Gaurko ezker porrokatuaren heraldoak: Joseba Sarrionandia eta Joxe Azurmendi behelaino artean
(Honako idazlana 2019ko abenduaren 12an San Telmo Museoan “Euskal pentsamenduaren ur-jauzia” izeneko kongresuan emandako hitzaldian oinarritzen da, Joxe Azurmendi filosofo eta pentsalariaren omenez). «Perfekzionatzea azkenik gabekoa baldin bada, inperfekzioa ere azkenik gabekoa da». Esaldi honekin Joxe Azurmendik bere inperfekzioaren filosofia defendatu zuen Gizaberearen bakeak eta gerrak idazlanean [Azurmendi, GBG, 31]. Nire hitzaldia...
Read MoreKaosaren demokrazia
Bizitzea ez al da oso arriskutsua? lan berrian Joseba Sarrionandiak «desastreen kapitalismoa» gogorarazi digu Naomi Klein saiogilearen eskutik. Neoliberalismoak ez ditu krisiak sufritzen; alderantziz, profitatu egiten ditu jausi egiteko. Kapitalak hondamendiak eta deskalabruak erabiltzen ditu bere probetxurako. Halaxe jazo zen Augusto Pinocheten Txilen, Polonia post-sobietarrean edo Katrina urakanen ondoko New Orleans hirian, alegia. Hondamendiak kausaturiko...
Read MoreHegemoniaren inperatibo kategorikoak
2015ean Iruñeko Katakrak gunean emandako hitzaldia plazaratu du Joxe Azurmendi idazle eta pentsalariak (Hizkuntza, Nazioa, Estatua – Elkar, Donostia, 2017). Gako ugari topatuko ditu irakurleak bere orrialdeetan, Grezia klasikoan hizkuntzak izandako garrantzitik Txillardegi eta Krutwigen belaunaldira. Ez dut gauza handirik aurreratuko, idazlan osoa irakurri eta hausnartu behar baita, baina nire arreta piztu duen pasarte bat ekarriko dut gogora hemen. Horretarako zio berezi bat dago:...
Read MoreEzkerra lapur banden etikatik
Une interesgarriak bizitzen ditugu, Slavoj Žižek filosofoak irudikatzen dituenak baino interesgarriagoak. Duela aste batzuk, 2009an emandako elkarrizketan Felipe Martínez Marzoa pentsalariari honako hitzak irakurri nizkion galegoz: “As revolucións non se deciden nin se propoñen. Cando alguén sae cunha pancarta pedindo a revolución, non sabe do que está falando. Simplente hai que pensar, actuar en consecuencia, pero non falar dela”. Berba hauek irakurri nituen egunean,...
Read MoreAshraf Fayadh erailtzeko hamar poema: haga
Hamar egunez Ashraf Fayadhen hamar olerkiak euskaratu ditut, Mona Kareemek argitaratutako ingelesezko bertsiotik. Ariketa pribatu eta publikoa, pertsonal eta literarioa, kultural eta politikoa izan da aldi berean. Bizi garen mundu global honetan ISIS-Daesh-Estatu-Islamikoaz iritzia ematera ausartzen gara karrikan zein txiolandian, baina gero ez gara gauza gehiagorik hausnartzeko (hala ere, hemen lehenengo urratsa da jakitea nori saltzen dion petrolioa ISIS-Daesh-Estatu-Islamiko...
Read MoreMendebaldeko bortxa
Israelgo armadak 17 lagun erail zituen eta 160 zauritu, Gazan 2014ko uztailaren 30ean Xejaiyako azoka jendetsua bonbardatu ondoren. Erailen artean, Palestine Network for Press and Media berri-agentziaren argazkilari eta kameralaria, Rami Rayan, izan genuen, anbulantzien lana grabatzen ari zela. Iaz Palestinaren kontra 51 eguneko erasoaldian Israelgo gobernuak 16 kazetari hil zituen arren, Europak eta Amerikako Estatu Batuek ez zuten giza eskubideen eta adierazpen askatasunaren aurkako eraso...
Read MoreHerri (berri) proiektua
Noiztenka zeure buruari galdetzen diozu zertarako idazten duzun euskarazko bloga. Batzuetan erantzuna da euskara mantentzeko egiten duzula, bertze batzuetan gaurkotasunaren oroimena utzi nahi duzula izan daiteke, baina erantzun guztiak beti gezurrak izaten dira herria ez den herri honetan. Hitzen borrokan, hizkuntzaren indarkerian, zeure zalantzak argitzea laket duzu, inozoen federik ez duzularik. Egiaren funtzionario eta fededun gehiegi daude gure artean, mota askotako...
Read More
Iruzkin berriak