Kike Amonarriz
Blog honetan, nire bizitzaren ardatz nagusiak diren soziolinguistikaz, umoreaz eta hedabideez jardun nahi dut. Eta gai horiek eta nire eguneroko jardunak ekar ditzaketen bestelako kontuez.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Kike Amonarriz: “Euskararen normalizazioan aukera historiko baten aurrean gaude eta ezin dugu alferrik galtzen utzi”(e)k “Bai Euskarari” Sarien banaketan irakurritako testua bidalketan
- Egonean egoteak balio ez duenean(e)k ’Ras yr Iaith’! Galeseraren aldeko lehen Korrika atzeratu egin da bidalketan
- Adriano(e)k ’Ras yr Iaith’! Galeseraren aldeko lehen Korrika atzeratu egin da bidalketan
- patxi lurra(e)k Atsegin ditudan 10 abesti katalan “Diada” egunerako bidalketan
- Kike(e)k Gerra hotsak komikietan bidalketan
Katalunia independentea eta hizkuntzen lege-estatusa: debate baten kronika
Atalak: Nazioartea, Soziolinguistika
David Vila antolatzaileak, honela laburbildu du han esandakoa: “Adostasun zabala agertu zen aitortzerakoan katalanaren eta espainolaren koofizialtasunak ez lukeela ahalbidetuko katalanaren normalizazio osoa. Baita, hobe litzatekeela katalanarentzat, ‘hizkuntza ofiziala’ ez den beste izendapen alternatiboren bat erabiltzea, hala nola hizkuntza nazionala, berezkoa edo komuna”.
Balizko estatu independentean, katalanak, gaztelaniak eta beste hizkuntzek izan beharko luketen lege-estatusaren inguruko eztabaida puri-purian dago Kataluniako gizartean, eta larunbatekoa, eztabaida horren beste agerpide bat izan zen. Vilak berak bere blogean dioen bezala, paradoxa bat ari da gertatzen: identitate katalanaren eta katalan hizkuntzaren defentsa egon da beti abertzaletasunaren eta independentismoaren oinarrian; baina une honetan batzuentzat, hizkuntza, independentzia lortzeko behar den gehiengora iristeko oztopo bihur daiteke. Batzuen ustez, katalana hizkuntza ofizial bakarra izango dela esateak, erdaldunen botoa uxa dezake; besteen ustez, aldiz, bi hizkuntzak ofizial bihurtzeak hizkuntza normalizazoa oztopa dezake. Eta tartean, iritzi asko.
Katalanaren eremua
Euskal Herririk begiratuta eztabaida oso interesgarria bada ere, ezin dugu ahaztu katalanaren eta euskararen egoerak oso desberdinak direla:
Eztabaida, ordea, ez da berria. Iaztik dator. Eta hobeto uler dezagun, esan behar da parte hartzen ari diren ia guztiak independentziaren eta katalanaren normalizazioaren aldekoak direla. Ondoko lerrootan, eztabaidaren ikuspegi orokor eta laburra emango dugu, nahiz eta jakin, aspektu, ñabardura, izen eta proposamen asko kanpoan geldituko direla.
Espainolaren ofizialtasunaren kontrako iritziak berehala agertu ziren, ordea. Gabriel Bibiloni soziolinguistak, esate baterako, oinarrizko hiru ideia hauek defendatzen ditu: katalanak izan behar du estatuaren hizkuntza ofizial bakarra; espainola eta Katalunian hitz egiten diren beste hizkuntzak errespetatu eta zaindu egin behar dira, baina ez da beren ezagupena inposatu behar, eta katalanak izan behar du gizarte kohesiorako hizkuntza komuna. Bere ustez, hizkuntza nazional indartsurik gabeko gizarte batek ezingo luke ekidin populazioaren zati batzuk erdaldun elebakar izaten jarraitzea eta horrek gatazkak eragingo lituzke etorkizunean, espainolak ofizial izaten jarraituko balu, hizkuntza ordezkapenak ere jarraitu egingo lukeelako. Halaxe idatzi zuen Albert Pla i Nualartek iazko martxoan Hartzaren besarkada artikuluan: “katalana hizkuntza komun eta nazional gisa harturik bakarrik lortuko dira gizarte kohesioa eta demokrazia partehartzaile erreala”. Andreu Barnillsek, Vilaweben, eredu elebidunaren ordez, eleaniztasunaren kudeaketa publiko, bizkor, malgu eta integratzailea proposatzen zuen, Kataluniak Europari egin diezaiokeen ekarpenik garrantzitsuena bezala. Juan Carlos Moreno Cabrera ere aukera honen aurka azaldu da.
Eztabaidan gehiegi sartu ez badira ere, Artur Mas presidentea, ERCko Oriol Junqueras edo ICVko Joan Herrera, Voltasen tesien alde agertu dira, esanez estatu independentean katalana eta gaztelania ofizialak izango liratekeela, zatiketa eta liskarrak ekiditeko eta denen hizkuntza eskubideak errespetatzeko. Katalana hizkuntza ofizial bakarra izatearen alde egin du, aldiz, SIko Toni Strubellek.
Tartean, bestelako aukera batzuk ere azaldu dira:
Miquel Strubell hizkuntza politikako idazkar ohiaren ustez “koofizial” hitza engainagarria gerta daiteke, katalanak eta espainolak lege-maila bera baldin badute, katalanak galtzeko guztiak izango dituelako. Koofizialtasuna defendatzeko bi alderdi hauek darabiltzaten argudioak kritikatzen ditu eta hauxe proposatzen du: ez du derrigorrezkotzat jotzen hizkuntza ofizialik egotea; bai ordea, hizkuntza nazional bat, eta hizkuntza eskubideen legezko babesa beste guztientzat. Posizio beretsua agertu du Salvador Cardús soziologoak.
Bernat Joan ERCren europarlamentari ohiak, ofizialtasun asimetrikoa edo erritmo desberdinetako ofizialtasuna defendatu du: katalanak lehentasunezko hizkuntza nazionala izan behar du estatu berrian, eta beraz ofiziala. Aranen okzitanoa. Eta espainola eta ingelesa ofizialak izan litezke baina neurri apalagoan.
Artikulua amaitzear neukala, debatearen kronologia eta ekarpen guztiak biltzen dituen webgune honen berri izan dut, gehiago sakondu nahi duenarentzat: http://www.dipity.com/montsesendra/Cronologia-darticles-Llengua-i-independencia/
Lehen esan bezala, Euskal Herritik arretaz jarraitu beharreko eztabaida.