Lazzaretto vecchio
Hasiera » Iñaki Bastarrikaren bloga - Lazzaretto vecchio

Gogoa aldizkaria

2021-05-09  //  bAst  //  Iruzkinik ez

Gogoa aldizkaria

gogoa Euskal Herriko Unibertsitateko Logika, Kognizio, Hizkuntza eta Informaziorako Institutuak (ILCLIk) egindako aldizkaria da, eta urtean bitan argitaratzen da, euskaraz. ILCLIren diziplinarteko izaera bere egiten du gogoak: hizkuntza, ezagutza, komunikazio eta ekintzari buruzko ikerkuntza bultzatzen du, eta logika, matematika, hizkuntzalaritza, psikologia, filosofia, informatika eta adimen artifizialetik datozen teoria eta metodoak bat ekartzen saiatzen da. gogoak, beraz, filosofo, logikari, hizkuntzalari, psikologo, matematikari, adimen artifizialeko aditu eta ezagutzari buruzko teoriagile sozialen lanak jasoko ditu. Ez dago beste modurik, diziplina askotako adituen elkarlana baizik, hizkuntza, ezagutza, komunikazioa eta ekintza behar bezala aztertzeko.

 

Camus eta Sartreren eragina zenbait euskal idazlerengan

Pako Sudupe Elorza

Laburpena

Unamunorekin batean, A. Camusek eta J-P. Sartrek ere eragin handia izan zuten 50eko hamarkadatik aurrera gure intelligentsia ttipian, hots, frantziskotarrengan (lehenik, Bastarrikarengan) eta, halaber, Txillardegi, Juan San Martin, E. Lopez Adan eta Joxe Azurmendirengan-eta; eta eragin hori giltzarri izan zen fede katolikoan oinarrituriko euskal kultura tradizionaletik euskal kultura moderno laikoagora igarotzeko. Hasieran Camus izan zen eragile handiena, eta geroago Sartre. Lan honetan Camus eta Sartreren arteko harreman pertsonal-intelektuala arakatzetik abiatzen naiz, eta ondotik haien eraginaren nondik norako nagusiak azaltzera egiten dugu, existentzialismoa, erlijioa eta morala direla ardatz. Eta, horrekin batean, biolentziaren bidezkotasunaz Parisen II. Mundu Gerraren ondotik egindako hausnarketa jarraitzen dugu. Testuingurua, orduan, komunistek Iraultza egiteko zuten xedea zen. Errusian arrakasta izandakoak zergatik ez zuen arrakasta izan behar Frantzian? PCF alderdi komunista frantsesak 800.000 afiliatu zituen 1946an, eta eragin gaitza. Lopez Adanen iritzia jaso ondotik, axola handikoak iruditzen zaizkigun Joxe Azurmendiren ideia hauekin amaitzen dugu idatzia: gai horretan, Sartre eta Camus soluzio baten bila haztamuka ibili dira. Ez dira erlijiosoki dogmatikoak izan Ghandiren erara. Bortxarekiko behar dugun morala egiteko dago, eta egiteko egongo da beti, horrentzat ez daudelako hamar mandamenduak betiko zizelkatuak harrizko taulan: erantzuna gizarte bakoitzak eta aro bakoitzak beretzat erabaki —hautatu— beharrekoa baita.

 

Bertsolari txapelketen distortsioak: lehia arautua komunikazioaren kaltetan

Kepa Matxain

Laburpena

90eko hamarkadatik egundaino bertsolaritzaren kategorizazioaz gogoetatu dutenen artean agerikoa da kontsentsua: bertsoa komunikazio-ekintza da, batez ere. Bertsolariak ingurukoekin komunikatu nahi du, bertsokidearekin bezainbat entzuleekin, eta, era berean, ingurukoen erreakzioak zuzenean eragiten dio bertsolariari. Hortik iragankortasuna: une jakin batean toki jakin batean gertatzen da bertsoaren ekintza, eta behin komunikazio zuzen hori gauzatutakoan, betiko desagertzen da. Bertsolari-txapelketak fenomeno aski berriak dira, bai behintzat egun nagusi den formatuan. 1935eko Bertso Gudua izan zen egungo Txapelketa Nagusien aurrekaria ezarri zuena, bertso-mundutik kanpoko eragileek antolatua, bertsoaz oso bestelako interesek bultzaturik –gerraurreko kultur eliteek bertsolaritzara jo zuten euskara eta euskal “espiritua” pizteko asmoz–. 80ko hamarkadatik aurrera egonkortu egin dira bertsolari-txapelketak, eta, egun, bertso-munduko ekitaldi pisutsuenak bilakatu dira, bai ikusgarritasun aldetik, bai sinbolikoki ere. Baina lehia arautua jokoan sartzean, hainbat distortsio gertatzen dira bertsoak hain berezko duen komunikazio-dimentsioan.

