Kike Amonarriz
Blog honetan, nire bizitzaren ardatz nagusiak diren soziolinguistikaz, umoreaz eta hedabideez jardun nahi dut. Eta gai horiek eta nire eguneroko jardunak ekar ditzaketen bestelako kontuez.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Kike Amonarriz: “Euskararen normalizazioan aukera historiko baten aurrean gaude eta ezin dugu alferrik galtzen utzi”(e)k “Bai Euskarari” Sarien banaketan irakurritako testua bidalketan
- Egonean egoteak balio ez duenean(e)k ’Ras yr Iaith’! Galeseraren aldeko lehen Korrika atzeratu egin da bidalketan
- Adriano(e)k ’Ras yr Iaith’! Galeseraren aldeko lehen Korrika atzeratu egin da bidalketan
- patxi lurra(e)k Atsegin ditudan 10 abesti katalan “Diada” egunerako bidalketan
- Kike(e)k Gerra hotsak komikietan bidalketan
Diputatua Bretainian (Txistea)
Atalak: Txisteak, Umorea
Frantziako presidentetzarako azken hauteskundeetan, UMPko hautagai bat honela mintzatu omen zen Bretainiako herrixka batean:
– Ni frantses jaioa naiz! Nire gurasoak frantsesak ziren eta hezkuntza frantsesa eskaini zidaten! Nire izaera eta nire nortasuna frantziar autore eta pertsonalitate handien gerizpean osatu ditut! Frantziako enpresa batentzat egin dut lan nire bizitza guztian! Frantzian egin ditut nire opor guztiak. Frantziar jaio nintzen, frantziar gisa bizi naiz eta frantziar hilko naiz!
Eta entzule batek:
– Eta zure bizitza guztian ez duzu inoiz inolako anbiziorik izan?
(ARGIAren 2.346 zenbakian argitaratua)