Euskararen egoera 1983an. Duela 30 urteko irakurketa bat
Tolosako Udalaren Euskara Batzordeak “Euskara gizarte bizitzan. Tolosan euskaraz” Jardunaldiak antolatu zituen 1983ko Abenduaren 19tik 23ra. Lluis Vicent Aracil eta Iñaki Larrañaga soziolinguistak izan ziren hizlariak. Aracil soziolinguistika katalanaren aitapontekotzat jo daiteke eta sekulako eragina izan zuen euskalgintzan. Iñaki Larrañaga, berriz, soziolinguistika aplikatua Euskal Herrira ekarri zuena izan zen eta ikerketa soziolinguistikoen eta kale-neurketen lehen sustatzailea,...
Read MoreZergatik txiokatzen dugu euskaldunok euskaraz, galesdunek galesez halako bi?
Rhodri ap Dyfrig-ek “Pam bod Basgwyr yn trydar ddwywaith cymaint â’r Cymry?” artikulua (Zergatik txiokatzen dute euskaldunek, galesdunok halako bi?) argitaratu du Dyfeisgar bere blogean. Rhodri ap Dyfrig, Aberystwyth Universityko irakaslea da, Hizkuntza eta Komunikazioa sailean. 2010ean EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak antolaturiko “Web TV: Interneteko telebistari buruzko Mintegian” hartu zuen parte eta The Welsh Language in the Media ikerketaren egilea da Elin...
Read MoreHizkuntza indigenak: heriotzera kondenatuak? Paraguaiko “Claves” programaren laburpena
Interneten arakatzen, Deustche Welle, Alemaniaren nazioarteko kateak eta Red GuaraníParaguaiko telebistak elkarlanean ekoiztutako Claves: Lenguas indígenas: ¿Condenadas a morir? debate-programan hizkuntza indigenei buruz iazko abenduaren 22an eskainitakoa aurkitu nuen. Saioak interes berezia du guretzat, Paraguai delako lurralde osoan hizkuntza indigena bat ofizialtzat duen Latinoamerikako estatu bakarra. Guaraniera, Amerikako hizkuntza indigenen artean, bideragarritasun handienekotzat jo...
Read More
Iruzkin berriak