 

Elkanotar Juan Sebastian, Pizkundeko humanista utopikoa?

Ekai Txapartegi

Laburpena

Elkanotar Juan Sebastianen pentsamendu politikoa Pizkundeko humanista utopikoen artean lerrokatzea da artikulu honen ekarpen nagusia. Berak idatzitako bidaiakronika galdu denez, eta iritsi zaizkigun eskutitz eta testigantzak urriegiak direnez, Elkanoren iritzi politikoak ezagutzeko Maximiliano Transilvano eta Gonzalo Fernandez de Oviedoren kroniketara jo behar dela erakusten saiatzen naiz. Bi kronika haietan gorde da, ziurrenik, Elkanoren idatzi galduaren berridazketa ia literala. Mundu-birari buruz Maximiliano Transilvano errege-idazkariak azkar batean idatzitako latinezko kronikaren bigarren zatia, esaterako, Elkanoren idatzi galduaren berehalako itzulpena dela ondorioztatzen dut artikuluan. Hipotesia zuzena bada, Transilvanoren kronikan Elkanoren irudimen utopikoa irakurtzen da, batik bat Borneoko herritarren ohiturak deskribatzen diren pasarte harrigarrian. Bertan, Elkano ahobizarrik gabe ariko litzateke, besteak beste, hedapen inperialen aurka, errege gerrazaleen aurka edo erlijio tolerantziaren alde. Pasarte horrek Elkano ‘inperialaren’ eraikuntza gaztelarra iraultzen du. Bat egiten du, ordea, Elkanori buruz ezagutzen ditugun datu guztiekin. Horrenbestez, norabide horretan ikertzen jarraitzea proposatzen dut.

Itsaso zehar Elkano                                                                                                                     bAst 2020

Haurren soldata, noizko?

2021-05-02  //  bAst  //  Iruzkinik ez

pinterest

 

Haurrek eta gaztetxoek badituzte gastuak, badute gastabiderik bai, baina nekez irabazpiderik.

Hamaika urtetik aurrerako ume guztiek behar lukete soldata txiki bat irabazi.

Eta horretarako lantxo bat egin eta lanbide bat dastatu.

Nekazaritzan bezala arrantzan, edo industrian, edo farmazian, edo liburutegian, edo zapata-dendan, edo erizaintzan, edo pizzak bizikletaz eramaten. Pizzak eta bestelako erosketak. Eta abar.

Eskolako kalifikapenak jasotzearekin batera, nomina, 35 euroko soldatarekin. Zergatik ez dute jaso behar?

Horrek lanak antolatzea eskatzen du, baina zertarako daude herrietako saltoki, lantokiak? Irakasleak eta gurasoak? Eta agintariak?

Lanbideak ezagutzeko, lanbideak dastatu behar dira, ofizio-proba beharrezkoa da.

Nola jakin, bestela, egokiagoa zaigula salmenta, eritzaintza baino? Edo arrantza, industria baino?

Aritzea bezalakorik ez da, lan hori zer-nolakoa den jakiteko.

Haurren eta gaztetxoen eta gazteen lanbideratzeaz hausnar egin behar genuke.

Ondo egon.

 

 

Xabier F. Loyola margolariaren ofizioa

2021-04-25  //  bAst  //  Iruzkinik ez

Margolari ofizioa ikasten bizitza osoa egina du Loyola jaunak. Eta egunero segitzen du ikasten, lanean. Haren lanei begiratu eta lehenbizi bururatzen zaidan hitza ofizioa da. Ordu askoren buruan, ahalegin askoren buruan eskuratutako ofizioa. Bigarren bururatzen zaidana da, arreta handiz hautatuak dituela margotzen dituen motiboak eta giroak. Askotan emakumeak ageri dira. Hirugarren bururatzen zaidana, koadroek istorio bat kontatzen dutela da (Hitzordua, esaterako). Laugarren bururatzen zaidana, margolanek emozio bat transmititzen dutela da.

