Ez ezazu distopiarik leitu baratxuri zopa jaten duzun bitartean
Ez ezazu distopiarik leitu baratxuri zopa jaten duzun bitartean Uda desberdin eta desfermin hau ez dugu ez berehala ahaztuko; nahiko harroxko morroxko genbiltzan azken aste hauetan terrazetan kañak eta lejiak displizenteki edanez, kobizapia okozpean edo eskumuturrean genuela, askatasun konkistatu berria garaipen itzela bailitzan ospatuz. Ba harrokeriak finitu dira, mon amour. Berriro etxeko lau hormen artean konfinaturik amaitu nahi ez badugu, euskal uda bene-benetakoa,...
Read MoreMintegiko lurra
Mintegiko lurra “Bi urte nituela jaio zen neba, eta orduan hasi nintzen nozitzen zein diferentea zen aitarentzat alaba bat edo seme bat edukitzea. Uste dut nabaritu nuela hiru urte egin baino lehenago, gezurra ematen duen arren. Venezuelan bizi ginen, eta erreka bat zeharkatzerakoan, cayuco ziztrin batean, iraultzeko puntuan egon ginen, eta familia osoa itotzeko zorian. Aitaren ardura bakarra semea salbatzea izan zen. Ez alaba, ez emaztea. Semea. Eta hori konstante bat izan da bizitza osoan....
Read MoreOvidiusen Maita-Bidea irakurtzeko mugona
Ovidiusen Maita-Bidea irakurtzeko mugona mugona: momentu aproposa INTRO Honekin guztiarekin esan nahi dudana zera da, urteen poderioz benetako harremanak zer diren ohartu naizela, zaintza harremanean oinarrituak eta guk geuk aukeratu ditugun horiek, alegia. Errespetuan eta elkarrenganako ulermenean oinarritzen direnak, bizitzak eta zaintza erdigunean kokatu eta enpatia abiapuntu bezala hartzen dutenak, nahiz eta beste pertsona batekin harreman bat izan elkarrekiko sortutako harremana zalantzan...
Read MoreBortz (bost) liburu Mafaldarentzat
Beharbada denbora pixka bat hartuko duzu uda honetan irakurtzeko, Mafalda. Bost liburu gomendatzen dizkizugu. Ea gustuko dituzun! GALTZAUNDI ta beste bertso asko Ramosen liburu ontako bertsoak lau zatitan jarri ditugu: Lenengoa, T olosa’ko Iñauteriak. Festa oyetan kantatzeko egiñak dira, dudarik gabe, bertso oyek danak. Bigarrena, Kezketan. Ala bait zegon Ramosen gogoa bertso oyek jartzerakoan. lrugarrena, Gure gizonak. Ontan ederki asko ageri da Ramosek Gipuzkoari eta...
Read MoreBaserritarren ametsik ederrena: itxiturak egitea
Seguru asko arbuiatuko naute baserritarrek, kaletarra bainaiz, eta ezjakina baserri gaietan. Halere, ene aspaldiko sentipen bati jarraiki idatzi dut honako hau: Baserria gaizki dago, ezinean. Batzuen ustez hilzorian edo behar gorrian behinik behin. Laguntza gutxi, eskakizun handiak, zergapetuak, txalotuak, baina izorratuak. Baserria gainbehera doa, gainbehera. Eta gainera bultza egin nahi diogu hondoa jo dezan. Nork izan nahiko du baserritar? Jende gutxik, nik uste. Gauza bat da simaurra...
Read MorePello Joxepe [ פדרו חוזה ]
Pello Joxepe [ פדרו חוזה ] Pello Joxepe abestia txit ezaguna dugu gure artean. Pello Joxeperen andreak haurra izan du eta abadearena da haur hori, antza. Errua zeinek eta larrarteak! Kanta herrikoi honen melodiak inspiratu bide zuen Noemi Shemer abeslari israeldarra, YERUSHALAYIM SHEL ZAHAV [Urrezko Jerusalem] abestia egiteko, heriotza-aurrean lagun bati aitortu zionez, nahiz bizi zelarik hori ukatu, Joxepek haurra bezala. Urrezko Jerusalem abestia, Israelgo ereserki ez...
Read More
Iruzkin berriak