Berriz Irigoien
Berriz Irigoien Juan Goytisolo idazlea kalean zihoan batean irakurle bat hurreratu zitzaion eta esan zion azken liburua asko gustatu zitzaiola. Goytisolok galdetu zion ea zenbat aldiz irakurria zuen liburua. Irakurleak erantzun zion behin irakurria zuela. Orduan Goytisolok: “Bietako bat, edo zu irakurle txarra zara edo ni oso idazle txarra”. Berrirakurketaren aldekoa zen. Berak urtero gustuko pare bat autore hartzen zituen eta obra osoa berrirakurtzen zien. Irigoien berrirakurtzen hasteko...
Read MoreHaizearen parabolak by Francis Linden
Haizearen parabolak by Francis Linden Kontakizun laburrez osaturiko liburu ederra dugu honako hau, Haizearen parabolak izenekoa. Patxi Ezkiaga (1943-2018) idazle oparoa Francis Linden Blossom izenarekin bataiatu dugu, gure artean eta nazioartean oihartzun handiagoa izango duelakoan. Hona hemen liburuko hiru kontakizun, dastagai: Haurraren sabela (Mahäbharäta-n inspiratua) Iritsi zen munduaren amaiera eta lurra, berriz ere, zingira gris hotza bihurturikzegoen. Suntsipen beldurgarri hartan...
Read MoreHiru liburu ttipi mamitsu
Hiru liburu ttipi mamitsu Saiakera arloko hiru liburu hautatu ditugu oraingoan. Ehun orrialde doi dituzte, baina horietan bada aski mami gogoeta egiteko eta ikasteko. Gai desberdinak lantzen dituzte. Sorginak, emaginak eta erizainak (Barbara Ehrenreich & Deirdre English) Katakrak, 2019 Bizidunak haurren eta helduen heziketan (Txomin Peillen) Gero-Ortzadar, 1995 “Fake News”-ak ez dira atzo goizekoak (Fito Rodriguez) Utriusque Vasconiae, 2019 *Sendo berresten dugu gure...
Read MoreGerra garaiko ametsak
Gerra garaiko ametsak Poztu nintzen liburu hau liburu-dendan ikusi nuenean. Ngugi Wa Thiong’o idazle handia euskaraz. Gerra garaiko ametsak. Azala erakargarria, koloretsua. Liburua eskuan hartu eta kontrazala irakurtzera: “Aita bat, lau emazte eta hogeita lau senideko familia kikuyu batean jaio zen Ngugi wa Thiong’o, Limurun (Kenya), 1938an. Haurtzaro xume bezain zoriontsua darama mutikoak, britainiarren koloniaren mendean bizi denik ia ohartu gabe. Pixkanaka, ordea, aldaketa ugari...
Read MoreMalê argitaletxe afro-brasildarra
Malê argitaletxe afro-brasildarra Rio de Janeiron, Brasilen, argitaletxe berria eratu zuten 2015ean: Malê Editora. Idazle beltzen lanak argitara emateko. Vagner Amaro eta Francisco Jorge dira arduradunak. Eta iaz aldizkari bat ere sortu dute: Mahin revista literaria. Mahin aldizkariak Elisa Lucinda-ri eskaini dio azala, Livro do avesso liburua atera baitu. Hemen liburuaren puska bat: Atzo ezin izan nuen jasan. Begiratu nion eta esan: alferrik galtzen nauzu, ez zara nitaz...
Read MoreZoriona
Zoriona Hiztegi Batuak bi adiera dakartza zorion hitzarentzat. zorion 1 iz. Poz eta atsegin beteko egoera. Dirua ez da zoriona, baina haren atzetik gabiltza gehienok. Pozak, ordea, behartsuaren zorionak bezala, ez du luzaroan irauten. Nahi baduzu izan dezazun lur honetako zoriona, hauta ezazu, bai, neska prestu bat. Ez zuen, beraz, izan martiri hiltzeko zoriona. Tormesko itsumutilaren bizitza eta zorion-zorigaitzak. Bilatzen du bere zoriona aurkitzen ez den tokian, eta ez du ateratzen nekea...
Read MoreZorigaitza
Zorigaitza “Sorte Avessa” [Zorigaitza, Zorigaiztoa, Dohakabetasuna, Asturugaitza] Ortik eta emendik (Mokoroa) =Aldiz joaten dire zorroak errotara= (Aldizka etortzen zoritxarrak, bein bateri, bein besteari.) (El infortunio visita hoy a uno, mañana a otro.) Naparroa-ko esaera zarrak. (Intza-r Damaso). 1974 – Bapez batetik sortuten dira sarritan zoritxar andiak…. De una nonada. Bigarren Ipuitxoak: (L. Ormaetxe) –Ormaetxe Leoncio Betozkigu nai-añeko ekaitz eta...
Read MoreGarraioa
Garraioa Bi kamion marraztu horiei para nahi nizkien hitz edo solas batzuk, garraiolarien lana aitortzeko eta onesteko. Hala, hasi nauzue “garraio” hitzaren xerka eta topatu dut honako testu hau. “Gathua eta bi garraioak”. Eta geratu naiz estonatua, zer arraio erran nahi ote du? Hiztegian begiratuta eta galdetuta jakin dut, “garraio” hitzak “txolarre” esan nahi duela, etxetxori, artatxori horietako. Oh, beti ikasten! Leonce Goietxe-ren Fableak edo Alegiak liburukoa da testua,...
Read MoreSapiens eta untxi fluoreszentea
Sapiens eta untxi fluoreszentea Yuval Noah Harari historialari israeldarraren lana da Sapiens liburua, azpititulutzat Gizadiaren historia labur bat duena. Munduan hizkuntza askotara itzuli den liburua dugu. Beti da tentagarria “guztia” jasotzen duen liburu bat irakurtzea, “Munduaren historia” erako bat eskuetan hartzea. Horietakoa dugu Sapiens izeneko hau. Zure senitartekoak ez dira agertuko, baina ikuspegi orokorra ez zaizu faltako. Laurehun orrialde pasatxokoa da. Liburu honek lau...
Read More
Iruzkin berriak