La cita /Hitzordua                                                                                           Xabier F. Loyola

 

Xabier F. Loyola

Xabier F. Loyola

“Era askotara esplikatu da sormen-bulkada; nire iritziz, norberaren ezerezaren aurka, alferrik, borrokatu beharretik sortzen da. Duela urte batzuetatik hona, helburu bat iritsi nahi dut: edertasun ez-dagoena eta eskuraezina, eta esplikaezina, sugeritzea eta ebokatzea; eta ez dakigu, ezta ere, zein behar bete behar duen. Horretarako pintura hartu dut berriro: objektu figuratiboak, hirugarren dimentsioa, koloreak, lientzoak; ahanzturatik berreskuratu nahirik une labur baten irudia eta iraunkor egin nahirik haren izaera pasakorra eta aldi batekoa; ikuslearen begiratu kritikoari, irudiari eta fantasiari erakustea; kontagiatu eta iradoki ditzala sentsazio eta zirrarak, horiekin arima, espiritua, kontzientzia edo dena delakoa, areago hunkiarazteko.”

 

Xabier F. Loyola

Xabier F. Loyola

Golosa /emakume gozozalea                                                                                           Xabier F. Loyola

 

Trastorno bipolar erakusketakoa                                                                                 Xabier F. Loyola

 

Acu minired 01C                                                                                                                 Xabier F. Loyola

 

Pasaerako turistak gara, onenean ere, eta txarrenean, esklaboak. Bi mutur horien artean ibiltzen gara bizitza osoan.

Xabier F. Loyola

 

Entzuten dut neure gainetik eta azpitik sortzen den zarata. Eta arreta jarriz gero, kanpokoa. Eta zoli badago entzumena, barrukoa, neure pentsamenduen xuxurla.

Xabier F. Loyola

 

خابير لويولا

Hemen viktoria’s gallery (bratislava)

 

Xabier Loyolak txikitatik marraztu eta margotu du; eta eskulturak egiten hasi zen 1988an; bere ikaskuntza prozesua jarraitu zuen Henry Moore-ren dizipulu batekin. Hala, lanerako materialak eta teknikak zabaldu zituen, eta Bilboko Arte Ederretako Fakultateko ikastaroetara joan zen. Epe hori igarota ia ezer erakutsi ez zuen arren, urte horietatik ez baitzituen erakusketak egiten, arte grafikoa, pintura, eskultura egin zituen; diseinu grafikorako eta argazkigintza digitalerako tarte laburrak hartzen zituela; Arkitekturaren eta haiekin lotutako proiektuen argazki erreportaje ugari egin zituen: aldizkariak, katalogoak, liburuak.

1995-2010 bitartean hainbat sari jaso zituen: Adibidez, “Zarauzko 750. Urteurrena” Saria obra maisu monumentala interpretatzeagatik, Eskulturako I. Biurtekoaren Sariarekin batera, sari batzuk eman ziren, adibidez “Brontzezko eskultura”; brontzez ekoiztua Espainian “Alfa Art” herrialdeko brontzezko ekoizle onenetako batek; herrialdeko hainbat hiritan Arte Plastikoaren deialdietan ere izendatua izan zen.

Urte hauetan erakusketa indibidualak egin zituen Paris, Madril eta Espainiako beste hirietako galerietan; biurtekoetan eta erakusketa kolektiboetan parte hartu zuen, hala nola Almudi Jauregian, Alacanteko “Arte Bisualerako VIII. deialdian” biurtekoan eta Espainiako hainbat hiritako eskulturen erakusketa ibiltarietan; I Saria Bienal Murtzia, Bizkaiko Artea Bilbao eta Bilboko Gure Artea, esaterako.

Bakarkako erakusketak egin ditu galerietan: Causans Etienne de Paris, Mar Estrada de Madrid, Windsor, besteak beste; eta Udal Ganberak: Sanz Enea Jauregia Zarautz Zaragozako “Arte Gaztea” Aretoa; eta bienalak eta talde erakusketak: Eskultura Bienala Iª Murtzia Almudiko Jauregian Alacanteko VIII. Arte Plastikoen deialdian Gasteiz, Bilbo eta Donostiako Gure Artea erakusketetan, Donostiako San Telmo Museoan, Portalea gelan. Eibar, Gasteizko Luis Ajuria aretoan. 2012an lan figuratiboak margotzen hasi zen eta 2013an bere lehen erakusketa banakako I margolan figuratiboak egin zituen Bilboko Windsor galerian. Erakusketa horretarako objektu figuratiboak hartu zituen; ahanzturatik erreskatatuak izateko. 2018an The Space Next Door aretoan erakusketa egin zuen, Lisboako justLX faire-en.  Hori gutxi ez eta, bere lana Espainiako hiri desberdinetako bilduma eta erakunde publiko eta pribatu desberdinetan dago. Baita Frantziako eta Alemaniako bilduma pribatu desberdinetan ere, batzuk aipatzearren.

 

 

Bernard Manciet idazle okzitanoa

2021-04-21  //  bAst  //  Iruzkinik ez

Bernard Manciet idazle okzitanoa         (1923-2005)

Hona idazlearen berri, Lucien Etxezaharretak Lo dider de Guernica liburuaren hitzaurrean idatzitakotik:

Bernard Manciet 1923.eko irailean sortu zen Sabres herrian, Goi Landetan. Amaren hizkuntza, “gaskoin beltza”, okzitanieraren adar berezia, beranduago, bere hizkuntza literario bezela aukeratuko zuen. Ikasketak Sabresko eskola publikoan egin eta, Talenceko lizeora joan zen, Montaigne lizeora ondotik joanez. Latina, grekoa ikasi zituen eta jakintza harrigarrikoa agertu gazte gazterik. Ikasketak jarraitu zituen, Letretan eeta Zientzia politikoetan Parisen. Diplomazia lanetan hasi zen Koenig jeneralarekin, 1945ean, Alemaniaren okupazio hastapenetan eta gero Brasilera joan 1955.ean. handik itzuli eta ezkondu zen Sabres herrian, bost haur ukan. Familia aberatsekoa zen eta etxeko enpresa, zuraren industriakoa, bere gain hartu zuen. Bainan honek porrot egin zuen hamar urte berantago. Mancietek hasia zuen literatura abentura orduan benetan indartu zen.

Lehen gaskoinerazko testuak 1945ean idatzi zituen. Zernahi lan ezberdin publikatu ditu geroztik. Obra nagusia “l’enterrament a sabres” da. Poema luze honetan, herritarren kultur eta nortasunaren errespetu eta duintasuna, molde profetikoan agertzen ditu. Mollat argitaletxeakberrargitaratua du 1996ean. Obra nagusietan da ere “lo Gojat de Novème (Azaroko gaztea), 1964.ekoa. Ehun bat liburu argitaratu ditu, mota askotakoak.

Gernikaz erranak (Lo dider de Guernica)                                                      Maiatz 2011 (2. Argit.)

 

I

-E ats bèth temps a Guernica?

-Bèth temps qu’am crums escarps

E los aubres eshlorits com nòvis

 

-E ats pas niu a Guernica?

-Los arcaciàs que nivan a la mar de Lequeitio

A Bermeo la mar qu’es ua prima

 

-Ats un beròi matin? Ats auba hreda?

-Qu’am lo hàlar doç de mijorn a Guernica

Soldats a nos qu’aprigan las montanhas de matin

 

-Entienets pas los trons a-vòste?

-Qu’am auratges de flors las montanhas qu’en frisan

Lo Cassi de Guernica hei pas qu’ua flor

 

I

-Eguraldi ederra Gernikan?

-Egun ederra hodei lagunekin

Eta ezkongaien antzeko zuhaitz loratuekin

 

-Ez al duzue elurrik Gernikan?

-Akazia ondoek itsas gainera lekeition elur egiten

Eta Bermeon itsasoa udaberri

 

-Goizalde polita, goiztiri hotza?

-Hegoaren hats epela dugu Gernikan

Eta gure gudariek goiza lez mendiak estaltzen

 

-Etxetik ortzantza ez duzue entzuten?

-Lilizko galernak ditugu eta mendiak kizkurtzen

Eta Gernikako Haritza lili soil bihurtu

 

Anem occitans! aldizkaria, 171. zenbakia.

Aderir a l’Institut d’Estudis Occitans (IEO), es obrar per donar a l’occitan sa plaça deguda, en tot menar d’accions a l’entorn de la vida publica, dels medias e de l’ensenhament.

Es tanben una accion de cada jorn e de cadun per que la cultura occitana siá una cultura viva e contemporanèa, creatritz e inovanta, en tot assumir son istòria millenària.

Aquelas accions, las podetz venir partejar amb nosautres, amb los 2100 aderents e son trentenat de salariats dins las 28 seccions departamentalas e seccions regionalas, o directament a l’IEO.

Podètz aderir a l’Institut d’Estudis Occitans siá per l’intermediari d’una seccion departamentala o d’un cèrcle local afiliat de la federacion (mercés de privilegiar l’una aquesta adesion quand es possible), siá dirèctament a l’IEO (sèti social a Tolosa). Dins los dos cases, lo prètz d’adesion es lo meteis.

Aderissetz a l’Institut d’Estudis Occitans per venir, vos tanben, actor de la lenga e de la cultura occitanas.

