Gora euskara maketoa!
Euskara ikasten nuen garaitik gauza pare bat gogoratzen dut. Gogoratzen dut nola egiten zuten barre hemengo euskaldunek karrikan, solasean hitz bat gaizki sartzen duzun bakoitzean –eta ez behin, ez bitan–. Bertze aldetik, gogoratzen dut neska portugaldar bat, nire taldean euskara ikasten zuena. Urte haietan Nafarroako Gobernuak aukera eskaini zigun, klase sozialak apur genitzan, eta, diru eskasa ordainduz, talde berean heldu eta gazteok hizkuntza bera ikas...
Read MoreAshraf Fayadh erailtzeko hamar poema: haga
Hamar egunez Ashraf Fayadhen hamar olerkiak euskaratu ditut, Mona Kareemek argitaratutako ingelesezko bertsiotik. Ariketa pribatu eta publikoa, pertsonal eta literarioa, kultural eta politikoa izan da aldi berean. Bizi garen mundu global honetan ISIS-Daesh-Estatu-Islamikoaz iritzia ematera ausartzen gara karrikan zein txiolandian, baina gero ez gara gauza gehiagorik hausnartzeko (hala ere, hemen lehenengo urratsa da jakitea nori saltzen dion petrolioa ISIS-Daesh-Estatu-Islamiko...
Read MoreAshraf Fayadh erailtzeko hamar poema: zaga
Zertarako irakurri olerkiok? Zertarako itzuli bertze hizkuntza batera? Zertarako euskaratu? Galderei erantzun baino lehenago, emakume beduino bat: Mona Kareem. Berari esker, munduak Ashraf Fayadhen poemen berri izan du ingelesez, bai sare digitaletan, bai bere blogean. Estaturik gabeko palestinarra izan da Ashraf Fayadh Saudi Arabian. Estaturik gabeko beduinoa izan zen Mona Kareem Kuwaiten. Gizon bat eta emakume bat, biok iratxo legalak deserritzearen egunean, biok bat...
Read MoreMunduko hizkuntzetan huts bat
Antza, munduan 7.102 hizkuntza ditugu bizirik egun. Haietako 23 dira nagusi 4.100 milioi hiztunen artean, biztanleriaren ia %60 izanik. Halaxe dio South China Morning Post egunkarian karrikaratutako infografia batek. Irudikapen informatikoa erabiliz, zirkulu batean munduko mintzaira guztiak ditugu, eskualdeak eta hiztunen multzoak sailkatu ondoren. Munduko mintzairarik? Mapamundi honetan euskaldunok ez dugu gure hizkuntza bilatu behar, gure kontaketa ñimiñoa agertzen ez delako....
Read MoreZer da Kafka euskaraz?
Fikzioa baino fikziozkoagoa izaten da gure errealitatea askotan. Robert Musilek deskribaturiko Kakania aurkitzen dugu, edonon eta edonoiz, Franz Kafkaren espetxe koloniaren barruti honetan. Zorionez David Fernàndez i Ramos bezalako idazleak ditugu gertatzen zaizkigun jazoeren arrastoa ulertzeko. Cròniques del 6 liburuan kontatu zigun nola ikusten gaituzten Borboien erresuman. Hango ikuskera ofizialetik Obaba –orain Euskal Hiria edo Guggenheimburgo deitua– Euskakania baino ez zen,...
Read MoreEuskarari aiherkunde
Batzuek ez dute oraindik onartu euskara, batik bat Nafarroan. Hemengoa babesten eta bultzatzen dutela errepikatu arren, behin eta berriro erabiltzaileen hizkuntza eskubideak ukatzen dituzte, gehien bat, eskubideak gizabanakoenak direlakoan, konturatzeke haiek bertze eskubide kolektiboak ontzat ematen dituztela egunero. Museotan gustuko dute euskara, ez, ordea, karrikan edo komunikabideetan. Beirazko kutxa batean gorde nahiko lukete, itxita, isilpean, eder baina mutu. Europako...
Read MoreParis Match, 1976: Suárez, Falangea eta euskara
Espainian 1976ko uztailean boterea hartu bezain fite, uda hartan Adolfo Suárez presidenteak elkarrizketa egiteko aukera eman zion Philippe Ganier-Raymond kazetariari. Bere hitzak Paris Match astekarian karrikaratu ziren, 1976ko abuztuaren 28an, 1.422. zenbakian. Ideia franko irakur ditzakegu, garaiko pentsaera uler dezagun. Kasu baterako, presidente espainolak adierazi zuen boterea maite zuela (“Le pouvoir? Cela m’enchante”). Erreportajearen hasieran hurrengo...
Read More
Iruzkin berriak