Ongi etorri Korsikara! (Txisteez eta komikiez)
KORSIKARRAK KONTINENTEAN Beren bizitza guztian irlatik atera ez diren bi korsikar lehenengo aldiz iritsi dira kontinentera. Bertara ekarri dituen itsasontzitik atera, eta kaitik barrena tren geltokirik gertuenera doazela, bietako batek trafiko-seinale edo pano bat ikusi du: “Arriskua-Lanak!” Eta orduan, zeharo aztoratuta, besteari: – Ikusi al duk? Hemen gutxienez ohartu egiten gaitiztek! Handik gutxira, eraikin baten atariko plaka batean: “M. Beutri: Lan-medikuntza” – Hori duk...
Read MoreDeitura (Txistea)
Gizona udaletxeko bulegoetara sartu da, ziurtagiri bat jasotzera: – Deitura? –galdetu dio funtzionarioak. – Guridi, h-rik gabe. – Nola esan duzu? – Guridi, h-rik gabe. – Baina Guridik ez dauka h-rik eta! – Ez, noski! Horixe errepikatu dizut ba birritan! (ARGIAren 2.347 zenbakian argitaratua)
Read MoreDiputatua Bretainian (Txistea)
Frantziako presidentetzarako azken hauteskundeetan, UMPko hautagai bat honela mintzatu omen zen Bretainiako herrixka batean: – Ni frantses jaioa naiz! Nire gurasoak frantsesak ziren eta hezkuntza frantsesa eskaini zidaten! Nire izaera eta nire nortasuna frantziar autore eta pertsonalitate handien gerizpean osatu ditut! Frantziako enpresa batentzat egin dut lan nire bizitza guztian! Frantzian egin ditut nire opor guztiak. Frantziar jaio nintzen, frantziar gisa bizi naiz eta frantziar hilko...
Read More
Iruzkin berriak