Mona Kareemen gutun hunkigarria Ashraf Fayadhen alde
Gaur Ashraf Fayadh olerkari palestinarraren aldeko irakurraldiak zabalduko dira munduan zehar (gure artean ere bai: Iruñean Katakrak liburu-dendan eta Donostian Garoa liburu-dendan, Euskal PEN erakundearekin batera). Mona Kareem errefuxiatu ekintzaile eta idazleak Ashrafen bertsoak itzuli ditu ingelesera azken hilabeteotan. Egunsentian New Yorketik Mona lagunak gutun hunkigarri bat bidali dit, hemen euskaratu dudana:
“Bi urte eta bi aste bete dira gaur Ashrafen espetxealdian. Bere heriotza-zigorrari uko egiten ibili naiz; zentzugabeko erabaki bat, baliogabetuko den txantxa bat delakoan nago. Kezkatuago sentitzen naiz bere baldintza gabeko presoaldiaz. Aspalditik irakurtzeari eta idazteari utzi zion; koloreztatzeko liburuak dira daukan bakarra, antza denez berari ihesaldiren bat ematen diona.
Zuen irakurraldian, hunkigarriena izango litzateke bere poemetan presente dagoen iratxo argitsu hori gisa Ashraf gogoan izatea. Petrolio-inperioaz trufatzen den iratxoa, bere etxegabeko lagunak gure konpainiara gonbidatzen. Ashraf itutzat hartua eta arbuiatua izan zen, esklusio-gizartean klandestinoa zelako. Bera bezalako artistek zaurgarriagoak dirudite. Bete dezagun bere bakartasuna hitzez eta keinu beroez. Espero dezagun bere gainerako bizitzaren istorioa kolorezko liburu eder bihurtzea.”
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks