John Berger bizikide hildakoen ekonomian
Nola gogoratu John Berger bezalako egile marxista bat? Nola oroitu bere ekarpen material eta kulturala, hil ondoren? Ikuskizunaren gizartean egile baten heriotza egunetik egunera agertu eta desagertu egiten da. Indarkeria kapitalista isilak lanak eta gorputzak ahaztarazten ditu, salgai ez den oro baztertuz. Sarritan ez gara basakeria honetaz ohartzen. Joan den hilabetean JAKIN aldizkarian karrikaratuko den artikulua idatzi nuen, “Hiltzeko tankera aurrerakoia Europako kulturatik”...
Read MoreHeriotzak Twitterren
Heriotzak Twitterren: fasea: argazkiak eta bideoak fasea: guztilogiaren adituen iritziak fasea: txantxak eta memeak fasea: oroiteza Eta heriotza bertze berri batera igaroko da. Bitartean, Alain Badiou filosofoaren hitzak geratuko dira: “Notre mal vient de plus...
Read MoreMona Kareemen gutun hunkigarria Ashraf Fayadhen alde
Gaur Ashraf Fayadh olerkari palestinarraren aldeko irakurraldiak zabalduko dira munduan zehar (gure artean ere bai: Iruñean Katakrak liburu-dendan eta Donostian Garoa liburu-dendan, Euskal PEN erakundearekin batera). Mona Kareem errefuxiatu ekintzaile eta idazleak Ashrafen bertsoak itzuli ditu ingelesera azken hilabeteotan. Egunsentian New Yorketik Mona lagunak gutun hunkigarri bat bidali dit, hemen euskaratu dudana: “Bi urte eta bi aste bete dira gaur...
Read MoreAshraf Fayadh, a life in translation, bizia itzulketan
Poet and activist Mona Kareem translated Ashraf Fayadh’s disputed poems into English. And I have translated Kareem’s version into the Basque language. As the poet Adrienne Rich wrote in her book The Dream of a Common Language, “no one has imagined us”. We imagine Ashraf Fayadh free, we ask for his freedom. The Palestinian poet and artist is a refugee: he is a life in translation, he is alive in translation. The dream of a common language. Mona Kareem olerkari eta...
Read MoreMila poetak eta idazlek baino gehiagok sinatu dugu Ashraf Fayadh askatzeko
Mila poetak eta idazlek baino gehiagok sinatu dugu PEN International elkarteak bultzaturiko ekimena, Saudi Arabian hiltzera zigortutako Ashraf Fayadh olerkari palestinarra aska dezaten. Sinatzaileen artean Adonis, Paul Muldoon, Charles Simić, John Ashbery, Ghassan Zaqtan, Golan Haji, Manal Al-Sheikh, Najwan Darwish, Ahmed Al-Mulla Mohamed Bennis, Amir Or, Ghayath Almadhoun, Carol Ann Duffy, George Szirtes, Simon Schama, Teju Cole, Selma Dabbagh, AL Kennedy, Ahdaf Soueif eta...
Read MoreAshraf Fayadh erailtzeko hamar poema: haga
Hamar egunez Ashraf Fayadhen hamar olerkiak euskaratu ditut, Mona Kareemek argitaratutako ingelesezko bertsiotik. Ariketa pribatu eta publikoa, pertsonal eta literarioa, kultural eta politikoa izan da aldi berean. Bizi garen mundu global honetan ISIS-Daesh-Estatu-Islamikoaz iritzia ematera ausartzen gara karrikan zein txiolandian, baina gero ez gara gauza gehiagorik hausnartzeko (hala ere, hemen lehenengo urratsa da jakitea nori saltzen dion petrolioa ISIS-Daesh-Estatu-Islamiko...
Read MoreAshraf Fayadh erailtzeko hamar poema: bega
“Hard stain” edo “Lohidura gogorra” da Mostly Visible erakustaldian Ashraf Fayadh palestinarrak aurkeztu zuen lan baten izenburua. Gaza zuri baten gainean munduko kontinenteen irudi gorria odoletan. Mapamundi honetan errefuxiatu guztiak odol dira –hemen euskaratu dudan bederatzigarren olerkian Fayadhek dioenez, “lurra da errefuxiatuentzako prestaturiko infernua”–. Artelan honek mundua bere bilbean adierazten digu erlijioetatik harantz. Odol eta gorputzak mundu...
Read MoreAshraf Fayadh erailtzeko hamar poema: zoga
Argazki honek zirrara ikaragarria sorrarazten dit beti. Potret klandestinoa. Barren artean leiho batetik egina. Patioan emakume bat, belauniko. Alboan gizon borreroa, zutik. Hondoan beste gizon baten prakak, militar edo guardia batenak. Emakumearen lepoa biluzik, ezpata kolpea jaso zain. Justizia. Jainkoaren eskua. Saudi Arabia. Hiltzera zigortua izateko auzi ezberdin daude Estatu teokratiko eta patriarkal horretan: erailketa, bahiketa, droga-trafikoa, adulterioa,...
Read MoreAshraf Fayadh erailtzeko hamar poema: zaga
Zertarako irakurri olerkiok? Zertarako itzuli bertze hizkuntza batera? Zertarako euskaratu? Galderei erantzun baino lehenago, emakume beduino bat: Mona Kareem. Berari esker, munduak Ashraf Fayadhen poemen berri izan du ingelesez, bai sare digitaletan, bai bere blogean. Estaturik gabeko palestinarra izan da Ashraf Fayadh Saudi Arabian. Estaturik gabeko beduinoa izan zen Mona Kareem Kuwaiten. Gizon bat eta emakume bat, biok iratxo legalak deserritzearen egunean, biok bat...
Read MoreAshraf Fayadh erailtzeko hamar poema: sega
“Mendebaldean” egile gutxik hartu dute aintzat Islamismoa. Halaxe dio Susan Buck-Morss ikertzaile eta filosofoak Thinking Past Terror: Islamism and Critical Theory on the Left lanean. Judith Butler, Zillah Eisenstein, Roxanne Euben, Amy Goodman, Naomi Klein, Saba Mahmoud, Arundhati Roy eta Ann Stoller daude Mendebaldeko probintziakeriaren mugak apurtu gura dituztenen artean, bere aburuz. Berak zerrenda luze bat proposatu digu diskurtso politiko post-kolonialaren teoria kritiko...
Read More
Iruzkin berriak