Jabier Villarreal Uharteko ur-lasterretik
Pax avant! mugimendua dela bide, Jabier Villarreal Armendariz ezagutu nuen. Bakardadeak Uharteko ur-lasterra inguratu duela jakin berri dut. Bere artelanetan zerbait kezkagarri topatzen nuen, salaketa gisa, aire tapitua hartzen duen tankera bat, estilo propio batetik adierazten diren hondakin industrialak, paisaia lurgabetuak, gatzagako arkitektura, kapitalismo berantiarraren metropoliak, baina itxaropenerako izpia arbuiatu gabe, abangoardiako teknologia eta esku...
Read MoreKulturkeria pijiprogre desklasatua
Nestor Basterretxea plazako eskaileratan birziklapenaren aldeko pop margolana jarri dute Donostian. Bikote progre bat eskuinaldean, maila bakoitzean ikurritz bat idatzi dute eskuinaldean: ezaguera, birziklapena, baliabideak, klima, konpromisoa, ekosistema, dibertsitatea, kontzientziazioa, inplikazioa, erantzukizuna, jasangarritasuna, etorkizuna, ingurumena, ekonomia zirkularra, jarrera proaktiboa. Kapitalaren adimen burokratikoak adierazitako mezua baizik ez da....
Read MoreKlase (des)agertua
Egun langile klaserik ez dagoela esateari ekin diote eskuineko eta ezkerreko hainbat sektorek. Horretarako tresna anitz baliatu dituzte, batez ere kulturaren arlotik. Xabier Gantzarain saiogilearen Zuloa liburuaren merituetako bat izan da gako honetan geldialdi sakona egin izana: “Zailtasun handia dago gaur (…) langile klasearen ideia bat egiteko, sortzeko, irudikatzeko, asmatzeko, erakusteko, definitzeko. Telebistak ez du langilerik erakusten jada....
Read MoreGuda kultural materialista
Ideiak gertaera materialak direla ahazten da askotan. Unibertsala entelegatzeko, artikulatzeko, moldatzeko eta adierazteko tresna materialak dira ideiak gizarte batean. Alta, ideien bide materialista gutxietsi dute modako korronte politiko eta kulturalek egun. Razmig Keucheyan Bordeleko Unibertsitatean soziologia irakasleak gogorarazi digu ‘Les idées suffisent-elles à changer le monde? Ce que la bataille culturelle n’est pas’ artikuluan, Le Monde...
Read MoreTOURISTS GO HOME!
TURISTOK ZOAZTE ETXERA! ZEZENOK ZOAZTE KANPORA LARRATZERA! MOUNIRA CHEIKHOUNA ONGI ETORRI! TOURISTS GO HOME! BULLS GO OUT TO PASTURE! MOUNIRA CHEIKHOUNA WELCOME! Iruñea – Pamplona –...
Read MoreBelfasteko zamaketarien ikasbidea
Belfasteko udaletxeko beirate batean 1907an portuko zamaketariek eginiko grebaren irudikapena daukagu ikusgai. Jendetzarekin nahasturik Jim Larkin ekintzailearen silueta beha dezakegu. James Connolly kidearekin batera, bera aitzindaria izan zen sindikalismo irlandarrean. Beirate horretan grebaren urtea oroitzen da eta OBU laburdura ere bai: “One Big Union”, “Sindikatu Handi Bat” edo “Batasun Handi Bat”, Larkinek erabilitako ikurritza, Internazionalaren tradiziotik....
Read MoreHerriko ikurrak. Zer ikur? Zer herri?
Zumaian, antza, honako pintaketa agertu da: “Khaleesi, herria zurekin!”. Bitxia da nola barneratzen dituen herriak kanpoko ikurrak, USAko entretenimendu industriak eragindako iruditegia erraz onartu ondoren. Gure garaiko ikurretako bat bihurtu da joera hau, posmodernitate (pos)kolonialean bizi garen heinean. Gero, herriko langileren batek garbitu beharko du fikziozko erreinu kanpotar horren fanaren grazia. Bitartean, Nafarroako Foru Erkidegoan egunotan lanpetuta...
Read MoreEuropako kultur hiriburuan
EUROPAKO KULTUR HIRIBURUAN Pobretu egin gara. Zatiz zati gizadiaren herentzia entregatuz joan gara, kasu askotan bahi-etxean saldu behar izan dugu herentzia hori. Walter Benjamin – “Esperientzia eta pobrezia” Euskal kultura hil da, biba euskal kultura! Danele Sarriugarte ranplanplan, rapataplan! hiltzera zereak jiten diren kostaldean, neguko iris zuri eta urdinak goaitean, badatoz militarrez beztitutako hiritarrak, badatoz sukaldariez jantzitako...
Read MoreJuliette Binoche Ashraf Fayadhekin Sils-Mariako behelainoan
Glamour. Zinemaldia. Tapiz gorria. Marka kulturala. Horrela deskribatzen eta azaltzen digute zer den kultura. Horrela agertzen zaigu komunikabideetan Juliette Binoche, kasu, 2014ko maiatzean Canneseko zine-jaialdian Kristen Stewart eta Chlöe Grace Moretz aktoreekin batera Sils-Maria filma aurkeztu zenean bezala. Soineko dotoreak, luxuzko irriñoak, ile-apainketa modernoa, primerako argazkiak eta guzti. Kultura fantasiatsuaren irudiak, berdin da zein den arte-lana – edo...
Read More
Iruzkin berriak