Kaosaren demokrazia
Bizitzea ez al da oso arriskutsua? lan berrian Joseba Sarrionandiak «desastreen kapitalismoa» gogorarazi digu Naomi Klein saiogilearen eskutik. Neoliberalismoak ez ditu krisiak sufritzen; alderantziz, profitatu egiten ditu jausi egiteko. Kapitalak hondamendiak eta deskalabruak erabiltzen ditu bere probetxurako. Halaxe jazo zen Augusto Pinocheten Txilen, Polonia post-sobietarrean edo Katrina urakanen ondoko New Orleans hirian, alegia. Hondamendiak kausaturiko...
Read MoreGorri gehienak gorri-beilegiak bertzerik ez dira
“Ez dago langile klaserik” esalditik “Kataluniako prozesu errepublikanoa burgestua da” esatera igaro da Espainiako 78ko Erregimenaren erretorikak ziztu bizian. Espainolismoaren konplexu mediatiko-politikoak tresna guztiak zabaldu ditu zentro-muturretik sasikomunismoraino. Ezkerkeria ere, sozialdemokraziatik populismoraino, eskuin frankistaren eskuetan geratu da, bai estrategian, bai azterketa politikotan. Gorri gehienak gorri-beilegiak bertzerik ez dira paisaia erraustuan....
Read MoreTerry Eagleton Espainiako gobernuaren errepresioaren aurka
78ko erregimen espainiarraren intelektual eta orojakileek manifestuak argitara ematen dituzten bitartean, Espainiako gobernuaren aurkako eta Kataluniako erreferendumaren aldeko gutun bat sinatu dute Irlandako eta Erresuma Batuko hainbeste langile akademikok. Sinatzaileen artean Terry Eagleton aurkitzen dugu. Duela ordu gutxi ateratako hausnarpen sakon eta zuzen hauxe euskarara ekarri dut. Hitzez hitz, hemen duzu, irakurle, nola aztertu eta salatu duten Espainiako...
Read MoreSozialista eskuindarrak, faxistak, nazionalista erreakzionarioak (Joan Comorera gogoan)
Joan Coromera i Solé ekintzaile eta politikaria Partit Socialista Unificat de Catalunya (PSUC) edo Kataluniako Alderdi Sozialista Bateratuaren sortzaileenetako bat izan zen 1936an. Hasieratik argi eta garbi utzi zuen nazio-auzia sozialismoari, langileriari eta nekazalgoari lotuta zegoela. 1958an Espainiako frankismoaren kartzela batean hil baino lehen, auzi hori komunismotik jorratu zuen, Marx, Lenin eta Stalin direla medio. 1948an idatzitako “Carta oberta de...
Read MoreKarl Polanyi 1934an: faxismoa bat dator kapitalismoarekin
Liberalismoaren propagandaren aurka baieztatu behar da “kapitalismoa ala faxismoa” hautatzea tranpa bat dela. Karl Polanyi ekonomialariak ezin hobeto azaldu zuen faxismoa bat datorrela kapitalismoarekin. Hori dela eta, benetako erabakia ez da “faxismoa ala kapitalismoa”, baizik eta “demokrazia ala kapitalismoa”, edota “sozialismoa ala faxismoa”, demokraziaren bide naturala sozialismoa delako. Honela argudiatu eta laburtu zuen Polanyik zehaztasun osoz 1934an New...
Read MoreZergatik eraitsi mausoleo faxista bat
Urtarrilaren bukaeran “Zer eginen dugu Eroritakoen Monumentuarekin?” jardunaldietan parte hartu nuen, eta orduko hitzaldi batean azaldu nituen zenbait tesi adieraziko ditut era laburrean oraingo honetan, “Nafarroa Gurutzadan hildakoei” goiburupean eraikitako mausoleo erraldoia eraistearen aldekoa naizelarik. Hasteko, eraikin hau arazo larria izateaz gain, bertze arazo bati lotuta daukagu: zer egin hiri honekin edo honetan, non Bigarren Zabalgunea deitutakoan...
Read MoreHerriko ikurrak. Zer ikur? Zer herri?
Zumaian, antza, honako pintaketa agertu da: “Khaleesi, herria zurekin!”. Bitxia da nola barneratzen dituen herriak kanpoko ikurrak, USAko entretenimendu industriak eragindako iruditegia erraz onartu ondoren. Gure garaiko ikurretako bat bihurtu da joera hau, posmodernitate (pos)kolonialean bizi garen heinean. Gero, herriko langileren batek garbitu beharko du fikziozko erreinu kanpotar horren fanaren grazia. Bitartean, Nafarroako Foru Erkidegoan egunotan lanpetuta...
Read MoreKirol politizatutik heriotzaren banderara
Estatuak kirolez baliatzen dira propaganda aberkoia egiterakoan. Haiek dira lehenengo publizistak nazioarteko mugen merkatuan. 2016ko Joko Olinpikoak ez dira salbuespena izan, eta hainbat lagin erakutsi dizkigute arlo honetan, non estatuak lehenengoak diren kirola politizatzerakoan: kirol eta joko profesional guztiak turismo telebistatuaren markak dira gaur. Oso lagin ona izan da, kasu, joko hauen estreina, non Espainiako Erresumaren kirolariek gizagaineko euforia erakutsi zuten,...
Read MoreSuntsipen sortzailea Antropozenoan edo Kapitalozenoan
Krisialdi hirukoitz batean bizi gara, baina ez saltzen diguten “krisian”. Hiru krisi ditugu batera gainean: hasieran, krisi ekonomikoa, munduko kapitalismoak erakutsi eta zabaldu duena, Amerikako Estatu Batuetatik Txinara. Fase hau agerikoa izan da 2007tik hona, gezur ofizialez aparte. Gero, alderdi eta estatuetatik haratago, bigarren krisia dugu: politikoa. Hemen koka ditzakegu gure elkarbizitzan –arrazaz, generoaz, klaseaz baliatuz– krisi ekonomikoak deuseztatu eta...
Read MoreAsiloa Saudi Arabian: hiltzera zigortutako olerkari palestinarra
Hitza zigortzea, berba kaiolatzea. Ezagutzen dugun gaia. Zentsura eta gorputzak, hemen zein kanpoan. Oraingo honetan, Ashraf Fayadh, gizon palestinar, poeta, artezkari, idazle, artista, errefuxiatua, Saudi Arabiako petrolio-monarkiak auzipetua eta hiltzera zigortua (“insulting the Godly self and having long hair”, arnegua eta ile luzea, salaketarik gogorrena bere kontra). Bere delituak: lerro sinpleak, bertso zuzenak, ele poetikoak, “Asiloa” olerkian bezala. Hona hemen zatitxo...
Read More
Iruzkin berriak