Algara, edo ez gara
Hasiera » Data honetan egindako artikuluak: apirila, 2013
Api24 10

Quebec: Hizkuntza Lege berriaren inguruko eztabaida sutsua

Posted in Nazioartea, Soziolinguistika

Quebec erreferentzia garrantzitsua izan da eta da, euskararen aldeko lan eta ekimenetan ari garen guztiontzat. Gaur egun Euskal Herrian abian den hainbat esperientziak eta egitasmok Quebecen du jatorria: lan-munduan euskara sustatzeko egitasmoak, terminologia eta hiztegigintzako projektuak edo administrazioa euskalduntzeko plangintzak, batzuk aipatzearren. Quebecen aplikatzen ari diren hizkuntza politikaren oinarrian dagoen legea, Frantses Hizkuntzaren Karta da, “101 Legea” bezala ezagutzen...

Read More
Api15 0

8000 lagun katalanaren aldeko “Potonejada”n Perpinyàn

Posted in Nazioartea, Soziolinguistika

Euskal Herrian, izerdi bidez erakutsi ohi dugu askotan euskararekiko atxikimendua: Kilometroetan edo Ibilaldietan, Oinez, urratsez Urrats edo Korrika… Iparraldeko katalanek, aldiz, era original batean erakutsi zuten joan den larunbatean Perpinyàn beren hizkuntzaren aldeko maitasuna: elkarri musu emanez. “2 d’Abril” kolektiboak urtero oroitarazi eta salatzen du 1700. urteko apirilaren 2an, Luis XIV. Erregeak, Espainiar monarkiak Frantziari emandako lurraldeetan katalanaren...

Read More
Api12 2

Hiru umore ttantta asteburua zipriztintzeko

Posted in Txisteak, Umorea

ARDOZALEEN BILERA Duela gutxi, Bilbon egin zen ardozaleen azoka batean, Aragoiko, Landetako, Gaztela-Mantxako eta Arabako Errioxako ardozale batzuek elkar ezagutu eta bertako jatetxe ezagun batera bazkaltzera joan ziren. Mahaian eseri eta zerbitzariak zer edan behar zuten galdetu zienean, aragoiarrak honela eskatu zion: –          Niri atera Cariñena bat, mesedez. Berahala, Landetakoak: –          Eni, otoi, Tursan bat. Gaztelauaren ahotsa entzun zen...

Read More
Api07 0

Alsaziari buruzko oharrak, erreferendumaren aitzakian

Posted in Hezkuntza, Nazioartea, Soziolinguistika

  Gaur Alsazian lurralde egitura erabakitzeko erreferenduma aitzakia egokia iruditu zait, iazko udan bertan igaro genuen oporretako astean zehar jasotako hainbat inpresio blogeratzeko. Leku ederra izan eta oso ardo eta jaki onak eskaintzeaz gain, interes berezia nuen bertatik bertara ezagutzeko alsaziar kulturaren egoera. Kasualitateak gainera, Milhüsa/Mulhouse herrira eraman gintuen! “Miluzera goaz” esaten nien lagunei. Herri sarrerako kartelean, Mulhouse frantsesez, Milhüsa...

Read More
Api05 0

Dabid Anauten “Hizkuntzaren barrurako atea” liburuaz

Posted in Soziolinguistika

Norbaitek esango baligu “hizkuntzari buruzko liburu bat” irakurri duela, zer pentsatuko genuke? Normalean, euskararen gramatikari edo euskalkiei buruzko liburu bat irakurri duela. Edo euskararen jatorriaren ingurukoa. Agian, buruak beste esparru batera eramango gintuzke eta euskararen egoeraren inguruko libururen bat irudikatuko genuke, hitz potoloekin esanda, soziolinguistikari buruzko bat, alegia. Dabid Anautek, ordea, beste bide bat jorratu du, euskaraz nahikoa gutxi landu den alor bat....

Read More

Kike Amonarriz

Blog honetan, nire bizitzaren ardatz nagusiak diren soziolinguistikaz, umoreaz eta hedabideez jardun nahi dut. Eta gai horiek eta nire eguneroko jardunak ekar ditzaketen bestelako kontuez.

Azken bidalketak

  • Hizkuntzak maite dituen jendea
  • “PENSAR EN VERS” Mediterràniako bertsolaritzaz
  • “Bai Euskarari” Sarien banaketan irakurritako testua
  • ‘Maisu-maistrak eta ministroak’ eta beste hamairu txiste
  • Gerra hotsak komikietan

Iruzkin berriak

  • Kike Amonarriz: “Euskararen normalizazioan aukera historiko baten aurrean gaude eta ezin dugu alferrik galtzen utzi”(e)k “Bai Euskarari” Sarien banaketan irakurritako testua bidalketan
  • Egonean egoteak balio ez duenean(e)k ’Ras yr Iaith’! Galeseraren aldeko lehen Korrika atzeratu egin da bidalketan
  • Adriano(e)k ’Ras yr Iaith’! Galeseraren aldeko lehen Korrika atzeratu egin da bidalketan
  • patxi lurra(e)k Atsegin ditudan 10 abesti katalan “Diada” egunerako bidalketan
  • Kike(e)k Gerra hotsak komikietan bidalketan

Artxiboak

  • 2015(e)ko iraila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Komikiak
  • Kultura
  • Nazioartea
  • Sailkatugabeak
  • Soziolinguistika
  • Txisteak
  • Umorea
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA