Xabier F. Loyola margolariaren ofizioa
Margolari ofizioa ikasten bizitza osoa egina du Loyola jaunak. Eta egunero segitzen du ikasten, lanean. Haren lanei begiratu eta lehenbizi bururatzen zaidan hitza ofizioa da. Ordu askoren buruan, ahalegin askoren buruan eskuratutako ofizioa. Bigarren bururatzen zaidana da, arreta handiz hautatuak dituela margotzen dituen motiboak eta giroak. Askotan emakumeak ageri dira. Hirugarren bururatzen zaidana, koadroek istorio bat kontatzen dutela da (Hitzordua, esaterako). Laugarren bururatzen zaidana,...
Read MoreBernard Manciet idazle okzitanoa
Hona idazlearen berri, Lucien Etxezaharretak Lo dider de Guernica liburuaren hitzaurrean idatzitakotik: Bernard Manciet 1923.eko irailean sortu zen Sabres herrian, Goi Landetan. Amaren hizkuntza, “gaskoin beltza”, okzitanieraren adar berezia, beranduago, bere hizkuntza literario bezela aukeratuko zuen. Ikasketak Sabresko eskola publikoan egin eta, Talenceko lizeora joan zen, Montaigne lizeora ondotik joanez. Latina, grekoa ikasi zituen eta jakintza harrigarrikoa agertu gazte gazterik....
Read MoreLola Viteri margolaria eta gaurko umeak
Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak Lola Saenz de Viteri Pintore gipuzkoarra (Zarautz, 1927-Donostia, 2006). Pintura eta marrazkia ikasi zituen Jacinto Olave-rekin (1945-50) eta grabatua eta damaskinatua Domingo Martinez-ekin (1950-53). Ondoren, 1968 eta 1973 artean Eduardo Encinas-en estudioan lan egin zuen. Erakusketak eginak ditu Eibarren, Zarautzen eta Donostian. Viteri margolariari buruzko post hau prestatzen ari naizela, herri bateko plazatik...
Read MoreIsabel Azkarateren kamera magikoa
Isabel Azkarate argazkilari profesionalak argazki asko eta onak egin ditu munduan zehar, urte askoan. Orain, hasita dago bere artxiboa digitalizatzen eta lehengo argazkiak esku artera ekartzen. New York, 1980 40 urte joan dira jadanik….1980ko abenduaren 8an, astelehena, John Lennon erail zuten bere bizilekua zuen eraikinaren sarreran, Dakota eraikinaren sarreran. Lennon itzuli berria zegoen grabazio-estudiotik Yoko Ono emaztearekin batera. Egun horretan ni New York-en nengoen...
Read MoreMunibe aldizkari zientifikoa: urubiak eta eukaliptoak
Munibe, Cien.nat. Aranzadi Zientzia Elkartearen aldizkari zientifikoa da. 1947an sortutako ikerketa zentro honen xede nagusia da zientziak ikertzea, aplikatzea eta zabaltzea. Munibe urtekaria da, eta 1949. urteaz geroztik argitara ematen ditu Geologia, Botanika, Zoologia, Ekologia eta Natur Inguruaren arloetako jatorrizko ikerketa-lanak. Iñigo Zuberogoitia, Maite Laso, Alexandra Egunez, Ainara Azkona, Sergio de Juan, Carlos González de Buitrago, Gorka Belamendia, Rosa de Siria Apaolaza, Ana...
Read More
Iruzkin berriak