KOMUNZKI
Hasiera » Ignazio Aiestaranen bloga - KOMUNZKI

Ashraf Fayadh erailtzeko hamar poema: boga

2015-11-29  //  Bizitza, Heriotza, Literatura  //  Iruzkinik ez

    Xenofobia, matxismoa eta bidegabekeriak nagusitu badira ere, Saudi Arabiako jendartea aldatuz doa, petrodolarren eta xekeen teokrazia patriarkalaren kontrola indartsua izan arren, nazioarteko potentzia ekonomikoek diktadura miretsi eta babestu duten arren.   Sara Raza eta Ashraf Fayadh izan ziren Rhizoma erakusketako artezkariak 2013an (handik gutxira Fayadh atxilotu zuten). Basamortu eta lur azpiko errizoma kolektibo hartan “generation in waiting” edo “belaunaldia itxaroan” izan zuten ikurritza, belaunaldi gazteen...

Jarraitu irakurtzen

Ashraf Fayadh erailtzeko hamar poema: laga

2015-11-27  //  Bizitza, Heriotza, Literatura  //  Iruzkinik ez

    Preso orori bi kondena inposatzen zaizkio: berea eta bere sendiarena. Honetan Ashraf Fayadh ez da salbuespena izan: bere aita hil da gaur, duela gutxi bere semearen heriotza-zigorra jakin ondoren. Bi aldiz zigortua, bi aldiz heriotza. Zein da hau onartzen eta erabakitzen duen jainkoa? Zein da zigortzen eta hiltzen duen estatu islamiko hau?   Idazlea ez ezik, artista eta artezkaria ere bada Ashraf Fayadh. 2013an berak bultzatutako erakustaldi kolektibo batean Musaed Al-Hulis-ek artelan bat aurkeztu zuen, Otoitz egiteko...

Jarraitu irakurtzen

Ashraf Fayadh erailtzeko hamar poema: higa

2015-11-26  //  Bizitza, Heriotza, Literatura  //  Iruzkinik ez

          Politika eta poetika. Ashraf Fayadh olerkari eta artistaren (baga eta biga) poemetan petrolioa eta odola kontrajartzen ziren. Petrodolarren haraindian, propaganda erlijioso eta publizitate ekonomizistatik harantz, beste politika poetikoa dugu, aldi berean hitz hurbilena eta urrunena, non gorputzen desirak eta maiteak adierazten diren. Teokrazia patriarkal kapitalistek ez dute halakorik onartuko, baimenduko. Bazterretan soilik permitituko dute jainko-diru monoteistek. Jainko-diru monoteista bakar-bakarra da, baina...

Jarraitu irakurtzen

Ashraf Fayadh erailtzeko hamar poema: biga

2015-11-25  //  Bizitza, Heriotza, Literatura  //  Iruzkinik ez

    “Petrolio-azokan nehork erosi nahi ez duen odola bezala” dio Ashraf Fayadh idazle palestinarrak. Hiltzera zigortuak Saudi Arabiako petrolio-monarkiaren ekonomia eta klasismoa kritikatzen ditu gogor, hala bertso hauetan nola aurreko olerkian. Fayadhi “arnegua” leporatu diotenean, arrazoi dute: kapitalismoaren erlijioa borrokatzen du, petrolioaren azpian odola baitago, non errefuxiatuek eta etxegabekoek ez baitute laguntzarik merkatu honetan. Haiek dira lekuko ahaztuak petrolio aztarnan. Haiek dira, “Mendebaldeko”...

Jarraitu irakurtzen

Ashraf Fayadh erailtzeko hamar poema: baga

2015-11-25  //  Bizitza, Heriotza, Literatura  //  Iruzkinik ez

    Atzo Ashraf Fayadh olerkaria aipatu nuen, Saudi Arabiako xeke, txeke eta petrolio-hobien artean hiltzera zigortua. Antza, berak idatzitako hamar poema daude froga gisa salaketan, eta euskaraz hamar egunotan argitara ematea hartu dut helburu, non eta hemen, olerki bat egunean-egunean, Mona Kareemen ingelesezko bertsiotik, heriotzaren diktaduraren aurkako armarik zuzenena poesia delako, elkarrekiko hitz komuna bizi(tz)a delako.   –     1     –   petrolioa ez da kaltegarria, salbu eta atzean utzi duen...

