Olerkariak ala poetak? Olertiaren enigma
Pasarte batek kolpatu ninduen Hitzak eta giltzak liburuan. Han zorroztasun osoz Iñigo Aranbarrik hurrengoa idatzi zuen “Olerkariak eta poetak” atalean: “Asmatu ezinezko ekuazioa zait zergatik deitzen zaien batzuei olerkari eta besteei poeta. Olerkariak, ez dakit, diot, badu poetak ez duen plus serioago bat, gertuago dago poeta trajedunetik zarpailetik baino. Poeta, nola esan, olerkari modernoa da, ofizialtasunaren hori du ments. Inoiz, beldurgarria gerta daiteke,...
Read MoreEzkerra lapur banden etikatik
Une interesgarriak bizitzen ditugu, Slavoj Žižek filosofoak irudikatzen dituenak baino interesgarriagoak. Duela aste batzuk, 2009an emandako elkarrizketan Felipe Martínez Marzoa pentsalariari honako hitzak irakurri nizkion galegoz: “As revolucións non se deciden nin se propoñen. Cando alguén sae cunha pancarta pedindo a revolución, non sabe do que está falando. Simplente hai que pensar, actuar en consecuencia, pero non falar dela”. Berba hauek irakurri nituen egunean,...
Read MoreJuliette Binoche Ashraf Fayadhekin Sils-Mariako behelainoan
Glamour. Zinemaldia. Tapiz gorria. Marka kulturala. Horrela deskribatzen eta azaltzen digute zer den kultura. Horrela agertzen zaigu komunikabideetan Juliette Binoche, kasu, 2014ko maiatzean Canneseko zine-jaialdian Kristen Stewart eta Chlöe Grace Moretz aktoreekin batera Sils-Maria filma aurkeztu zenean bezala. Soineko dotoreak, luxuzko irriñoak, ile-apainketa modernoa, primerako argazkiak eta guzti. Kultura fantasiatsuaren irudiak, berdin da zein den arte-lana – edo...
Read MoreZentsura: bai ala ez? Askatasuna: bai ala ez?
Erreportaje baterako Berria egunkaritik galdera batzuk egin zizkidaten, zentsuraz, artelanez eta askatasunez. Arte sorkuntzan mugarik ba ote dagoen, eta hala izatekotan, zeintzuk beharko luketen azaltzea zen muina, eta kazetatik honako hari hauek eskaini zizkidaten: – Arteak ba al du mugarik? Bada marra gorririk? – Nork finkatzen ditu? Zer interesekin? Gizartean dauden muga berak dira, edo artea nolabait “blindatua” dago horien aurrean? – Artearen dohaina,...
Read MoreRimbaud demokraziaren aurka
1871eko maiatzaren 28an hurrengo afixa sinatu zuen Mac-Mahon mariskalak: “Habitants de Paris. L’armée de la France est venue vous sauver. Paris est délivré. Nos soldats ont enlevé à quatre heures les dernières positions occupées par les insurgés. Aujourd’hui la lutte est terminée: l’ordre, le travail et la sécurité vont renaître. Le maréchal de France, commandant en chef : Mac-Mahon, duc de Magenta.” Iragarpen honekin komunaren ametsa itzali...
Read MoreKatu jendearen errepublika katalana
Ez dakit zer gertatuko den Printzipatuan. Zuk ere ez. Ezta guk ere. Katalanek ere ez dakite zer agituko den. Dirudienez, Madrilgo tertuliano gehienek dakite zer jazoko den –hori ez da harritzekoa, berbalari horiek unibertsoaren etorkizuna baitakite jaio zirenetik–. Gauza jakinen artean gutxi ziurrak dira, kasu, zalapartarik eta zaratarik gabe La Caixa bankuak Nafarroako Kutxa irentsi zuela, edo CUP alderdia creative commons dela (azken ideia hau Hedoi Etxarteren...
Read MoreEmakume hori, besoak moztuta
Hiritarra. Halakoxea da Claudia Rankineren azken lanaren izenburua, Citizen. Pasarte batean emakume tenislari afroamerikar batek jasotako errankizun matxista eta arrazistak kritikatu ondoren, Rankinek erraten digu gorputza atari bat dela, kontzientziara adierazpenak hel daitezen, “gorputzak oroimena dauka” eta. Noraino iristen da oroimen hau? Donibane Lohizune bezalako hiri bateko karrika nagusian gorputzak gurutzatzen eta nahasten dira eguzkipean, souvenirs edo...
Read MoreNork behar du poetarik lagunak hiltzen direnean?
Gaur irakurri dugu Mediterraneoan 100 lagun baino gehiago ito direla. Lagunak uztailaren 14an itsasoratu ziren تاجوراء edo Tajura-ko kostaldetik, Tripolitik hurbil. Daramagun urte honetan 1.800-1.900 lagun migratzaile hil dira Nostrum Mare itsasoan, Europa lotsagabearen begiradaren menpean. Krimen hau dela eta, Twitterrian “Eako Poesia Egunak” delako kontuaren arduradunak galdera zorrotza bota dit: “Nola atera daiteke poesia onik hemendik?”. Duela aste...
Read MoreSanferminetan hiru izen (red is gorria Iruñean)
“Sanferminak 2015”, SFK15 edo SFK2015 dira, baita SFK1936, SFK1978 eta SFK2008 ere. Hemingway berriro iruzkintzaileen ahotara itzuliko da aurten ere, urtero bezala. Fiesta edo The Sun Also Rises. Mozkortien eguzkia zeruan, Iruñeko gentrifikazioaren tabernokrazia lurrean. Idazle amerikarraren “macho” edo matxoa nagusituko da Pamplona-Markan, gainerako topiko eta gezurrekin batera. Superpotentzia emozional alkoholizatuaren antza hartuko du hiri kosmopolitak. Turistek ez...
Read MoreKoadro gorria Malevitxekin
“Enparantzak gure paleta dira”. Honela zioten Vitebskeko harresiek, Moskurako itzuleran gerra zibil errusiarraren fronte mendebaldarretik bere oroitzapenetan Sergei Eisensteinek kontatu zuenez, propaganda-asaldurarako trenetan lan egin ondoren, 1920eko irailean. Hiri probintziar zahar honetatik Kazimir S. Malevitxen pintzela igaro izana zela zehaztuta utzi zuen zinemagileak. Pintura zuriz estalia aurkitzen zen karrika nagusietako adreilu gorri tradizionala,...
Read More
Iruzkin berriak