Kike Amonarriz
Blog honetan, nire bizitzaren ardatz nagusiak diren soziolinguistikaz, umoreaz eta hedabideez jardun nahi dut. Eta gai horiek eta nire eguneroko jardunak ekar ditzaketen bestelako kontuez.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Kike Amonarriz: “Euskararen normalizazioan aukera historiko baten aurrean gaude eta ezin dugu alferrik galtzen utzi”(e)k “Bai Euskarari” Sarien banaketan irakurritako testua bidalketan
- Egonean egoteak balio ez duenean(e)k ’Ras yr Iaith’! Galeseraren aldeko lehen Korrika atzeratu egin da bidalketan
- Adriano(e)k ’Ras yr Iaith’! Galeseraren aldeko lehen Korrika atzeratu egin da bidalketan
- patxi lurra(e)k Atsegin ditudan 10 abesti katalan “Diada” egunerako bidalketan
- Kike(e)k Gerra hotsak komikietan bidalketan
2012ko azken txisteak
Atalak: Txisteak, Umorea
Beti berandu
Ikasturtea hasi denetik Patxiku Txiki berandu iritsi da egunero ikastolara. Irakasleak ezin du gehiago:
– Patxiku!!! Gaur ere berandu? Horrelakorik gertatzen den azken eguna! Ez dizut gehiago onartuko berandu iristea! Jakin al liteke zergatik ezin zaren ordurako iritsi?
– Nik ez dut kulparik, maisu! Errua ikastola aurreko biribilgunean dagoen errotuluarena da!
– Errotuluaren errua? Zein errotulu, ordea?
– Hortxe dagoen hori, maisu: “Eskola. Astiroago ibili”.
(ARGIAren 2.351 zenbakian argitaratua)
Amona eta jostailua
80 urte inguruko amona herriko sex-shopera sartu da. Makuluan apoiatuta dabil eta pauso labur eta baldarrez hurbildu da salmahaira. Bere poltsa mahai gainean utzi eta ahots dardartiaz saltzaileari:
– Kaaaiiixxxoooo! Baa aaal duuzzzue kooontsoooladoreeriik?
Saltzaileak, harriturik:
– Bai, noski! Modelo bereziren bat nahi? Mostra batzuk erakutsiko dizkizut nahi baldin baduzu…
Eta amonak.
– Taaa baaa aaal diituuzzzu haamaar fuuuntziio diituuuennn aaarrrauuutz foorrmaaako aaarrrooooxaaa
koooloooreeekooo iiinaaalaaanbriikoooaakk?
– Bai, noski! –saltzaileak-.
– Taaaa noolaaaa geeeldiitzeen diiireeen baa aaal dakizuuuu?
(ARGIAren 2.349 zenbakian argitaratua)
Mozkorra autobusean
Morroi hau total eginda sartu da Donostiatik Andoainera doan azken autobusean. Sartu orduko, erdiko korridoreko barrari heldu eta garrasika hasi da:
– Atzealdeko guztiak zakil hutsak zarete, erdialdekoak nazkagarri kuadrilla bat eta aurrean zaudetenak alu zikinak!!!!
Hori entzundakoan, gidariak bat-batean balaztatu, autobusa gelditu, mozkorra lepazintzurretik heldu eta:
– Orain, ausartuko al haiz esatera zeintzuk diren zakilak, zeintzuk nazkagarriak eta zeintzuk aluak? Errepika ezak orain, potroak baldin badituk!!!!
Eta mozkorrak serio-demonio:
– Eta nik zer zekiat!!! Horrelako balaztada eman eta gero, denak nahastuta zeudek eta!!!!
(ARGIAren 2.348 zenbakian argitaratua)