Algara, edo ez gara
Hasiera » Nazioartea » 8000 lagun katalanaren aldeko “Potonejada”n Perpinyàn
Api15 0

8000 lagun katalanaren aldeko “Potonejada”n Perpinyàn

Atalak: Nazioartea, Soziolinguistika

potonejada.wordpress.com-etik hartua

potonejada.wordpress.com-etik hartua

Euskal Herrian, izerdi bidez erakutsi ohi dugu askotan euskararekiko atxikimendua: Kilometroetan edo Ibilaldietan, Oinez, urratsez Urrats edo Korrika… Iparraldeko katalanek, aldiz, era original batean erakutsi zuten joan den larunbatean Perpinyàn beren hizkuntzaren aldeko maitasuna: elkarri musu emanez.

“2 d’Abril” kolektiboak urtero oroitarazi eta salatzen du 1700. urteko apirilaren 2an, Luis XIV. Erregeak, Espainiar monarkiak Frantziari emandako lurraldeetan katalanaren erabilpena debekatu izana. Debeku hori arautzen zuen ediktua ez da inoiz indargabetu, eta beraz, oraindik ere indarrean dago. Egun honen bidez, katalanaren egoera eta frantziar gobernuaren hizkuntza politika salatu nahi izan ditu erakunde antolatzaileak..

Joan den asteburuko Potonejada, ”Un clam d’amor per la lengua catalana” lelopean ospatu zen. Leloari jarraiki, pot emateak edo musuketak, katalanarekiko maitasun-aldarri bihurtu zituzten herritarrek. Halaxe diote katalanaren ofizialtasunaren aldeko ekintza hau sustatzeko erabili duten bideoan:

“Com uns declaren la guerra, declarem l’amor a la llengua, a la terra, a la gent. Ajuntem les mans, preparem els llavis, esmolem les llengues. Volem pas més callar, volem pas més que ens callin… Potonejada per la llengua catalana”  (Batzuek gerra deklaratzen duten bezala, guk hizkuntzarekiko, lurrarekiko, jendearekiko maitasuna aldarrikatzen dugu. Bildu ditzagun eskuak, prestatu ezpainak, zorroztu mihiak –hizkuntzak-. Ez dugu isildu nahi. Ez dugu nahi isil gaitzaten. Musuketa,  katalanaren alde!)

Festa, Perpinyàko plaza eta kaleetan barrena barreiatu zen egun guztian zehar. Pot emateak argazkitan jaso eta “Una llengua, un dret, una llei” agiria sinatzeaz gain, Ipar Kataluniako biriburura inguratu zirenek, musika-emanaldiez, sardanez eta bestelako ekintzez gozatzeko aukera ere izan zuten.

Orain arteko “Potojenada”rik jendetsuenean 1500 lagun inguru bildu zituzten. Baina aurtengo hizkuntzaren aldeko aldarrikapenaren bidez, iaz, martxoaren 31n eta Perpinyàn bertan independentziaren aldeko lipdub-ean bildutako 7000 pertsonen marka hautsi nahi zuten. El Punt Avui-n irakurri dugunez eta antolatzaileek emandako datuen arabera, zortzi mila lagun baino gehiago bildu ziren eta bost milatik gora izan dira musukatzen argazkia atera eta katalanaren aldeko agiria sinatu dutenak. Pozik dira antolatzaileak. Maitasunezko pot bat euskaraz beraientzat!

Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.eusen laguntzaile

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Kike Amonarriz

Blog honetan, nire bizitzaren ardatz nagusiak diren soziolinguistikaz, umoreaz eta hedabideez jardun nahi dut. Eta gai horiek eta nire eguneroko jardunak ekar ditzaketen bestelako kontuez.

Azken bidalketak

  • Hizkuntzak maite dituen jendea
  • “PENSAR EN VERS” Mediterràniako bertsolaritzaz
  • “Bai Euskarari” Sarien banaketan irakurritako testua
  • ‘Maisu-maistrak eta ministroak’ eta beste hamairu txiste
  • Gerra hotsak komikietan

Iruzkin berriak

  • Kike Amonarriz: “Euskararen normalizazioan aukera historiko baten aurrean gaude eta ezin dugu alferrik galtzen utzi”(e)k “Bai Euskarari” Sarien banaketan irakurritako testua bidalketan
  • Egonean egoteak balio ez duenean(e)k ’Ras yr Iaith’! Galeseraren aldeko lehen Korrika atzeratu egin da bidalketan
  • Adriano(e)k ’Ras yr Iaith’! Galeseraren aldeko lehen Korrika atzeratu egin da bidalketan
  • patxi lurra(e)k Atsegin ditudan 10 abesti katalan “Diada” egunerako bidalketan
  • Kike(e)k Gerra hotsak komikietan bidalketan

Artxiboak

  • 2015(e)ko iraila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Komikiak
  • Kultura
  • Nazioartea
  • Sailkatugabeak
  • Soziolinguistika
  • Txisteak
  • Umorea
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA