Algara, edo ez gara
Hasiera » Umorea
Urt06 0

Umore beltz… beltza!

Posted in Txisteak, Umorea

Duela hilabete batzuk, familiarekin Bordelera joan nintzen egun pasa eta Akitaniako Museoaren parean dagoen liburudendara sartu nintzen (nik ere baditut nire perbertsioak!). Liburuen artean, batek eman zidan atentzioa: “Humour noir” (Umore beltza) zuen izenburua. Eta ez gaia umore beltza zelako, egilea beltza zelako baizik! Iaz zendu zen Mouss Diouf komiko senegaldarra. Ez da hasiera txarra pentsatu nuen nire artean. Erosi, irakurtzen hasi eta hona, 55. orrian aurkitu nuen...

Read More
Urt02 0

2012ko azken txisteak

Posted in Txisteak, Umorea

Beti berandu Ikasturtea hasi denetik Patxiku Txiki berandu iritsi da egunero ikastolara. Irakasleak ezin du gehiago:    –  Patxiku!!! Gaur ere berandu? Horrelakorik gertatzen den azken eguna! Ez dizut gehiago onartuko berandu iristea! Jakin al liteke zergatik ezin zaren ordurako iritsi? –  Nik ez dut kulparik, maisu! Errua ikastola aurreko biribilgunean dagoen errotuluarena da! –  Errotuluaren errua? Zein errotulu, ordea? –  Hortxe dagoen hori, maisu:...

Read More
Abe28 8

Bizkaieraren arrastoak dituen hizkuntza bat aurkitu dute Amazonian! (Abenduak 28ko Inozentada!)

Posted in Umorea

Gaur goizeko 8retan jaso dugu deia Bogotatik: Australiako “Reseach Center for Endangered Languages” erakundeko bi hizkuntzalarik, orain arte ezagutzen ez zen Amazoniako tribu bat aurkitu dute eta ditugun datuen arabera, bizkaieraren arrastoak dituen hizkuntza bat hitz egiten dute. Fred Martin eta William Taylor uztailean abiatu ziren oihanera, linguistikoki sailkatu gabeko tribuen bila, Mongabay web gunean, Cristóbal von Rothkirch-ek Río Puré Parke Nazionalean ezagutzen ez ziren tribu...

Read More
Abe17 0

Ongi etorri Korsikara! (Txisteez eta komikiez)

Posted in Komikiak, Txisteak, Umorea

KORSIKARRAK KONTINENTEAN Beren bizitza guztian irlatik atera ez diren bi korsikar lehenengo aldiz iritsi dira kontinentera. Bertara ekarri dituen itsasontzitik atera, eta kaitik barrena tren geltokirik gertuenera doazela, bietako batek trafiko-seinale edo pano bat ikusi du: “Arriskua-Lanak!” Eta orduan, zeharo aztoratuta, besteari: –  Ikusi al duk? Hemen gutxienez ohartu egiten gaitiztek! Handik gutxira, eraikin baten atariko plaka batean: “M. Beutri:  Lan-medikuntza” – Hori duk...

Read More
Abe02 0

Deitura (Txistea)

Posted in Txisteak, Umorea

Gizona udaletxeko bulegoetara sartu da, ziurtagiri bat jasotzera: – Deitura? –galdetu dio funtzionarioak. – Guridi, h-rik gabe. – Nola esan duzu? – Guridi, h-rik gabe. – Baina Guridik ez dauka h-rik eta! – Ez, noski! Horixe errepikatu dizut ba birritan! (ARGIAren 2.347 zenbakian argitaratua)

Read More
Aza29 0

Umorea eta hizkuntzen irakaskuntza

Posted in Hezkuntza, Umorea

Blog hau zabaltzeko aitzakia duela gutxi irakurritako Péter Medgyes-en Laughing Matters: Humour in the language classroom liburuak eman dit. Hungariako Hezkuntza Ministerioko estatu idazkari eta Damascon enbaxadore ere izan den Linguistika Aplikatuko irakasle honek, hizkuntzen irakaskuntzari buruzko hainbat liburu idatzi ditu, tartean aipatu berri dudana. Umoreari buruzko sarrera labur baten ondoren, hizkuntzen irakaskuntzan erabil daitezkeen ehun ariketa baino gehiago dakartza: sarrera...

Read More
Aza25 0

Diputatua Bretainian (Txistea)

Posted in Txisteak, Umorea

Frantziako presidentetzarako azken hauteskundeetan, UMPko hautagai bat honela mintzatu omen zen Bretainiako herrixka batean: – Ni frantses jaioa naiz! Nire gurasoak frantsesak ziren eta hezkuntza frantsesa eskaini zidaten! Nire izaera eta nire nortasuna frantziar autore eta pertsonalitate handien gerizpean osatu ditut! Frantziako enpresa batentzat egin dut lan nire bizitza guztian! Frantzian egin ditut nire opor guztiak. Frantziar jaio nintzen, frantziar gisa bizi naiz eta frantziar hilko...

Read More
2 / 2«Aurrekoa12

Kike Amonarriz

Blog honetan, nire bizitzaren ardatz nagusiak diren soziolinguistikaz, umoreaz eta hedabideez jardun nahi dut. Eta gai horiek eta nire eguneroko jardunak ekar ditzaketen bestelako kontuez.

Azken bidalketak

  • Hizkuntzak maite dituen jendea
  • “PENSAR EN VERS” Mediterràniako bertsolaritzaz
  • “Bai Euskarari” Sarien banaketan irakurritako testua
  • ‘Maisu-maistrak eta ministroak’ eta beste hamairu txiste
  • Gerra hotsak komikietan

Iruzkin berriak

  • Kike Amonarriz: “Euskararen normalizazioan aukera historiko baten aurrean gaude eta ezin dugu alferrik galtzen utzi”(e)k “Bai Euskarari” Sarien banaketan irakurritako testua bidalketan
  • Egonean egoteak balio ez duenean(e)k ’Ras yr Iaith’! Galeseraren aldeko lehen Korrika atzeratu egin da bidalketan
  • Adriano(e)k ’Ras yr Iaith’! Galeseraren aldeko lehen Korrika atzeratu egin da bidalketan
  • patxi lurra(e)k Atsegin ditudan 10 abesti katalan “Diada” egunerako bidalketan
  • Kike(e)k Gerra hotsak komikietan bidalketan

Artxiboak

  • 2015(e)ko iraila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Komikiak
  • Kultura
  • Nazioartea
  • Sailkatugabeak
  • Soziolinguistika
  • Txisteak
  • Umorea
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA