Legaireko tornadoa edo kürübiloa
Legaireko tornadoa edo kürübiloa Oh, Legaireko basoak! Tornadoa heldu da ohartaraztera. Haize bihurri-bihurri hori. Haize kiribil hori. Zuhaitzak hausten dituen hori: “Ez zabiltzate ongi!” “Ez zarete ongi ari!” ————————– Tornade: bahümet, kürübilo (junes casenave-harigile francais-eüskara hiztegia) Tornade: tornado – orrona (BL) [ nola erran hiztegia] Oh, itsas-portua Oh, Arrantzaleen babeslekua. Urak handi...
Read MoreDolores Redondoren noir* batekin zeinek daki zer gerta dakizukeen, bihotza… [Koldo Goitiaren artikulua]
Dolores Redondoren noir* batekin zeinek daki zer gerta dakizukeen, bihotza… [Koldo Goitiaren artikulua] noir: literatura-espektro osoa xurgatzen duen genero ilun, modako, charmant-ena. Bai, ene adiskidetxo maitagarriok, horrela izaten dira gauzak: aukera onak behin bakarrik jartzen dira pare-parean (eta potro-ukitzaileak uneoro). Zeinek esan behar zuen Lazzaretto Vecchioko kolaboratzaile xume, apal eta xelebre honek berebiziko okasioa izango zuela Brexitak eta Koronabirusak hutsik utzi...
Read MoreXanti Iruretagoienaren omenez
Xanti Iruretagoienaren omenez Egun jakin baterako, erakusketa kolektibo txiki baterako, akuarelak egin zituen Koldo Goitiak, artista eta itzultzaile zendu berri bati (2018) omen egiten zion erakusketa baterako hain zuzen. Artista eta itzultzaile hori Xanti Iruretagoiena zen, Marco Vitrubioren Arkitekturaz hamar liburuak lana latinetik euskaratu zuena. Arkitekturako De Architectura hamar liburuei dagokienez, bizitza profesional oso baten gailurra osatzen dutela dirudi, ingeniari...
Read MoreTxomin Peilleni elkarrizketa: sinesteak mintzagai
Txomin Peilleni elkarrizketa: sinesteak mintzagai Lazzaretto Vecchioko blogari Koldo Goitiak & Iñaki Bastarrikak prestatutako elkarrizketa duzue hau, Sabin Oregi “dakit” argitaldariko editorearen laguntzaz, etxe honek argitaratu berri duen liburuaz: El imaginario en las creencias populares y cultas. (Imaginarioa herri-sinesteetan eta sineste kultuetan), Txomin Peillenek idatzia. Sinesteak kulturen parte garrantzizko bat dira. Sinesteen aniztasunak eutsi egiten dio bereari,...
Read MoreWyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut”
Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” San Inaziotako zubia. Herritik hanka egiteko korneta-deia jo du Augustus sarjentuak eta Laorbe City a-ghost-town bihurtu zaigu, Urimortua; paseatzera noa erreka ondotik buruak eztanda egin baino lehen (hau aberria hau, dedio, denok ospa egiteko prest lehen aukera dugunean, abertzale karabaniñ batzuk gara). Eta gauzak korapilatzeko Google mega-enterpraixak beste kablewire edo kableguaia potolo horietako bat luzatu...
Read MoreEz ezazu distopiarik leitu baratxuri zopa jaten duzun bitartean
Ez ezazu distopiarik leitu baratxuri zopa jaten duzun bitartean Uda desberdin eta desfermin hau ez dugu ez berehala ahaztuko; nahiko harroxko morroxko genbiltzan azken aste hauetan terrazetan kañak eta lejiak displizenteki edanez, kobizapia okozpean edo eskumuturrean genuela, askatasun konkistatu berria garaipen itzela bailitzan ospatuz. Ba harrokeriak finitu dira, mon amour. Berriro etxeko lau hormen artean konfinaturik amaitu nahi ez badugu, euskal uda bene-benetakoa,...
Read MoreBat batean nobelatto azalgorri hura etorri zen gure eskuetara… [KOLDO GOITIAren idazlana]
Harribitxien gordetegia ireki dut. Duela hirurogei urte neurrira egindako armairu mueblebar kutrevintage batean Xabier Gereñok idatzitako liburutxo kuttuna loxorroan daukat: `Xantaia kontesari´. Nobela laburra, maneiagarria eta arina benetan, Hermanotan nenbilela leiarazi zidatena eta betirako oroitzapen ona uzteaz gain, nére irakurzaletasunean mugarria jarriko zuena. Liburu lapurtua da, aitortu behar dut, edo hobe esanda, maileguan hartu nuena eta erreklamatu ez zidatena. Kanposantu...
Read MoreEz-maite ditut ez-maite hainbat eleberrikote… baina Dickens is different!
Gaur kalekume bixeradun bat etorri zaigu Lazzarettora. Koldo Goitia dugu. Konfinamendua Dickensekin pasa duen irakurle konformagaitza. Idatzi hau ekarri digu: Ez-maite ditut ez-maite hainbat eleberrikote… baina Dickens is different! by Kalekume Bixeraduna Garai erreseteatu hauetan, non Normalidade Berriak jango gaituen Saturnok bere semearekin egin zuen legez, sekulako erabakia hartu dut: Dickens-en nobelatzar bat irakurtzea. Maniaz beteriko lettorea nauzue (geldi irakurtzen duen...
Read More
Iruzkin berriak