Algara, edo ez gara
Hasiera » Soziolinguistika
Urt31 0

Zinea sustatzeko eredu arrakastatsua Tolosan

Posted in Kultura, Soziolinguistika, Zinema

Joan den igande arratsaldeko zazpi eta erdietan Tolosako Leidor zinemara sartzeko ilara egin beharra zegoen. 500 bat lagun sartu ginen “Los miserables” filma ikustera. Bertan geundenontzat ezer berezirik ez, astea joan eta astea etorri Tolosan errepikatzen den irudia baita: ilarak zinemara sartzeko. Fenomeno honen atzean Tolosako Zine-Forumeko jende zinemazale eta ausarta dugu. Orduan, Tolosan, beste hainbat herritan bezala, filmak ikustera aretoetara inguratzeko joera gainbehera zetorren....

Read More
Urt21 6

2012ko Calvet Barometroa: euskara da munduko 51. hizkuntza

Posted in Soziolinguistika

Kaleratu berri dira Calvet Barometroaren 2012ko datuak. Munduko hizkuntzen bizi-indarra edo “pisua” neurtzen dituen barometro honetan, inoiz baino hizkuntza gehiago sailkatu ziren iaz. Azken neurketa honetan, Alain Calvet eta Louis-Jean Calvet soziolinguistek Ethnologueren arabera 500.000 hiztun baino gehiago dituzten munduko 563 hizkuntzak neurtu eta sailkatu dituzte, 2010ean 137 neurtu zituzten bitartean. Hiztun kopuruaz gain, hizkuntza baten bizi-indarra edo “pisua” neurtzeko...

Read More
Urt10 2

Biziraupena da arrastoa

Posted in Soziolinguistika

Joan den larunbatean Argia astekariaren urteko azken alea irakurtzen ari nintzela, atentzioa eman zidan Sustrai Colinak Jean Haritschelharri egindako elkarrizketak. Ofizialtasunaren inguruan galdetuta hauxe erantzun zuen: Ez dugu euskararen ofizialtasunik berehalakoan lortuko. Hain dira mandomulak gure jakobinoak! Heien psikologiak frantsesa, frantsesa, eta frantsesa baizik ez du onartzen. Nola konprenitu bertzela halako euskarafobia eta erraiten dituzten astakeriak? Mandomulen aurka balio...

Read More
Urt02 1

“Erdaldunen euskararekiko aurreiritziak eta jarrerak” ikerketaren inguruan

Posted in Soziolinguistika

Prentsa erreferentziak irakurrita, azpimarratuta eta jasota banituen ere, joan den astean irakurri dut Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak 2009an argitaratu zuen Erdaldunen euskararekiko aurreiritziak eta jarrerak. UNESCO Etxeako eta Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrako Amarauna ikerlari-taldeak –Esti Amorrotu, Ane Ortega, Itziar Idiazabal eta Andoni Barreña– eginiko ikerketa lana. Liburuak meritu asko ditu: hasteko oso ondo egituratuta dago eta erraz irakurtzen da;...

Read More
Abe24 0

Euskararen tamaina munduko hizkuntzen artean

Posted in Soziolinguistika

Aurreko batean, lagun batek aipatu zidan, lan egiten duen Udaletxeko euskara planaren barruan EMUN kooperatibako kide batek honako hau galdetu ziela: ea beraien ustez, munduko hizkuntzen artean, euskara zenbagarren postuan dagoen, hiztun kopuruari dagokionez. Ethnologue erakundearen arabera munduan 6.909 hizkuntza daude. Hiztun gehien dituena txinera omen da mila milioi hiztun baino gehiagorekin. Baina badira hiztun bakarreko edo oso-oso gutxiko hizkuntzak. Eta orain, erantzun zuk zeuk...

Read More
Abe14 0

Ustekabean, hiztunak galdu ditu galesak

Posted in Soziolinguistika

Beti pentsatu izan dut euskaldunok Europan dugun hizkuntza komunitaterik antzekoa galesdunena dela eta Euskal Herrian ez ditugula behar bezala jarraitzen bertako bilakaera soziolinguistikoa eta galesaren aldeko ekimenak. Ia 600.000 hiztun (biztanleriaren %20 inguru), ingelesarekiko distantzia linguistiko handia eta hizkuntzaren berreskurapenaren aldeko dinamika sozial indartsua eta maila bateko babes instituzionala. Horregatik nengoen abenduaren 11ren zain, egun horretan kaleratu behar...

Read More
Abe06 0

Baltsan eta Frisian, euskaraz bizi nahi dugulako

Posted in Soziolinguistika

Baltsan esaten omen diote Ziburuko arrantzaleek norberak harrapatutako arrainak komunean jartzeari ondoren banatzeko. Pikniketarako ere balio omen dezake Ladix Arrosagarai adiskideak fin-fin azaldu zidan bezala. Pantzo Hirigaraik eta biok ere baltsan egin nahi izan genuen Ziburuko Baltsan elkarte berriaren zabaltze-ekitaldietan, igande arratsaldean “Bidaso biga so” ikuskizuna eskainiz. Eguraldi txarrari aurre eginez 80 lagun inguru bildu ziren elkarte berriaren areto handian. Ikusleen...

Read More
3 / 3«Aurrekoa123

Kike Amonarriz

Blog honetan, nire bizitzaren ardatz nagusiak diren soziolinguistikaz, umoreaz eta hedabideez jardun nahi dut. Eta gai horiek eta nire eguneroko jardunak ekar ditzaketen bestelako kontuez.

Azken bidalketak

  • Hizkuntzak maite dituen jendea
  • “PENSAR EN VERS” Mediterràniako bertsolaritzaz
  • “Bai Euskarari” Sarien banaketan irakurritako testua
  • ‘Maisu-maistrak eta ministroak’ eta beste hamairu txiste
  • Gerra hotsak komikietan

Iruzkin berriak

  • Kike Amonarriz: “Euskararen normalizazioan aukera historiko baten aurrean gaude eta ezin dugu alferrik galtzen utzi”(e)k “Bai Euskarari” Sarien banaketan irakurritako testua bidalketan
  • Egonean egoteak balio ez duenean(e)k ’Ras yr Iaith’! Galeseraren aldeko lehen Korrika atzeratu egin da bidalketan
  • Adriano(e)k ’Ras yr Iaith’! Galeseraren aldeko lehen Korrika atzeratu egin da bidalketan
  • patxi lurra(e)k Atsegin ditudan 10 abesti katalan “Diada” egunerako bidalketan
  • Kike(e)k Gerra hotsak komikietan bidalketan

Artxiboak

  • 2015(e)ko iraila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Komikiak
  • Kultura
  • Nazioartea
  • Sailkatugabeak
  • Soziolinguistika
  • Txisteak
  • Umorea
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA