Bizkaieraren arrastoak dituen hizkuntza bat aurkitu dute Amazonian! (Abenduak 28ko Inozentada!)
Gaur goizeko 8retan jaso dugu deia Bogotatik: Australiako “Reseach Center for Endangered Languages” erakundeko bi hizkuntzalarik, orain arte ezagutzen ez zen Amazoniako tribu bat aurkitu dute eta ditugun datuen arabera, bizkaieraren arrastoak dituen hizkuntza bat hitz egiten dute. Fred Martin eta William Taylor uztailean abiatu ziren oihanera, linguistikoki sailkatu gabeko tribuen bila, Mongabay web gunean, Cristóbal von Rothkirch-ek Río Puré Parke Nazionalean ezagutzen ez ziren tribu...
Read MoreEuskararen tamaina munduko hizkuntzen artean
Aurreko batean, lagun batek aipatu zidan, lan egiten duen Udaletxeko euskara planaren barruan EMUN kooperatibako kide batek honako hau galdetu ziela: ea beraien ustez, munduko hizkuntzen artean, euskara zenbagarren postuan dagoen, hiztun kopuruari dagokionez. Ethnologue erakundearen arabera munduan 6.909 hizkuntza daude. Hiztun gehien dituena txinera omen da mila milioi hiztun baino gehiagorekin. Baina badira hiztun bakarreko edo oso-oso gutxiko hizkuntzak. Eta orain, erantzun zuk zeuk...
Read MoreOngi etorri Korsikara! (Txisteez eta komikiez)
KORSIKARRAK KONTINENTEAN Beren bizitza guztian irlatik atera ez diren bi korsikar lehenengo aldiz iritsi dira kontinentera. Bertara ekarri dituen itsasontzitik atera, eta kaitik barrena tren geltokirik gertuenera doazela, bietako batek trafiko-seinale edo pano bat ikusi du: “Arriskua-Lanak!” Eta orduan, zeharo aztoratuta, besteari: – Ikusi al duk? Hemen gutxienez ohartu egiten gaitiztek! Handik gutxira, eraikin baten atariko plaka batean: “M. Beutri: Lan-medikuntza” – Hori duk...
Read MoreUstekabean, hiztunak galdu ditu galesak
Beti pentsatu izan dut euskaldunok Europan dugun hizkuntza komunitaterik antzekoa galesdunena dela eta Euskal Herrian ez ditugula behar bezala jarraitzen bertako bilakaera soziolinguistikoa eta galesaren aldeko ekimenak. Ia 600.000 hiztun (biztanleriaren %20 inguru), ingelesarekiko distantzia linguistiko handia eta hizkuntzaren berreskurapenaren aldeko dinamika sozial indartsua eta maila bateko babes instituzionala. Horregatik nengoen abenduaren 11ren zain, egun horretan kaleratu behar...
Read MoreBaltsan eta Frisian, euskaraz bizi nahi dugulako
Baltsan esaten omen diote Ziburuko arrantzaleek norberak harrapatutako arrainak komunean jartzeari ondoren banatzeko. Pikniketarako ere balio omen dezake Ladix Arrosagarai adiskideak fin-fin azaldu zidan bezala. Pantzo Hirigaraik eta biok ere baltsan egin nahi izan genuen Ziburuko Baltsan elkarte berriaren zabaltze-ekitaldietan, igande arratsaldean “Bidaso biga so” ikuskizuna eskainiz. Eguraldi txarrari aurre eginez 80 lagun inguru bildu ziren elkarte berriaren areto handian. Ikusleen...
Read MoreDeitura (Txistea)
Gizona udaletxeko bulegoetara sartu da, ziurtagiri bat jasotzera: – Deitura? –galdetu dio funtzionarioak. – Guridi, h-rik gabe. – Nola esan duzu? – Guridi, h-rik gabe. – Baina Guridik ez dauka h-rik eta! – Ez, noski! Horixe errepikatu dizut ba birritan! (ARGIAren 2.347 zenbakian argitaratua)
Read More
Iruzkin berriak