Hiru umore ttantta asteburua zipriztintzeko
ARDOZALEEN BILERA
Duela gutxi, Bilbon egin zen ardozaleen azoka batean, Aragoiko, Landetako, Gaztela-Mantxako eta Arabako Errioxako ardozale batzuek elkar ezagutu eta bertako jatetxe ezagun batera bazkaltzera joan ziren.
Mahaian eseri eta zerbitzariak zer edan behar zuten galdetu zienean, aragoiarrak honela eskatu zion:
– Niri atera Cariñena bat, mesedez.
Berahala, Landetakoak:
– Eni, otoi, Tursan bat.
Gaztelauaren ahotsa entzun zen ondoren:
– Nik Ribera de Duero bat nahi nuke…
Errioxarra isilik zegoela ikusita, denen begiradak harengana zuzendu ziren:
– Eta niri Heineken bat, mesedez!
Denek harriturik begiratu zioten, eta isiltasun lipar baten ondoren, errioxarrak:
– Inork ez badu ardorik edan behar, nik ere ez!
(ARGIAren 2362. alean argitaratua)
PAGOAK ETA HARITZAK
Gaurko hau Sagrario Alemanek EKTn kontatutako historia polita da.
Aste zuri horietako batean elkartu omen dira Belaguan Marcillako San Bartolomé eskola publikoko ikasleak eta Altsasuko Iñigo Aritzako ikastolakoak.
Kanpoaldean jolastean ari zirela, Marcillakoek Altsasukoak euskaraz ari zirela entzun eta halako batean mutiko batek hauxe galdetu omen zion altsasuar bati:
– ¡Oye! ¿Vosotros sois de pago?
– ¡No! ¡Nosotros de Pago no, nosotros de Aritza!
(ARGIAren 2363. alean argitaratua)
BILERA PARADISUAN
Europako gobernuburuen bilera amaitu ondoren Rajoyk, Hollandek eta Merkelek helikoptero bat alokatu dute Brusela zerutik ikusteko. Hiru pertsonaje hauek ikusterakoan, pilotuak munduaren aldeko ekintza bat burutu nahi izan du eta bere burua paraxutean bota ondoren, hantxe utzi ditu bakarrik. Instant batean helikopteroak lurra jo du, lehertu eta hirurak hil egin dira.
Bat-batean Jainkoaren aurrean azaldu dira. Eta honek, aurpegi zurbilez hala galdetu die:
– ”Zuek zer uste duzue? Zerura sartzea merezi duzuela”.
Eta Rajoyk:
– Nik uste dut baietz, Espainia krisitik ateratzen saiatu naizelako!.
– Eser zaitez nire eskuinean –erantzun dio Jainkoak-. Eta zuk zer uste duzu François?
– Nik uste dut Jauna, zuk erabakitzen duzuna ondo erabakita egongo dela!
– Ondo da! Bada, eser zaitez nire ezkerrean! Eta zuk Angela? Zuk zer uste duzu?
– Nik uste dut niri dagokidan lekuan zaudela eserita !
(ARGIAren 2364. alean argitaratua)
Benetan pasatakoak:
Informatikako klase bat ematen ari zen irakasle erdaldun bizartzu bat eta ikasle batek ez zion jaramonik egiten. Honakoa esan zion:
-Mira a la pizarra!
-Pizarra? Hik bai pizarra…
Gazte bat okindegi barrura sartu eta:
-Hola buenos dias, quiero dos pans.
-¿Dos pans? -zerbitzariak ez zuen ulertu- No hay.
-¡Como que no! -mostradorearen atzealdea hogiz beterik zegoela ikustean- !Tiene que hay!
Politak! Milesker! Astekarian edo beste nonbait argitaratzez gerotan zure izena erabiltzea nahi (horretarako, bidali email batean, mesedez)