Gora euskara maketoa!
Euskara ikasten nuen garaitik gauza pare bat gogoratzen dut. Gogoratzen dut nola egiten zuten barre hemengo euskaldunek karrikan, solasean hitz bat gaizki sartzen duzun bakoitzean –eta ez behin, ez bitan–. Bertze aldetik, gogoratzen dut neska portugaldar bat, nire taldean euskara ikasten zuena. Urte haietan Nafarroako Gobernuak aukera eskaini zigun, klase sozialak apur genitzan, eta, diru eskasa ordainduz, talde berean heldu eta gazteok hizkuntza bera ikas...
Read MoreJohn Berger bizikide hildakoen ekonomian
Nola gogoratu John Berger bezalako egile marxista bat? Nola oroitu bere ekarpen material eta kulturala, hil ondoren? Ikuskizunaren gizartean egile baten heriotza egunetik egunera agertu eta desagertu egiten da. Indarkeria kapitalista isilak lanak eta gorputzak ahaztarazten ditu, salgai ez den oro baztertuz. Sarritan ez gara basakeria honetaz ohartzen. Joan den hilabetean JAKIN aldizkarian karrikaratuko den artikulua idatzi nuen, “Hiltzeko tankera aurrerakoia Europako kulturatik”...
Read MoreAlain Badiou edo egiazko bizitza egungo kapitalismoan
La vraie vie (Fayard, Paris, 2016) liburuan Alain Badiou pentsalariak gutun filosofiko luze eta irekia eman digu. Frantziako Errepublikaren gazteendako zuzendua izan arren, guztiok hausnartzeko tresna bat ere eskaini digu kapitalismoaren garaian, non subjektu demokratikoa kalkulu berekoiaren ur izoztuetan murgiltzen den, Karl Marxen berba klasikoak erabiltzearren. Kapitalaren menpean gauza guztiak, bizitza guztiak, izoztu eta gero urtu egiten dira balioen hartu-emanean diru-truke....
Read MoreFilosofia Angela Davisekin
Elhadji Ndiaye hiritarra gogoan, Iruñeko polizia-etxe batean hila. Estamentu politiko gorenetako norbaitek hezkuntza publikotik filosofia kentzea erabakitzen duen bakoitzean, Immanuel Kanten testu xelebre eta aztoragarria gogoratzen dut, non gomendatzen duen emakumeek ez dutela ez zientziarik, ez filosofiarik ikasi behar. Pentsalari honen aburuz, “sexu ederrak” [sic] ez zuen premiarik ez geometriarik, ez Newtonen fisika, ez monadarik, ez beharbesteko arrazoiaren...
Read MoreHeriotzak Twitterren
Heriotzak Twitterren: fasea: argazkiak eta bideoak fasea: guztilogiaren adituen iritziak fasea: txantxak eta memeak fasea: oroiteza Eta heriotza bertze berri batera igaroko da. Bitartean, Alain Badiou filosofoaren hitzak geratuko dira: “Notre mal vient de plus...
Read MoreMona Kareemen gutun hunkigarria Ashraf Fayadhen alde
Gaur Ashraf Fayadh olerkari palestinarraren aldeko irakurraldiak zabalduko dira munduan zehar (gure artean ere bai: Iruñean Katakrak liburu-dendan eta Donostian Garoa liburu-dendan, Euskal PEN erakundearekin batera). Mona Kareem errefuxiatu ekintzaile eta idazleak Ashrafen bertsoak itzuli ditu ingelesera azken hilabeteotan. Egunsentian New Yorketik Mona lagunak gutun hunkigarri bat bidali dit, hemen euskaratu dudana: “Bi urte eta bi aste bete dira gaur...
Read MoreAshraf Fayadh, a life in translation, bizia itzulketan
Poet and activist Mona Kareem translated Ashraf Fayadh’s disputed poems into English. And I have translated Kareem’s version into the Basque language. As the poet Adrienne Rich wrote in her book The Dream of a Common Language, “no one has imagined us”. We imagine Ashraf Fayadh free, we ask for his freedom. The Palestinian poet and artist is a refugee: he is a life in translation, he is alive in translation. The dream of a common language. Mona Kareem olerkari eta...
Read MoreMila poetak eta idazlek baino gehiagok sinatu dugu Ashraf Fayadh askatzeko
Mila poetak eta idazlek baino gehiagok sinatu dugu PEN International elkarteak bultzaturiko ekimena, Saudi Arabian hiltzera zigortutako Ashraf Fayadh olerkari palestinarra aska dezaten. Sinatzaileen artean Adonis, Paul Muldoon, Charles Simić, John Ashbery, Ghassan Zaqtan, Golan Haji, Manal Al-Sheikh, Najwan Darwish, Ahmed Al-Mulla Mohamed Bennis, Amir Or, Ghayath Almadhoun, Carol Ann Duffy, George Szirtes, Simon Schama, Teju Cole, Selma Dabbagh, AL Kennedy, Ahdaf Soueif eta...
Read MoreAshraf Fayadh erailtzeko hamar poema: haga
Hamar egunez Ashraf Fayadhen hamar olerkiak euskaratu ditut, Mona Kareemek argitaratutako ingelesezko bertsiotik. Ariketa pribatu eta publikoa, pertsonal eta literarioa, kultural eta politikoa izan da aldi berean. Bizi garen mundu global honetan ISIS-Daesh-Estatu-Islamikoaz iritzia ematera ausartzen gara karrikan zein txiolandian, baina gero ez gara gauza gehiagorik hausnartzeko (hala ere, hemen lehenengo urratsa da jakitea nori saltzen dion petrolioa ISIS-Daesh-Estatu-Islamiko...
Read MoreAshraf Fayadh erailtzeko hamar poema: bega
“Hard stain” edo “Lohidura gogorra” da Mostly Visible erakustaldian Ashraf Fayadh palestinarrak aurkeztu zuen lan baten izenburua. Gaza zuri baten gainean munduko kontinenteen irudi gorria odoletan. Mapamundi honetan errefuxiatu guztiak odol dira –hemen euskaratu dudan bederatzigarren olerkian Fayadhek dioenez, “lurra da errefuxiatuentzako prestaturiko infernua”–. Artelan honek mundua bere bilbean adierazten digu erlijioetatik harantz. Odol eta gorputzak mundu...
Read More
Iruzkin berriak