KOMUNZKI
Hasiera » Cervantes » Cervantesen ehortzuloak hobi komun baten antza du
Uzt23 0

Cervantesen ehortzuloak hobi komun baten antza du

Atalak: Cervantes, Faxismoa, Gerra, Julia Otxoa, Miguel Sánchez-Ostiz

 EquipoCronica_Aiestaran

Dena errana dugun arren, hitzak falta zaizkigu oraindik. Urteak igaro ziren, minak aldatu, zauriak orbainetan eraldatu, krimenak balentriak bilakatu, klase boteredunek beraien erregimena sortu zituzten, eta gorpuak izenik gabeko hobietan dautza. Hau guztia dela eta, hitzak inoiz baino beharrezkoagoak dira. Hauek memoria sostengatzen dute, isiltasunak apurtzen dituzte eta estimuak irmotzen dituzte.

 

Duela hilabete gutxi barreiatu zuten teknika sofistikatuenekin Madrilen, Las Trinitarias komentuko zoruetan, gorpu bat bilatzen zutela, beso ezker herbaldua, bi arkabuz-zauri bularrean eta sei hortz baino ez zituen 70 urteko gorpua. Eskura dauden datuen arabera, hilkutxa txiki batean sartua izan behar du, abitu frantziskotar eta egurrezko gurutzefikaz apaindua. Bere gorpuzkien egoerak hebaindu eta hauskorra izan behar du, gorpu hau XVII. mendeko hasieran desagertu baitzen. Hala eta guztiz ere, Madrilgo udalak 100.000 euroko partida promestu du ahalegin hauetan.

 

 JosuChueca_MSOstiz_Aiestaran

 

 

Handik ehunka kilometrora, Donostian, Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako uda ikastaro bat bete zen, Josu Chuecak zuzendua, non bertze gorputz desagertu, fusilatu, orbandu, bortxatu, asasinatu batzuez mintzatu baitzen. Hauetako batzuk aurkituak izan dira. Bertze batzuk, ordea, izenik gabeko lekutan dautza, abitu erlijiosorik gabe, hilarririk ez, oroitarririk ezean, lur ezezagunetan. Han Miguel Sánchez-Ostiz idazleak gorpu eta gorputz eskarmentatu horiek oroitu zituen, isilpean edo laidoka erregimenaren pisua jaso zutenak, senide eta lagunek pairatutako bidegabekeria eta ignominia sortuz. Uztailaren 18 hartatik gorpuak lurperatuta ahalkeizunean ditugu, hobi komun eta amildegi sakonetan, Julia Otxoa olerkari eta Ricardo Ugarte eskultorearen begirada hunkituaren aurrean Aranzadi Zientzia Elkarteak Urbasako sima batean aurkitu zituenak bezala.

 

Madrilgo erakundeek Lepantoko besomotzaren gorpuzkiak bilatzen dituzten bitartean, bertze gorpuek ahaztuta segitzen dute, zitalkeria eta eskarnio gisa, demokrazia amnesikoan, sentimenduen diktaduran, bukatu ez den gerra batean. Eta krimenaren menpean hobia haitzulo batean aurkitu zuen gizon haren alabasoak, Juliak, poema labur baina sendo bat utzi digu, Cervantesen mintzairan: “Nire herriko politikaren errealitatea ohituratik urrundutako hizkuntzarekin aipatzea, adibidez auzitegiko medikuen hizkuntza espezializatuarekin”. Auzitegiko medikuntzaren eta kriminologiaren hizkuntzan izanik ere, lotsaizunaren kartografiatik haratago, hitzek memoria sostengatzen dute, isiltasunak apurtzen dituzte eta estimu komunak irmotzen dituzte.

 

 Urbasa_Sima_Aiestaran

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Ignazio Aiestaran Uriz

Gorputz komunek ulertzen dituzten hitzek osatutako bloga du irakurleak. Hemen aszeta politikoak, militante goibelak, teoriaren terroristak, politikaren ordena hutsa mantendu nahi luketenak, iraultzaren burokratak, egiaren funtzionarioak, komisario kulturalak eta desioaren teknikari deitoragarriak atzean geratuko dira. Jakina, gogokoen dudan atala sailkatugabea da. Huts-hutsik erranda: gogo-jardunak tunel digital batean.

Azken bidalketak

  • Karl Marx fetitxismo ekonomikoaren aurka
  • Rosa Luxemburg emakume langilearen egunean
  • Komunistak erortzen dira…
  • Kapitalismo birala
  • Gaurko ezker porrokatuaren heraldoak: Joseba Sarrionandia eta Joxe Azurmendi behelaino artean

Iruzkin berriak

  • PALOMA(e)k Ignazio Aiestaranen bloga bidalketan
  • Ícar(e)k Ignazio Aiestaranen bloga bidalketan
  • Karl Marx y El capital frente a las soflamas sin valor de Silvia Federici – PoderObrero(e)k Karl Marx eta Kapitala Silvia Federiciren soflama baliogabetuen aurrean bidalketan
  • Ezkerra kapitalaren aurrean | KOMUNZKI(e)k 78ko erregimenaren makineria liberala bidalketan
  • Karl Marx y El capital frente a las soflamas sin valor de Silvia Federici – La Patria Grande(e)k Karl Marx eta Kapitala Silvia Federiciren soflama baliogabetuen aurrean bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua

Kategoriak

  • Ada Colau
  • Afrika
  • Albert Camus
  • Arkitektura
  • Arrazakeria
  • Autismoa
  • Biopolitika
  • Bizitza
  • Bloom
  • Cervantes
  • Charlie Hebdo
  • David Fernàndez i Ramos
  • Ekonomia
  • Emakumea
  • Eskultura
  • Europa
  • Euskakania
  • Euskal Trantsizioaren Kultura
  • Euskara
  • Farah Baker
  • Faxismoa
  • Fermin Muguruza
  • Francis Bacon
  • Franz Kafka
  • Gabriel Aresti
  • Gaizkiaren hutsalkeria
  • Gaza
  • Gerra
  • Gizartea
  • Hannah Arendt
  • Harkaitz Cano
  • Heriotza
  • Hiria
  • Itxaro Borda
  • Ixiar Rozas
  • Joseba Sarrionandia
  • Joyce
  • Judith Butler
  • Julia Otxoa
  • Julio Cortázar
  • Karl Liebknecht
  • Koldo Izagirre
  • Komuna
  • Kultura
  • Kultura prekarioa
  • Lauaxeta
  • Literatura
  • Ludwig Mies van der Rohe
  • Ludwig Wittgenstein
  • Mahmud Darwish
  • Martin Heidegger
  • Miguel Sánchez-Ostiz
  • Mikrofaxismoak
  • Musika
  • Palestina
  • Patriarkapitalismoa
  • Paul Celan
  • Picasso
  • Pier Paolo Pasolini
  • Pintura
  • Robert Musil
  • Rosa Luxemburg
  • Sailkatugabeak
  • Samuel P. Huntington
  • Setio egoera
  • Silvia Federici
  • Soziofobia
  • Stephen Stills
  • Sylvia Plath
  • Theodor W. Adorno
  • Tiqqun
  • Trantsizioaren Kontrakultura
  • Trantsizioaren Kultura
  • Víctor Lenore
  • Xabier Morras
  • Zientzia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA