Algara, edo ez gara
Hasiera » Soziolinguistika
Ira09 0

Hizkuntzak maite dituen jendea

Posted in Soziolinguistika

Hizkuntzak maite dituen jendea… eta maite ez dituena (2015-IX-09an Info7-ren “Gureaz blai” saioan irakurritako testua) Irakurri nuenean atentzioa eman zidan Marti Caussak “Viento Sur” aldizkarian argitaratutako artikuluak. Bai izenburuak “(y otra que no)” eta baita edukiak ere. Galdera iradokitzaile honekin hasten zuen artikulua: “Zerk bultzatzen du hainbat jende, bereak ez diren hizkuntzak maitatzera?”. Asko gara beste hizkuntzak ikasi ditugunak. Baina maite...

Read More
Urr05 0

“Bai Euskarari” Sarien banaketan irakurritako testua

Posted in Soziolinguistika

Hauxe duzue “Bai Euskarari” Ziurtagiriaren Elkarteak emandako “Bai Euskarari” Laguna saria jasotzean irakurri nuen testua. “Bai Euskarari Laguna” Saria eman zidatela esan zidatenean lotsa sentitu nuen, batez ere lan-taldean egin izan ohi dudalako lana eta beti pentsatu izan dudalako, aurpegia erakustea egokitu zaigunok, dagokiguna baino eskertza gehiago jasotzen dugula, askoren meritua diren proiektu edo programengatik. Horregatik sari hau bada, urteotan inguruan...

Read More
Ira05 2

Sarrionandiaren pentsakera soziolinguistikoa “Moroak gara”n (eta II)

Posted in Kultura, Nazioartea, Soziolinguistika

Bigarren post honetan, liburuaren azken ataletan jasotako ideiak bilduko ditugu. ‘Berdintasuna eta homogeneizazioa’z diharduen 25. atalean, Frantziak eta Espainiak garatutako politika akulturatzaileak deskribatzeaz gain, lehenengo nazionalismoaren oker linguistikoak aztertzen dira, tartean euskalgintzaren gaur egungo planteamenduak berpentsatzeko parada eskaintzen duten hausnarketa interesgarriak eginez: “Elebitasuna ezinezkoa delako axioma gainditu dela ematen du, hizkuntza aniztasuneko...

Read More
Ira03 1

Sarrionandiaren pentsakera soziolinguistikoa “Moroak gara”n (I)

Posted in Kultura, Nazioartea, Soziolinguistika

Amaitu berri, oraindik ere aztoratuta nauka Sarrionandiaren liburuak. Boterea, politika, historia, hizkuntzak, kolonialismoa, filosofia, literatura… Gai ugari jorratzen ditu egileak, erudiziora hurbiltzen den datu emari oparo bat oinarri. Ukitzen dituen gaien inguruko informazio aberatsa eta zehatza eskaintzen du, baina joritasun hau ez da irakurketarako oztopo gertatzen, eta orrien itsasoan murgildu ahala, marea gorako uhinek nola, hondo sakonetik datozen hausnarketa, proposamen eta ideiek...

Read More
Abu23 1

’Ras yr Iaith’! Galeseraren aldeko lehen Korrika atzeratu egin da

Posted in Nazioartea, Soziolinguistika

1980an egin zen lehen Korrika Euskal Herrian. Harrez geroztik, Korrika eredutzat harturik, antzeko ekimenak sortu dira hainbat herrialdetan: Katalunian Correllengua (1997), Galizian Correlingua (2000), Bretainian Ar Redadeg (2008) eta Irlandan An Rith (2010). Oraingo honetan, Gales izango da hizkuntzaren alde korrika abiatuko den herrialdea. ’Ras yr Iaith’  da galeseraren aldeko lasterketaren izena eta lehen edizio hau behintzat, 3 egunekoa izango da. Artikulu hau idatzita geneukala,...

Read More
Abu04 0

Paradigma berrien beharra 30 urteren ondoren

Posted in Soziolinguistika

Duela 30 urte “Tolosan Euskaraz” jardunaldietan Iñaki Larrañagak egindako euskararen egoeraren irakurketa kualitatiboak izan du segidarik Twitterren, Argiako blogean eta Zuzeun. Gaiak sortu du interesa eta 30 urte hauetan egindakoaren irakurketaz gain, aurrera begirako hausnarketa eragin du. Ez da harritzekoa. Izan ere, gehienak –publikoki esan ala ez- bat gatozelako aitortzean aurreratu dugula, aurretatu dugunez, baina bestalde, gehienok uste genuen gehiago lortuko genuela eta gehienok...

Read More
Uzt29 5

Euskararen egoera 1983an. Duela 30 urteko irakurketa bat

Posted in Soziolinguistika

Tolosako Udalaren Euskara Batzordeak “Euskara gizarte bizitzan. Tolosan euskaraz” Jardunaldiak antolatu zituen 1983ko Abenduaren 19tik 23ra. Lluis Vicent Aracil eta Iñaki Larrañaga soziolinguistak izan ziren hizlariak. Aracil soziolinguistika katalanaren aitapontekotzat jo daiteke eta sekulako eragina izan zuen euskalgintzan. Iñaki Larrañaga, berriz, soziolinguistika aplikatua Euskal Herrira ekarri zuena izan zen eta ikerketa soziolinguistikoen eta kale-neurketen lehen sustatzailea,...

Read More
Uzt14 1

Zergatik txiokatzen dugu euskaldunok euskaraz, galesdunek galesez halako bi?

Posted in Nazioartea, Soziolinguistika

Rhodri ap Dyfrig-ek  “Pam bod Basgwyr yn trydar ddwywaith cymaint â’r Cymry?” artikulua (Zergatik txiokatzen dute euskaldunek, galesdunok halako bi?) argitaratu du Dyfeisgar bere blogean. Rhodri ap Dyfrig, Aberystwyth Universityko irakaslea da, Hizkuntza eta Komunikazioa sailean. 2010ean EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak antolaturiko “Web TV: Interneteko telebistari buruzko Mintegian” hartu zuen parte eta The Welsh Language in the Media ikerketaren egilea da Elin...

Read More
Uzt09 0

Hizkuntza indigenak: heriotzera kondenatuak? Paraguaiko “Claves” programaren laburpena

Posted in Hezkuntza, Nazioartea, Soziolinguistika

Interneten arakatzen, Deustche Welle, Alemaniaren nazioarteko kateak eta Red GuaraníParaguaiko telebistak elkarlanean ekoiztutako Claves: Lenguas indígenas: ¿Condenadas a morir? debate-programan hizkuntza indigenei buruz iazko abenduaren 22an eskainitakoa aurkitu nuen. Saioak interes berezia du guretzat, Paraguai delako lurralde osoan hizkuntza indigena bat ofizialtzat duen Latinoamerikako estatu bakarra. Guaraniera, Amerikako hizkuntza indigenen artean, bideragarritasun handienekotzat jo...

Read More
Eka19 0

Katalunia independentea eta hizkuntzen lege-estatusa: debate baten kronika

Posted in Nazioartea, Soziolinguistika

Joan den larunbatean, “Les llengües en el nou Estat” (Hizkuntzak estatu berrian) gaiaren inguruko mahai-ingurua antolatu zuten CALek (Coordinadora d’Associacions per la Llengua Catalana), Tallers per la Llenguak eta katalanaren aldeko beste erakunde batzuek Sabadellen. Euskal Herrian ere ezagunak diren lau aditu izan ziren bertan: Carme Junyent, Jordi Solé i Camardons, Albert Pla Nualart eta Xavier Vila. Eztabaidarako galdera hauek proposatu zizkieten: Zein izan behar du katalanaren...

Read More
1 / 3123Hurrengoa»

Kike Amonarriz

Blog honetan, nire bizitzaren ardatz nagusiak diren soziolinguistikaz, umoreaz eta hedabideez jardun nahi dut. Eta gai horiek eta nire eguneroko jardunak ekar ditzaketen bestelako kontuez.

Azken bidalketak

  • Hizkuntzak maite dituen jendea
  • “PENSAR EN VERS” Mediterràniako bertsolaritzaz
  • “Bai Euskarari” Sarien banaketan irakurritako testua
  • ‘Maisu-maistrak eta ministroak’ eta beste hamairu txiste
  • Gerra hotsak komikietan

Iruzkin berriak

  • Kike Amonarriz: “Euskararen normalizazioan aukera historiko baten aurrean gaude eta ezin dugu alferrik galtzen utzi”(e)k “Bai Euskarari” Sarien banaketan irakurritako testua bidalketan
  • Egonean egoteak balio ez duenean(e)k ’Ras yr Iaith’! Galeseraren aldeko lehen Korrika atzeratu egin da bidalketan
  • Adriano(e)k ’Ras yr Iaith’! Galeseraren aldeko lehen Korrika atzeratu egin da bidalketan
  • patxi lurra(e)k Atsegin ditudan 10 abesti katalan “Diada” egunerako bidalketan
  • Kike(e)k Gerra hotsak komikietan bidalketan

Artxiboak

  • 2015(e)ko iraila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Komikiak
  • Kultura
  • Nazioartea
  • Sailkatugabeak
  • Soziolinguistika
  • Txisteak
  • Umorea
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA