Xanti Iruretagoienaren omenez
Xanti Iruretagoienaren omenez Egun jakin baterako, erakusketa kolektibo txiki baterako, akuarelak egin zituen Koldo Goitiak, artista eta itzultzaile zendu berri bati (2018) omen egiten zion erakusketa baterako hain zuzen. Artista eta itzultzaile hori Xanti Iruretagoiena zen, Marco Vitrubioren Arkitekturaz hamar liburuak lana latinetik euskaratu zuena. Arkitekturako De Architectura hamar liburuei dagokienez, bizitza profesional oso baten gailurra osatzen dutela dirudi, ingeniari...
Read MoreAltonagaren idazlan dibulgaziozkoak
Altonagaren idazlan dibulgaziozkoak Liburu interesgarri, ulergarri, eta atseginak. Nornahik irakurtzeko modukoak. Horrelakoak dira Kepa Altonagak idatzitako dibulgaziozko lanak. Estimatuak. Onetsiak. Gomendagarriak oso. Hemen duzue aukera, nahi duzuena hautatzeko. Arnaut Abadiaren zoo ilogikoa Arnaut Abadia jaun kalonjea (Bithiriña, 1843; Beloke, 1916) munta handiko gizona dugu Ipar Euskal Herriko historian. Larresoroko Seminarioko zuzendaria izan zen ia berrogei bat urtez, eta, halaber,...
Read MoreAireportuko musika
Aireportuko musika Luis Garde idazlea hitz neurtuetan da ezaguna, baina eleberrietan ere ongi agertu du bere gaitasuna. Azken eleberria Aireportuko musika da. Liburukote sendo mamitsua. Olerki eta narrazio, idazlearen obra sendotuz doa eta idazlearen izena finkatuz, errotuz, eta Gardeago eginez. Egunetik egunera Luis Garde-ren ezpala estimatuagoa dugu. 2027ko urtarrilean EHASek, erakunde armatu ia ezezagun batek, bahitu du Leyre Olcoz, nafar politikari eskuindarra eta eragin handiko familia...
Read MoreKendu hiperesteka
Maiz sarean testuren bat irakurtzean, aurkitzen dugu, hitz batek esteka edo hiperesteka bat duela atxikita, hau da, esplikazio luzeago bat, hitz hori kalifikatzen duena. Batzuetan argigarri gerta ohi da, baina nola jakin hiperestekak egia dioela? Gauza bera pertsonekin gertatzen da. Urliak badu izena eta hiperestekan hari egozten zaizkio hainbat tasun eta keria. Kutsua. Hiperesteka kenduta, gauza bakoitzari bere benetako izena eman dakioke. Benetako izena baldin badu, ez du...
Read MoreLeheneko Eüskaldunari fama zaio baratü…
Leheneko Eüskaldunari fama zaio baratü… Allande Etxart-en hiru liburu eskuratu ditugu Sarako idazleen biltzarrean. Ikerketa bat eta bi eleberri. Denak ere zubereraz idatziak. Allande Etxart 1950ean sortua Altzain eta orain Bildozen bizi da. Liburu saltegi baten zabaltzeak Xiberoako liburuen irakurtzeko parada ekarri dio. Jadanik “Xiberoako sagarretaz” liburuan parte hartu du. Leheneko Eüskaldunari fama zaio baratü… Allande Etxart (liburuaren...
Read MoreTxomin Peilleni elkarrizketa: sinesteak mintzagai
Txomin Peilleni elkarrizketa: sinesteak mintzagai Lazzaretto Vecchioko blogari Koldo Goitiak & Iñaki Bastarrikak prestatutako elkarrizketa duzue hau, Sabin Oregi “dakit” argitaldariko editorearen laguntzaz, etxe honek argitaratu berri duen liburuaz: El imaginario en las creencias populares y cultas. (Imaginarioa herri-sinesteetan eta sineste kultuetan), Txomin Peillenek idatzia. Sinesteak kulturen parte garrantzizko bat dira. Sinesteen aniztasunak eutsi egiten dio bereari,...
Read More
Iruzkin berriak