Zuek ez dituzue ikusten?
Erretzeari uztea zaila da. Hori ez dago eztabaidatzerik. Baina zailagoa da kafeak hartzeari uztea. Borondate erraldoia eta segurtasun absolutuki iraunkorra behar da horretarako. Kafe bat hartzeko geratzen bagara ere, gero, akaso, infusio kartatik eskatzen dugu, adibidez… laranja ukituko roibos txuria. […]
2020rako
Kaparra ematen digute errepide istripuekin. Kaparra, eta handia gainera tabakoarekin. Aritzen zaizkigu eskaka kasu egiteko errepide seinaleei, kontu izateko tabakoarekin eta pertsonak, pertsonak garela helburu. Ez dakizue zenbat irabaziko genukeen gure erakundeek beste horrenbeste egingo balute elikadurarekin. Ez dago besterik. […]
Zergatik ez dakite zergatik
Oposaketak egiten aritu dira zientoka mediku asteburu honetan. Nik, horretarako potestaterik banu, galdera bakarra egingo niekeen azterketan. Bueno, bi. Igual bi. Aurrenekoa zergatik. Medikuarenera joan izan naizetan ia inoiz ez delako izan gai mediku bakar bat ere zergatik galderari erantzuteko. Adibidez azaleko gaixotasunak izan nituenean, […]
Maitte ba(du)zu Nikolasa, maittekozo aren aza
Garai bereziak ari naiz bizitzen. Maitemindu egin naiz. Sutsuki. Horregatik irudituko zait daudela inoiz baino ederragoak. Azak ere. “Aza izoztua eta Lizarrustikoa”. Hala dio esaerak. Hala ikusi ditut nik ere eguberri hauetan Aralarren. Hango aza baita erreka bazterrekoa baino samurragoa, […]
Basque Culinary (Revolution) Center
Zein amets egiten zenituen 8 urterekin? Bete dira orduko zure gogo guztiak? Frédéric Duharti irakurri nion orduko amets haiek betetzea dagokiola, orain, 37 urterekin. Ez dago gaizki pentsatua. Nekez aurkituko baita umetakoak baino amets profetikoagorik. Duhartek harrian zizelkatzeko moduko erantzunak […]
Porrurik ezean asuna, edukitzeko osasuna
Edo bestela esanda… Joxe Mari popolo, ipurtzulo aundiya, uzkerra botatzeko, osasun aundiya Osasun kontuei buruz sarrera bat idazteko izenburu bila ari nintzela gertatu zitzaidan. Pentsatu nuen egokia izan zitekeela esaera zahar bat aukeratzea titulutzat. Kontsultatu nuen Gotzon Garaterenean eta izenbururako […]
Osasuna, lagunok!
Komentatua dut lehenago. Makrobiotikari buruzko jardunaldi batean izan naiz orain egun gutxi AEBtan. Konferentzia pijoa izan da oso. Jende aberatsarentzat egina, leku pijo batean, jatordu pijo eta multikoloredunekin. Ederra eta zaindua oso. Baina mugatua. Osasuna gauza serioegia da dirua dutenentzat bakarrik […]
Osasun iturriak
Aurreko postean aipatutako kontuak medio, azken bolada honetan osasunari buruz irakurri ditudan liburuak asko dira. Nire buruari nahikoa dek! esateraino. Liburu guztiek gordetzen dute beren egia eta, hainbeste iturrirekin itotzera ere heldu liteke bat. (Portzierto, inor hil ote daiteke ur […]
Nire komunetik 110520
Podcast Powered By Podbean Sunday. Bloody Sunday. Odoltsua izan zen pasa den igandea Palestinan, baina ez dio ereserkirik konposatu U2k, eta ez zaio zinemetarako pelikularik egingo. 1948ko Nakbaren urteurrena gogoratzeko milaka palestinar joan ziren Israelgo mugara. Erantzuna, beti bezain moderatua […]
Nire komunetik 110218
Podcast Powered By Podbean Dagoeneko ez da begiratu errugabeko ume jostari xaloa. Sendotu zaio ahotsa, zabaldu bizkarrak eta lehertu eta lehortu gaxte-gaixto garaiko aurpegiko grano bolkaniko zuriak. Izan ere gaur, otsailak, 18 egun handi bete ditu. Baina ni otsailaren adoleszentziak […]