Kike Amonarriz
Blog honetan, nire bizitzaren ardatz nagusiak diren soziolinguistikaz, umoreaz eta hedabideez jardun nahi dut. Eta gai horiek eta nire eguneroko jardunak ekar ditzaketen bestelako kontuez.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Kike Amonarriz: “Euskararen normalizazioan aukera historiko baten aurrean gaude eta ezin dugu alferrik galtzen utzi”(e)k “Bai Euskarari” Sarien banaketan irakurritako testua bidalketan
- Egonean egoteak balio ez duenean(e)k ’Ras yr Iaith’! Galeseraren aldeko lehen Korrika atzeratu egin da bidalketan
- Adriano(e)k ’Ras yr Iaith’! Galeseraren aldeko lehen Korrika atzeratu egin da bidalketan
- patxi lurra(e)k Atsegin ditudan 10 abesti katalan “Diada” egunerako bidalketan
- Kike(e)k Gerra hotsak komikietan bidalketan
Katu elebiduna
Atalak: Sailkatugabeak, Txisteak, Umorea
(ARGIAren 2.352 zenbakian argitaratutako txistea)
Cadizeko katu batek Almeriara joan nahi zuen, baina nahastuta okerreko itsasontzian sartu eta Bartzelonako kaian lehorreratu zen.
Montjuïc inguruan zebilela xagu bat ikusi eta abaila batean abiatu zen bere atzetik korrika jateko asmoz… Baina, xaguak zulotxo batean ezkutatzea lortu zuen. Hamar bat minutu isilik pasa ondoren, katua zaunka hasi zen:
– Zaun, zaun, zaun!!!!!…
Zulotxoan zegoen xaguak zaunka hotsa entzuterakoan, zakurren bat azaldu zela pentsatu zuen eta katuak ihes egingo zuela zakurra inguruan sumatu orduko. Orduan, zulotik lasai-lasai atera eta…. Ri-rau!… katuak jan egin zuen!
Gosea asetu eta gero, katua parkeko zuhaitz baten gerizpean etzan zen, honako pentsamendu hau buruan:
– Kiyo!… Bada, egia da etxean esan zidatena! Katalunian, elebiduna ez bazara goseak hil zaitezke!