Jarraitu irakurtzen

Asiloa Saudi Arabian: hiltzera zigortutako olerkari palestinarra

2015-11-23  //  Faxismoa, Heriotza, Literatura, Palestina  //  Iruzkinik ez

  Hitza zigortzea, berba kaiolatzea. Ezagutzen dugun gaia. Zentsura eta gorputzak, hemen zein kanpoan. Oraingo honetan, Ashraf Fayadh, gizon palestinar, poeta, artezkari, idazle, artista, errefuxiatua, Saudi Arabiako petrolio-monarkiak auzipetua eta hiltzera zigortua (“insulting the Godly self and having long hair”, arnegua eta ile luzea, salaketarik gogorrena bere kontra). Bere delituak: lerro sinpleak, bertso zuzenak, ele poetikoak, “Asiloa” olerkian bezala. Hona hemen zatitxo bat, Instructions within edo Barneko jarraibideak...

Jarraitu irakurtzen

Gerra santua

2015-11-20  //  Faxismoa, Heriotza  //  Iruzkinik ez

        Dolua lege bihurtzen denean, Judith Butler izan da baltsamoa egunotan. Bere berbetan: “Horrek esan nahi du itxaron beharko dugula berriz ere pentsatzen hasi arte. Zaila da pentsatzea shock egoeran zaudenean. Denbora behar da, eta denbora hori partekatu dezakezu baimenik gabeko topaketa horietan, aldamenean dauzkazunarekin”.   Jorge Oteizaren eskulturaren potreta atera nuen. Atzo. Hor. Korearra. Bakarrik. Gurutzada nazionalkatolikoaren eraikin erraldoiaren ilunpean. Gaur, beste azaroaren 20 bat dugu...

Jarraitu irakurtzen

Bidasoako itoa

2015-11-06  //  Faxismoa, Heriotza  //  Iruzkinik ez

        Gerra zikinaren une larrietatik, orain baino askoz gazteagoa banintzen ere, gauza batzuk gogoratzen ditut.   Bidasoako ibaian gorpu ito eta torturatua aurkitu zutenean nire familiako batek zera adierazi zuen etxeko afari batean:   – Hau frankismoan gertatzen zen, demokrazia garaian ez.   Oker zebilen: gorputza gorpu bilakatu baitzuten tortura dela bide.   Baina gauza batean zuen arrazoia: halako gauzak ez dira demokrazian...

Jarraitu irakurtzen

Rimbaud demokraziaren aurka

2015-10-20  //  Komuna, Literatura  //  Iruzkinik ez

  1871eko maiatzaren 28an hurrengo afixa sinatu zuen Mac-Mahon mariskalak:   “Habitants de Paris. L’armée de la France est venue vous sauver. Paris est délivré. Nos soldats ont enlevé à quatre heures les dernières positions occupées par les insurgés. Aujourd’hui la lutte est terminée: l’ordre, le travail et la sécurité vont renaître. Le maréchal de France, commandant en chef : Mac-Mahon, duc de Magenta.”   Iragarpen honekin komunaren ametsa itzali zuten, errepublika edo demokrazia garaikideak...

Jarraitu irakurtzen

Putak ala militanteak? I jauna.

2015-10-12  //  Biopolitika, Emakumea, Patriarkapitalismoa  //  Iruzkinik ez

    Egiazki A jauna izan zitekeen, edota Z jauna ere, baina oraingo honetan I jauna izan zen. Aldizkari bati emandako elkarrizketa batean –jende askok goraipatu zuen elkarrizketan– bere alderdiari buruzko hurrengo erkaketa adierazi zuen: “mundu orok limurtu nahi duen neska-lagun pobrea gara”. Soilik jendarte patriarkal batean bota daiteke halako alderaketa matxista eta klasista gaizki sentitu barik. Bertzelako politika eskatzen den garaian, erran honek gorputzaldi txarra uzten dizu, are eta gehiago duela gutxi mitin batean...

