/ignazio-aiestaran/2015/12/08/ashraf-fayadh-a-life-in-translation-bizia-i… Itzulpena: Mona kareem; Ignazio […]

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Ignazio Aiestaran Uriz

Gorputz komunek ulertzen dituzten hitzek osatutako bloga du irakurleak. Hemen aszeta politikoak, militante goibelak, teoriaren terroristak, politikaren ordena hutsa mantendu nahi luketenak, iraultzaren burokratak, egiaren funtzionarioak, komisario kulturalak eta desioaren teknikari deitoragarriak atzean geratuko dira. Jakina, gogokoen dudan atala sailkatugabea da. Huts-hutsik erranda: gogo-jardunak tunel digital batean.

Azken bidalketak

  • Karl Marx fetitxismo ekonomikoaren aurka
  • Rosa Luxemburg emakume langilearen egunean
  • Komunistak erortzen dira…
  • Kapitalismo birala
  • Gaurko ezker porrokatuaren heraldoak: Joseba Sarrionandia eta Joxe Azurmendi behelaino artean

Iruzkin berriak

  • PALOMA(e)k Ignazio Aiestaranen bloga bidalketan
  • Ícar(e)k Ignazio Aiestaranen bloga bidalketan
  • Karl Marx y El capital frente a las soflamas sin valor de Silvia Federici – PoderObrero(e)k Karl Marx eta Kapitala Silvia Federiciren soflama baliogabetuen aurrean bidalketan
  • Ezkerra kapitalaren aurrean | KOMUNZKI(e)k 78ko erregimenaren makineria liberala bidalketan
  • Karl Marx y El capital frente a las soflamas sin valor de Silvia Federici – La Patria Grande(e)k Karl Marx eta Kapitala Silvia Federiciren soflama baliogabetuen aurrean bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua

Kategoriak

  • Ada Colau
  • Afrika
  • Albert Camus
  • Arkitektura
  • Arrazakeria
  • Autismoa
  • Biopolitika
  • Bizitza
  • Bloom
  • Cervantes
  • Charlie Hebdo
  • David Fernàndez i Ramos
  • Ekonomia
  • Emakumea
  • Eskultura
  • Europa
  • Euskakania
  • Euskal Trantsizioaren Kultura
  • Euskara
  • Farah Baker
  • Faxismoa
  • Fermin Muguruza
  • Francis Bacon
  • Franz Kafka
  • Gabriel Aresti
  • Gaizkiaren hutsalkeria
  • Gaza
  • Gerra
  • Gizartea
  • Hannah Arendt
  • Harkaitz Cano
  • Heriotza
  • Hiria
  • Itxaro Borda
  • Ixiar Rozas
  • Joseba Sarrionandia
  • Joyce
  • Judith Butler
  • Julia Otxoa
  • Julio Cortázar
  • Karl Liebknecht
  • Koldo Izagirre
  • Komuna
  • Kultura
  • Kultura prekarioa
  • Lauaxeta
  • Literatura
  • Ludwig Mies van der Rohe
  • Ludwig Wittgenstein
  • Mahmud Darwish
  • Martin Heidegger
  • Miguel Sánchez-Ostiz
  • Mikrofaxismoak
  • Musika
  • Palestina
  • Patriarkapitalismoa
  • Paul Celan
  • Picasso
  • Pier Paolo Pasolini
  • Pintura
  • Robert Musil
  • Rosa Luxemburg
  • Sailkatugabeak
  • Samuel P. Huntington
  • Setio egoera
  • Silvia Federici
  • Soziofobia
  • Stephen Stills
  • Sylvia Plath
  • Theodor W. Adorno
  • Tiqqun
  • Trantsizioaren Kontrakultura
  • Trantsizioaren Kultura
  • Víctor Lenore
  • Xabier Morras
  • Zientzia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA