Euskara Twitterren UMAPen datuen argitan
Jaso berria dugu UMAPek euskal tuiterlaritzaren inguruan bidali digun azken txostena. Bertan, maiatzeko datuak biltzen dira, labur eta argi. Lehen begiratuan, datuei erreparatu diet, baina iruditzen zait, datuok eskuartean izateak berak merezi duela hausnarketa. Hizkuntza gaietan adituak diren guztiek aitortzen dute, hizkuntza bat XXII. mendera iritsiko bada, nahi eta nahi ez, babes ofiziala beharko duela, transmisioa familietan eta irakaskuntzan bermatu, eta presentzia normalizatua izan...
Read MoreMihiluzeren ondarea (3): Tribuaren Berbak
Proba honen oinarrian, euskarazko Argotari buruzko hausnarketa bat dago, Asisko Urmenetak Mendebalde Alkartearen VII. Jardunaldietan “Kolokiala = koloniala(?)” esaldian laburtu zuena. Zazpiak Batmanen hitzaldietan argot pieza ugari bildu genuen han-hemenka: biraoak, sexuari buruzko hitzak, parranda-giroko metaforak… Gehienak oso lokalak edo giro jakinetan sortuak ziren. Bestalde, Asiskok kaleratu berria zuen Mantxut lokuzio-bilduma. Eta hauxe zen gure kezka: nola ezagutarazi eta zabaldu...
Read MoreMihiluzeren ondarea (2): Zazpikiak
”Zazpiak Batman”ekook (Asisko Urmenetak, Antton Olariagak eta hirurok) ”Euskararekin dibertitzeko manerak” hitzaldia prestatu genuenean, ataltxo bat eskaini genien itzulpen xelebreei. Denok ezagutzen genituen klasiko batzuetatik abiatu ginen: ”Autobusak bihar eta berandu” (Mañana y tarde), ”Tren azpikogonak” (Combinaciones de trenes), ”Lekatxozko izozkia” (Helado de vainilla) edo ”Bigarren landarea” (segunda planta). Ezagun hauei, han-hemenka jasoak genituen beste...
Read MoreMihiluzeren ondarea (1): Programaren oinarriak
Mihiluze amaitu bada ere, zortzi denboraldi hauetan erabili ditugun jokoak, hor daude, denon erabilgarri. Urteotan, leku askotan erabili dira joko horiek, asko izan baitira Euskal Herrian zehar egin diren Mihiluze Lehiaketak: ikasturte amaierako jaialdietan, festetan, Euskaltegietan, gaztetxeetan… Horixe izan da Mihiluzek eman digun poz handienetako bat, gure proposamena gizartean nola zabaldu den ikustea. Zabalpen horretan laguntzeko, 2009ko Uda Ikastaroetan Mihiluzeren inguruko...
Read More“Hizkuntza normalizazioa eta hedabideak: etorkizun hurbileko erronkak” Ikastaroa
Euskal Herriko Unibertsitateak Miramar Jauregian antolatzen dituen XXXII. Uda Ikastaroen barruan, eta Ekainaren 18an eta 19an, “Hizkuntza normalizazioa eta hedabideak: etorkizun hurbileko erronkak” Ikastaroa antolatu dugu sektoreko zenbait eragileren artean. Ikastaroak gaiaren inguruko hausnarketa bultzatu nahi du. Izan ere, Euskalgintza eta euskarazko komunikabideak bidegurutze batean baitaude. Fase politiko-sozial berri batean gaude, Euskararen Legea onartu edo EITB sortu zirela 30 urte...
Read More
Iruzkin berriak