Jarraitu irakurtzen
7 / 14«Aurrekoa6789Hurrengoa»

Ignazio Aiestaran Uriz

Gorputz komunek ulertzen dituzten hitzek osatutako bloga du irakurleak. Hemen aszeta politikoak, militante goibelak, teoriaren terroristak, politikaren ordena hutsa mantendu nahi luketenak, iraultzaren burokratak, egiaren funtzionarioak, komisario kulturalak eta desioaren teknikari deitoragarriak atzean geratuko dira. Jakina, gogokoen dudan atala sailkatugabea da. Huts-hutsik erranda: gogo-jardunak tunel digital batean.

Azken bidalketak

  • Karl Marx fetitxismo ekonomikoaren aurka
  • Rosa Luxemburg emakume langilearen egunean
  • Komunistak erortzen dira…
  • Kapitalismo birala
  • Gaurko ezker porrokatuaren heraldoak: Joseba Sarrionandia eta Joxe Azurmendi behelaino artean

Iruzkin berriak

  • PALOMA(e)k Ignazio Aiestaranen bloga bidalketan
  • Ícar(e)k Ignazio Aiestaranen bloga bidalketan
  • Karl Marx y El capital frente a las soflamas sin valor de Silvia Federici – PoderObrero(e)k Karl Marx eta Kapitala Silvia Federiciren soflama baliogabetuen aurrean bidalketan
  • Ezkerra kapitalaren aurrean | KOMUNZKI(e)k 78ko erregimenaren makineria liberala bidalketan
  • Karl Marx y El capital frente a las soflamas sin valor de Silvia Federici – La Patria Grande(e)k Karl Marx eta Kapitala Silvia Federiciren soflama baliogabetuen aurrean bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua

Kategoriak

  • Ada Colau
  • Afrika
  • Albert Camus
  • Arkitektura
  • Arrazakeria
  • Autismoa
  • Biopolitika
  • Bizitza
  • Bloom
  • Cervantes
  • Charlie Hebdo
  • David Fernàndez i Ramos
  • Ekonomia
  • Emakumea
  • Eskultura
  • Europa
  • Euskakania
  • Euskal Trantsizioaren Kultura
  • Euskara
  • Farah Baker
  • Faxismoa
  • Fermin Muguruza
  • Francis Bacon
  • Franz Kafka
  • Gabriel Aresti
  • Gaizkiaren hutsalkeria
  • Gaza
  • Gerra
  • Gizartea
  • Hannah Arendt
  • Harkaitz Cano
  • Heriotza
  • Hiria
  • Itxaro Borda
  • Ixiar Rozas
  • Joseba Sarrionandia
  • Joyce
  • Judith Butler
  • Julia Otxoa
  • Julio Cortázar
  • Karl Liebknecht
  • Koldo Izagirre
  • Komuna
  • Kultura
  • Kultura prekarioa
  • Lauaxeta
  • Literatura
  • Ludwig Mies van der Rohe
  • Ludwig Wittgenstein
  • Mahmud Darwish
  • Martin Heidegger
  • Miguel Sánchez-Ostiz
  • Mikrofaxismoak
  • Musika
  • Palestina
  • Patriarkapitalismoa
  • Paul Celan
  • Picasso
  • Pier Paolo Pasolini
  • Pintura
  • Robert Musil
  • Rosa Luxemburg
  • Sailkatugabeak
  • Samuel P. Huntington
  • Setio egoera
  • Silvia Federici
  • Soziofobia
  • Stephen Stills
  • Sylvia Plath
  • Theodor W. Adorno
  • Tiqqun
  • Trantsizioaren Kontrakultura
  • Trantsizioaren Kultura
  • Víctor Lenore
  • Xabier Morras
  • Zientzia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA