Borroka autista
Indie, hipster eta gafapastei buruzko azken saioan agertoki musikal eta kulturalean nagusitzen diren hainbat gertakari eta ekandu iradoki ditu Víctor Lenorek: indibidualismo apolitikoa, norberekeria elitista, bakartasunaren fetixismoa, aberaskumeen burgoikeria, hegemonia meritokratikoa, sentimentalismoaren industria, modernokeriaren ugazaberia. Ez genuke ongi jokatuko, bere liburua panfleto zaratatsua izatera bideratuko bagenu, haratago doan zerbait baitago. Hausnartzeke ditugu...
Read MoreAfter ZEN: Gladys, Monbar, Kortatu
Denboraren poderioz ikasi dut kultura gorputzaren atal bat dela. Handizkatzen ari naizelakoan egonen da baten bat, hala ere, adibide bat jarriko dizuet. Azken asteotan liburu bat irakurtzeari ekin diot. Roberto Herreros eta Isidro Lópezek idatzitakoan Kortatu taldearen ibilbidea errepasatzen denez, garaiko abesti batzuk berriro entzuteko gogo bizia izan dut, baina laster konturatu naiz Azken guda dantza diskoa baino ez dudala. Nire etxeko diskografian CD formatuan bakarra da. Kasua...
Read More
Iruzkin berriak