Karl Marx fetitxismo ekonomikoaren aurka
Gaur Karl Marxen heriotzaren urteurrena da. Egungo fetitxismo ekonomikoa aztertzeko abagune hobeezina. Ekonomia ofizialak egoera historiko soziala mistifikatzen digu. Kapitalaren ideologiaren arabera, aberastasuna enpresarien eskuetatik dator, jabego pribatua naturala da, eta ekoizteko modu bakarra kapitalismoa da. Ideologia horren bidez, ordea, ekonomiak eta politikak ez dute deusik azaltzen: ikuskera ideologiko eta historikoa baizik ez dira azken funtsean....
Read MoreRosa Luxemburg emakume langilearen egunean
Rosa Luxemburg ez da gaurko feminismo liberal burgestuak saltzen duen karikatura. Hona hemen emakume iraultzaile horren hitz zuzenak, emakume langilearen egunaren inguruko berbak: «Emakume proletarioaren egunak irekiko du sozialdemokraziaren astea. Jardunaldi horietako lan gogorra dela bide, desjabetuen alderdiak emakumezkoen zutabea abangoardian kokatu du zortzi eguneko zereginean, eremu berrietan sozialismoaren hazia ereiteko. Emakumearentzako berdintasun...
Read MoreKomunistak erortzen dira…
Lehen Mundu Gerraren testuingurutik 1919an margotua eta 1920an karrikaratua, George Grosz artistaren lan hau daukagu: “Die Kommunisten fallen und die Devisen steigen”. “Komunistak erortzen dira, eta dibisek gora egiten dute”. Mende bat igaro da, eta kapitalaren demokrazia liberaletan ez dira gauzak aldatu: klase menperatzailearen interesak, ekonomia hegemonikoaren odola, pobrezia krisialdietan, etengabeko sarraskia, komunismoaren bidea geldiarazi nahi...
Read MoreKapitalismo birala
(Berria egunkariko ‘Iritzia” sailetik eskatutako artikulua, COVID-19 epidemiaren ingurukoa). Duela hamar bat urte, Nazioarteko Diru Funtseko ekonomialari ohiak, Kenneth Rogoff aditu (neo)liberal estatubatuarrak, egungo borroka iragarri zuen: «Sozialismoaren eta kapitalismoaren arteko bataila handi hurrena giza osasunaren eta bizi-itxaropenaren inguruan arituko da». COVID-19 epidemia dela eta, bere hitzak gogora etorri zaizkit askotan. Osasuna...
Read MoreProletalgoa bizirik
Urtarrilak 30. «Kapitala suntsitu!» oihua airean. Iruñeko zeru urdina bandera gorriek urratu dute. Bloke proletario gaztea martxan abiatu da San Frantzisko plazatik. Bidetik hurrengo aldarrikapena folio baten erdian eskuz esku: «Azken urteetan krisi kapitalistaren testuinguruan, langile klaseko sektore zabalen lan eta bizi baldintzak okertu egin dira. Burgesiaren ofentsibak proletarizazio prozesua ekarri du, klase borrokaren areagotzea agerikoa...
Read MoreMarx ala hil Parisen
Hil baino lehentxeago, Walter Benjamin filosofoak «historia» kontzeptuari buruzko tesien eskuizkribua bukatu zuen. Hamabigarren tesian klase desjabetu eta zapalduaren subjektuaz aritu zen hurrengo berbetan: «Ezagutza historikoaren subjektua klase borrokalari eta zapaldua bera da. Marxen arabera, esklabo bihurtutako klasea da, mendekatzailea, ordura arte zapaldutako belaunaldien izenean askatasunaren bideari amaieraraino ekingo diona. Kontzientzia hori,...
Read MoreJabier Villarreal Uharteko ur-lasterretik
Pax avant! mugimendua dela bide, Jabier Villarreal Armendariz ezagutu nuen. Bakardadeak Uharteko ur-lasterra inguratu duela jakin berri dut. Bere artelanetan zerbait kezkagarri topatzen nuen, salaketa gisa, aire tapitua hartzen duen tankera bat, estilo propio batetik adierazten diren hondakin industrialak, paisaia lurgabetuak, gatzagako arkitektura, kapitalismo berantiarraren metropoliak, baina itxaropenerako izpia arbuiatu gabe, abangoardiako teknologia eta esku...
Read MoreKarl Marx eta Kapitala Silvia Federiciren soflama baliogabetuen aurrean
Karl Marx eta ‘Kapitala’-ren balioa Egun, ezkerreko mugimendu anitzek ez dute Karl Marx aipatzen. Bertze kasu batzuetan bere izena aipuetan agertzen bada, ez da aintzakotzat hartzen bere ekarpen osoa. Klaseen arteko borroka ez da Marxen ikerketa osoa. Kapitalaren balioa aztertzen ez bada, Marxen ikasbidea erditik mozten da, eta bere sakontasun eta zorroztasuna galtzen dira. Hortaz, komeni da Kapitala idazlanean salgaien eta balio ekonomikoaren inguruko zenbait...
Read MoreZergatik Marx eta ez Federici eta Zizek
Iraganean esklaboak beti jakin zuen bera eta nagusia ez zirela berdinak. Kapitalismoan, aldiz, harremanak hain deformatuta daude eta trukea hain alienatuta, ezen historiako bi klase ezberdinenek kapitalak eta lanak berdinak baitirudite. Hori dela eta, Karl Marx ez zen Manifestu komunista-n geratu, non bi klaseen berri ematen baitzen, eta Kapitala lanari idazteari ekin zion, fetitxismo horren eitea desestaltzeko asmoz. Horrela salgai-trukearen balioa eta langileriari...
Read More
Iruzkin berriak