Kike Amonarriz
Blog honetan, nire bizitzaren ardatz nagusiak diren soziolinguistikaz, umoreaz eta hedabideez jardun nahi dut. Eta gai horiek eta nire eguneroko jardunak ekar ditzaketen bestelako kontuez.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Kike Amonarriz: “Euskararen normalizazioan aukera historiko baten aurrean gaude eta ezin dugu alferrik galtzen utzi”(e)k “Bai Euskarari” Sarien banaketan irakurritako testua bidalketan
- Egonean egoteak balio ez duenean(e)k ’Ras yr Iaith’! Galeseraren aldeko lehen Korrika atzeratu egin da bidalketan
- Adriano(e)k ’Ras yr Iaith’! Galeseraren aldeko lehen Korrika atzeratu egin da bidalketan
- patxi lurra(e)k Atsegin ditudan 10 abesti katalan “Diada” egunerako bidalketan
- Kike(e)k Gerra hotsak komikietan bidalketan
“PENSAR EN VERS” Mediterràniako bertsolaritzaz
Atalak: Kultura, Nazioartea
Josep Vicent Frechinak Caramella argitaletxean aurten kaleratu duen liburu honek bat-bateko kantuak Mediterrànian izan duen eta duen garrantzia eta paper soziala aztertzen ditu, liburuarekin batera, adibideak biltzen dituen CDa dakarrelarik.
Liburuaren lehen zatian bat-bateko kantuak gizarte tradizionaletan bete izan dituen funtzioak eta bere ezaugarri nagusiak zehazten ditu. Euskal Herriko bertsolaritzari buruz duen ezagupen sakonaz baliatuz, gainera, hemengo bertsolariei nahiz ikerlariei buruzko aipamenak maiz tartekatzen ditu.
Egilearen ustez, kultura herrikoiaren balio nagusia ez datza bere formen edertasunean. Kulturak, batez ere, herri bakoitzak mundua ulertzeko duen modua jasotzeko eta adierazteko balio duela nabarmentzen du. Baita, gizartea trinkotzeko, ezagutza transmititzeko eta memoria gordetzeko ere.
Industria aurreko gizartean, kantua eguneroko bizimoduan txertatuta zegoen eta funtzio ugari betetzen zituen: norbanakoen adierazpen nahia bideratzeko bitartekoa zen, ludikotasuna askatzeko, nortasun kolektiboa ospatzeko… Bat-bateko kantua, bestalde, iritzia sortzeko erreminta garrantzitsua zen, hala nola kontrol sozialerako, gatazken konponbiderako edo transgresiorako.
Frechinak Mediterrània osoko kantaera desberdinak aztertu ditu liburuan eta beraien ezaugarri komunak eta bakoitzaren bereizgarriak xehetu ditu, erabiltzen diren “gramatika” eta teknika desberdinen inguruko argibide ugari emanez.
Etorkizuna baikor ikusten du egileak. Bere ustez, bat-bateko kantua berrindartu egin da desagertzera zihoala zirudien lekuetan eta indartsuen zegoen lekuetan indarberritu egin da. Hiru arrazoi nagusi ematen ditu hori esplikatzeko: nortasun kolektiboak artikulatzeko dagoen beharra, sozializazio alternatiborako eremuek hartu duten garrantzia eta kantuak berezkoa duen indar komunikatiboa. Bertsolaritzaren adibidea ere aipatzen da atal honetan.
Liburuaren azken atalean, Mediterràniako bat-bateko kantaera hauek aztertzen ditu:
Bertsolaritzaz eta kultura herrikoiaz interesaturik daudenentzat, oso liburu gomendagarria.