KOMUNZKI
Hasiera » Heriotza » Suizidioa eta absoluzioa
Ots04 0

Suizidioa eta absoluzioa

Atalak: Heriotza, Literatura, Mikrofaxismoak

 

Patricia Heras bultzatu zuten bere buruaz bertze egitera, prozedura zikin eta kafkiarra dela bide. Kafkiarra diot, idazle txekiarrak deskribaturiko prozesu hirotu eta zentzugabea Bartzelonako ustelkerian egiaztatu zen eta, zigor kolonia eta Wad-Ras parekatuz.

 

Judith Butler eta Emmanuel Levinasen idazlan teknikoetan ikasten dugun aurpegi edo abegia agerian daude Patriciak utzi zituen arrastoetan, akademiatik at –batzuetan urrutiko liburuetan bilatzen dugu alboan duguna–. Bere blogean laga zituen hitzak markak dira, abegi baten markak, 4F kasuaren muntaiak estali ezin dituenak.

 

Orain prestatzen dabiltza liburu bat, gazteegi hil zen emakume honen testu eta olerkiekin. Argitalpenaren zain nago. Bitartean, gaur 4F da, otsailak 4, eta bere poema “Absoluzioa” euskaratuta dakart, ez baitira bere begiak eta begitartea desagertu. Bere gorputza suizidatu zuten eta bere burua torturatu, baina bere ahotsa nire sorbaldan sumatzen dut, inoiz baino humanoago, nehoiz baino askeago, kutxa hustu batetik bere abegia guri begira:

 

Absoluzioa

Nire errugabetasuna urkatu dut.

Bere harrotasun minduak, oraindik klaskaz, ez dio galarazi bere gainean txiza egitea,

bere edertasun iragankorrak azken arnasa eman du atzen taupada erregutzaileekin

gorputz-isuri lirdingatsuen eta detrituen artean galduta.

Bera ikusi dut hankei eragitean amorruz eta babesik gabe hil arte,

ni baino humanoagoa zirudien,

bere abegi desitxuratuan izu-ikara otzan eta gordina irakurri dut,

hanken artean su egiten duena…

Nire ilusioari lepoa moztu diot,

semaforo itsu batean zintzilikatu nuen

eta ikusi nuen nola odolusten zen sinesgaitz,

bor-bor urduri,

oso hurbil dirdaitzen mina ikusi nuen,

itzaliz joan zen bere patu dohakabearen atzean estalia.

Kutxa ireki dut eta hutsik dago.

 

 Patricia_Heras_Aiestaran

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Exekutatua izan nintzen | KOMUNZKI - […] Ciutat morta filmari buruz Metromuster duzue eskura. Bertze aldetik, Patricia Herasen poema bat, “Suizidioa eta absoluzioa”, euskaratu nuen duela…

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Ignazio Aiestaran Uriz

Gorputz komunek ulertzen dituzten hitzek osatutako bloga du irakurleak. Hemen aszeta politikoak, militante goibelak, teoriaren terroristak, politikaren ordena hutsa mantendu nahi luketenak, iraultzaren burokratak, egiaren funtzionarioak, komisario kulturalak eta desioaren teknikari deitoragarriak atzean geratuko dira. Jakina, gogokoen dudan atala sailkatugabea da. Huts-hutsik erranda: gogo-jardunak tunel digital batean.

Azken bidalketak

  • Karl Marx fetitxismo ekonomikoaren aurka
  • Rosa Luxemburg emakume langilearen egunean
  • Komunistak erortzen dira…
  • Kapitalismo birala
  • Gaurko ezker porrokatuaren heraldoak: Joseba Sarrionandia eta Joxe Azurmendi behelaino artean

Iruzkin berriak

  • PALOMA(e)k Ignazio Aiestaranen bloga bidalketan
  • Ícar(e)k Ignazio Aiestaranen bloga bidalketan
  • Karl Marx y El capital frente a las soflamas sin valor de Silvia Federici – PoderObrero(e)k Karl Marx eta Kapitala Silvia Federiciren soflama baliogabetuen aurrean bidalketan
  • Ezkerra kapitalaren aurrean | KOMUNZKI(e)k 78ko erregimenaren makineria liberala bidalketan
  • Karl Marx y El capital frente a las soflamas sin valor de Silvia Federici – La Patria Grande(e)k Karl Marx eta Kapitala Silvia Federiciren soflama baliogabetuen aurrean bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua

Kategoriak

  • Ada Colau
  • Afrika
  • Albert Camus
  • Arkitektura
  • Arrazakeria
  • Autismoa
  • Biopolitika
  • Bizitza
  • Bloom
  • Cervantes
  • Charlie Hebdo
  • David Fernàndez i Ramos
  • Ekonomia
  • Emakumea
  • Eskultura
  • Europa
  • Euskakania
  • Euskal Trantsizioaren Kultura
  • Euskara
  • Farah Baker
  • Faxismoa
  • Fermin Muguruza
  • Francis Bacon
  • Franz Kafka
  • Gabriel Aresti
  • Gaizkiaren hutsalkeria
  • Gaza
  • Gerra
  • Gizartea
  • Hannah Arendt
  • Harkaitz Cano
  • Heriotza
  • Hiria
  • Itxaro Borda
  • Ixiar Rozas
  • Joseba Sarrionandia
  • Joyce
  • Judith Butler
  • Julia Otxoa
  • Julio Cortázar
  • Karl Liebknecht
  • Koldo Izagirre
  • Komuna
  • Kultura
  • Kultura prekarioa
  • Lauaxeta
  • Literatura
  • Ludwig Mies van der Rohe
  • Ludwig Wittgenstein
  • Mahmud Darwish
  • Martin Heidegger
  • Miguel Sánchez-Ostiz
  • Mikrofaxismoak
  • Musika
  • Palestina
  • Patriarkapitalismoa
  • Paul Celan
  • Picasso
  • Pier Paolo Pasolini
  • Pintura
  • Robert Musil
  • Rosa Luxemburg
  • Sailkatugabeak
  • Samuel P. Huntington
  • Setio egoera
  • Silvia Federici
  • Soziofobia
  • Stephen Stills
  • Sylvia Plath
  • Theodor W. Adorno
  • Tiqqun
  • Trantsizioaren Kontrakultura
  • Trantsizioaren Kultura
  • Víctor Lenore
  • Xabier Morras
  • Zientzia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA