Kike Amonarriz
Blog honetan, nire bizitzaren ardatz nagusiak diren soziolinguistikaz, umoreaz eta hedabideez jardun nahi dut. Eta gai horiek eta nire eguneroko jardunak ekar ditzaketen bestelako kontuez.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Kike Amonarriz: “Euskararen normalizazioan aukera historiko baten aurrean gaude eta ezin dugu alferrik galtzen utzi”(e)k “Bai Euskarari” Sarien banaketan irakurritako testua bidalketan
- Egonean egoteak balio ez duenean(e)k ’Ras yr Iaith’! Galeseraren aldeko lehen Korrika atzeratu egin da bidalketan
- Adriano(e)k ’Ras yr Iaith’! Galeseraren aldeko lehen Korrika atzeratu egin da bidalketan
- patxi lurra(e)k Atsegin ditudan 10 abesti katalan “Diada” egunerako bidalketan
- Kike(e)k Gerra hotsak komikietan bidalketan
Mihiluzeren ondarea (2): Zazpikiak
Atalak: Hedabideak, Umorea
Mihiluzeren lehen proiektuan atal berezia osatu zuten itzulpen hauek. Ordurako”perlak” biltzen hasiak ginen eta jasota mordoxka genuen. Eta oso itzulpen urduri eta bihurriak zirenez, eta lehen denboraldian zazpinaka erakusten genituenez, ”Zazpikiak” izena jarri genien.
Sekula ez genuen pentsatuko, ordea, ikusleek hainbeste bidaliko zizkigutenik, ez halako ”maila” izango zutenik! Ez da zazpikirik jaso ez dugun egunik egon. Milaka jaso ditugu eta horietatik barregarrienak, sinestezinenak edo ”gag” baterako aukera eskaini digutenak erakutsi ditugu. Munduan zehar euskararen antza zuten edo euskaraz idatzi zeuden kartelak ere iritsi zaizkigu.
Zazpikiak atalaren helburua, hizkuntzarekin egiten diren aldrebeskeria horiekin barre egitea izan da. Bide batez, hizkuntzaren erabilera zabarra eta erakunde askoren utzikeria salatuz eta ahal zen guztietan berauek alda zitzaten bultzatuz, nahiz eta lan hori ez dugun zuzenean gure gain hartu, horretarako daudelako beste erakunde batzuk: Euskara Zerbitzuak, Elebide, Behatokia, etab. Hori bai, itzulpen okerra zuzendu dutela jakin dugunetan, telebistaz erakutsi eta zoriondu egin ditugu.
Normalean Zazpikiak itzuli egin ditugu (gehienetan gaztelaniara eta gutxi batzuetan frantsesera edo bietara), bestela, ikusle arruntak ez lituzkeelako ulertuko edo “gag”a ez lukeelako harrapatuko.
Zazpikien atala laburra izan da, ez baikenuen nahi atal honek lehiaketa eten zezan. Bide batez, gainera, lehen fasetik bigarrenerako bihurgunean kokatu genuen, aldaketa markatzeko.
Istoriak ere asmatu daitezke. Guk egiten genuen bezala, istorio barregarri laburrak sortu itzulpen horien inguruan. Edo asmatu zer gertatuko litzaioke ingelesez eta euskaraz bakarrik dakien pertsona bati Euskal Herrian, idatzi horiek irakurriko balitu. Australian jaiotako eta gurasoak euskaldunak dituen Begoña Etxebarriaren pertsonaia erabil daiteke horretarako.
Tokian tokiko hedabideek ere sor ditzakete bere ataltxoak. Umorerako baliagarriak dira eta herritarren artean itzulpenak nola egin behar diren, eta itzultzaile automatikoak edo hiztegiak nola ez diren erabili behar jakinarazteko aitzakia egokia izan daitezke.
Eta hemendik aurrera, Mihiluzen erakutsiko ezingo ditugunez, bidali Zazpikiak edo Sustatura, edo http://www.flickr.com/groups/euzkaras/pool/ web gunera, edo zure herriko aldizkarira.
Eta artikulua amaitutakoan, Biba Mihiluze! programan erakutsi genuen bildumaz gozatu!