Ashraf Fayadh erailtzeko hamar poema: baga
Atzo Ashraf Fayadh olerkaria aipatu nuen, Saudi Arabiako xeke, txeke eta petrolio-hobien artean hiltzera zigortua. Antza, berak idatzitako hamar poema daude froga gisa salaketan, eta euskaraz hamar egunotan argitara ematea hartu dut helburu, non eta hemen, olerki bat egunean-egunean, Mona Kareemen ingelesezko bertsiotik, heriotzaren diktaduraren aurkako armarik zuzenena poesia delako, elkarrekiko hitz komuna bizi(tz)a delako.
– 1 –
petrolioa ez da kaltegarria, salbu eta atzean utzi duen txirotasun aztarna
egun hartan, beste petrolio-hobi bat aurkitu dutenen begitarteak iluntzean,
erabilera publikorako zure arimatik petrolio gehiago erauzteko
zure bihotzean bizitza puztua izatean ..
Hauxe .. da .. petrolioaren agindua, egiazko agindua.
azken buruan ..
* These verses appeared in Fayadh’s poetry collection Instructions Within which was published by the Beirut-based Dar al-Farabi in 2008 and later banned from distribution in Saudi Arabia. Poem translated in English by Mona Kareem.
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks