Karl Marx fetitxismo ekonomikoaren aurka
Gaur Karl Marxen heriotzaren urteurrena da. Egungo fetitxismo ekonomikoa aztertzeko abagune hobeezina. Ekonomia ofizialak egoera historiko soziala mistifikatzen digu. Kapitalaren ideologiaren arabera, aberastasuna enpresarien eskuetatik dator, jabego pribatua naturala da, eta ekoizteko modu bakarra kapitalismoa da. Ideologia horren bidez, ordea, ekonomiak eta politikak ez dute deusik azaltzen: ikuskera ideologiko eta historikoa baizik ez dira azken funtsean....
Read MoreKomunistak erortzen dira…
Lehen Mundu Gerraren testuingurutik 1919an margotua eta 1920an karrikaratua, George Grosz artistaren lan hau daukagu: “Die Kommunisten fallen und die Devisen steigen”. “Komunistak erortzen dira, eta dibisek gora egiten dute”. Mende bat igaro da, eta kapitalaren demokrazia liberaletan ez dira gauzak aldatu: klase menperatzailearen interesak, ekonomia hegemonikoaren odola, pobrezia krisialdietan, etengabeko sarraskia, komunismoaren bidea geldiarazi nahi...
Read MoreKapitalismo birala
(Berria egunkariko ‘Iritzia” sailetik eskatutako artikulua, COVID-19 epidemiaren ingurukoa). Duela hamar bat urte, Nazioarteko Diru Funtseko ekonomialari ohiak, Kenneth Rogoff aditu (neo)liberal estatubatuarrak, egungo borroka iragarri zuen: «Sozialismoaren eta kapitalismoaren arteko bataila handi hurrena giza osasunaren eta bizi-itxaropenaren inguruan arituko da». COVID-19 epidemia dela eta, bere hitzak gogora etorri zaizkit askotan. Osasuna...
Read MoreProletalgoa bizirik
Urtarrilak 30. «Kapitala suntsitu!» oihua airean. Iruñeko zeru urdina bandera gorriek urratu dute. Bloke proletario gaztea martxan abiatu da San Frantzisko plazatik. Bidetik hurrengo aldarrikapena folio baten erdian eskuz esku: «Azken urteetan krisi kapitalistaren testuinguruan, langile klaseko sektore zabalen lan eta bizi baldintzak okertu egin dira. Burgesiaren ofentsibak proletarizazio prozesua ekarri du, klase borrokaren areagotzea agerikoa...
Read MoreEuropa kapitalaren erakarle gisa
Eurostat erakundeak 2018ko langabezia-tasa kaleratu berri du. Halako tasak ez digu kapitalaren egoera osoa deskribatzen, baina agerian geratzen da zelan moldatzen diren estatuak eta eskualdeak Europako kapitalaren menpean. Adierazle horrek mapa bat marrazten digu, non kapitalak esleitzen duen norantz zuzentzen diren enpleguak, zeintzuk diren beharrezko lanpostuak, eta nola banatzen diren ogibideak. Sistema dinamiko politiko eta ekonomiko horretan Europar Batasunak...
Read MoreTeknologia oro politikoa da
Donald Trump presidenteak eta Google megakorporazioak Huawei enpresa txinatarrari jarritako betoaz: 1) Eremu teknologikoa politikoa da, ez da neutrala inolaz ere. 2) Kapitala ez da inoiz merkatu librea izaten, eta monopolioek agintzen dute. 3) Plataformen kapitalismoa politika hutsa da, «ezagutzaren gizarteaz» eta «Internetez» mozorroturik. Bitartean, Txinako albistegiak ikusteko eta entzuteko sarbidea itxita daukagu Europar Batasunetik. Eta ez da...
Read MoreKlase (des)agertua
Egun langile klaserik ez dagoela esateari ekin diote eskuineko eta ezkerreko hainbat sektorek. Horretarako tresna anitz baliatu dituzte, batez ere kulturaren arlotik. Xabier Gantzarain saiogilearen Zuloa liburuaren merituetako bat izan da gako honetan geldialdi sakona egin izana: “Zailtasun handia dago gaur (…) langile klasearen ideia bat egiteko, sortzeko, irudikatzeko, asmatzeko, erakusteko, definitzeko. Telebistak ez du langilerik erakusten jada....
Read MoreEzkerra kapitalaren aurrean
(Uztailean Berria egunkariko ‘Iritzia” sailetik egungo “ezkerrari” buruzko artikulu bat eskatu zidaten. Uztailaren 24an bidalita, abuztuan plazaratua izan da. Honakoa da testua). Egia ez da guztia politikan, baina egiarik gabe ez dago benetako politika materialik. Azken egunotan Lauren Wolfe kazetariak hurrengo mezua zabaldu du sare digitaletan: «Norbaitek badio euria ari duela eta beste norbaitek badio siku dagoela, zure lana ez da biok...
Read More78ko erregimenaren makineria liberala
Noizbehinka 78ko erregimen espainolak bere aurpegia erakusten digu mozorrorik gabe. Gürtel auziaren epaia jakin ondoren, entzule-kopuru handiko irrati batean eta deseinu politiko osoz, lider sozialdemokrata espainol batek, Juan Carlos Rodríguez Ibarrak, hurrengo harrokeria bota zuen: «Independentismoak askoz gehiago kezkatzen nau Alderdi Popularrak lapurtu duenak baino» («El independentismo me preocupa mucho más que lo que haya robado el PP», SER irratian)....
Read MoreGuda kultural materialista
Ideiak gertaera materialak direla ahazten da askotan. Unibertsala entelegatzeko, artikulatzeko, moldatzeko eta adierazteko tresna materialak dira ideiak gizarte batean. Alta, ideien bide materialista gutxietsi dute modako korronte politiko eta kulturalek egun. Razmig Keucheyan Bordeleko Unibertsitatean soziologia irakasleak gogorarazi digu ‘Les idées suffisent-elles à changer le monde? Ce que la bataille culturelle n’est pas’ artikuluan, Le Monde...
Read More
Iruzkin berriak