Dempuèi 2010, l’IEO edita las cartas d’adesion de totes los sòcis de l’associacion e de sas seccions. Un tèxt qu’explica las motivacions d’adesion a l’IEO i es inscrich.

Anem occitans!!!

Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak

2021-04-18  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkin bat

Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak

Lola Saenz de Viteri, Tere Bildosala eta Piedita Arrillaga margolariak (ezk>esk) 1972 ingurua

 

Lola Saenz de Viteri

Pintore gipuzkoarra (Zarautz, 1927-Donostia, 2006). Pintura eta marrazkia ikasi zituen Jacinto Olave-rekin (1945-50) eta grabatua eta damaskinatua Domingo Martinez-ekin (1950-53). Ondoren, 1968 eta 1973 artean Eduardo Encinas-en estudioan lan egin zuen. Erakusketak eginak ditu Eibarren, Zarautzen eta Donostian.

Loreak (I)                                                                                                                    Lola Saenz de Viteri

 

Loreak      II                                                                                                                  Lola Saenz de Viteri

 

Botila-bodegoia                                                                                                      Lola Saenz de Viteri

Paisaia                                                                                                                      Lola Saenz de Viteri

 

Lan abstraktua                                                                                                       Lola Saenz de Viteri

 

Jacinto Olave margolariak Lola Saenz de Viteri-ri egindako erretratua

 

Viteri margolariari buruzko post hau prestatzen ari naizela, herri bateko plazatik pasa naiz, eta zoruan igeltsuz margotuta umeek utzi dituzten marrazkiak ikusi ditut eta argazkiak atera dizkiet. Gaurko umeak gaur marrazten. Haria ez da eteten.

San Juan plaza I

 

San Juan plaza II

 

San Juan plaza III

 

San Juan plaza IV

 

San Juan plaza V

 

San Juan plaza VI

 

San Juan plaza VII

Jacinto Olave margolariak Lola Saenz de Viteri andreari arkatzez egindako erretratua (1949)

 

Jacinto Olave margolaria (Eibar, 1877-1957)

 

Lola Saenz de Viteri eta senarra, Knopf jauna

 

Isabel Azkarateren kamera magikoa

2021-04-11  //  bAst  //  Iruzkin bat

New York & Isabel Azkarate                                                                           DV 2015

Isabel Azkarate argazkilari profesionalak argazki asko eta onak egin ditu munduan zehar, urte askoan. Orain, hasita dago bere artxiboa digitalizatzen eta lehengo argazkiak esku artera ekartzen.

 

New York, 1980

40 urte joan dira jadanik….1980ko abenduaren 8an, astelehena, John Lennon erail zuten bere bizilekua zuen eraikinaren sarreran, Dakota eraikinaren sarreran. Lennon itzuli berria zegoen grabazio-estudiotik Yoko Ono emaztearekin batera. Egun horretan ni New York-en nengoen argazkilaritza ikasten, eta kalera irtetean haren musikak eta haren irudiek betetzen zituzten txoko guztiak…(oharra: Isabel Azkarate)

John Lennon-en heriotza I (New York, 1980)       Dakota                        Argazkia: Isabel Azkarate

 

John Lennon-en heriotza II                        John Lennon                            Argazkia: Isabel Azkarate

 

John Lennon-en heriotza III                       Peace                                          Argazkia: Isabel Azkarate

 

John Lennon-en heriotza IV                      Stop                                            Argazkia: Isabel Azkarate

 

Berlin, 1989

1989ko azaroaren 9an Berlinera egin nuen bidaia, harresia botatzean lekuko izateko, eraiki zutenetik 29 urteren buruan. Une historiko bat izan zen eta hura argazkietan jasotzeko suertea izan nuen. Hemen dituzue argazki batzuk, kaleetako giroa erakusten dutenak, bertze aldera “pasatzeko” grina eta “kontsumoaren” aldeko zoramena. (oharra: Isabel azkarate)

Berlingo harresia behera I           bagoaz bertze aldera                  Argazkia: Isabel Azkarate, 1989

Berlingo harresia behera II                         erosi, erosi                     Argazkia: Isabel Azkarate, 1989

 

Berlingo harresia behera III        berritasunaren bila                        Argazkia: Isabel Azkarate, 1989

Berlingo harresia behera IV                    hartzak erakusleihoan         rgazkia: Isabel Azkarate, 1989

 

Berlingo harresia behera V bideoak erakusleihoan Argazkia: Isabel Azkarate, 1989

Isabel Azkarateren kamera magikoa                               bAst 2021

 

Isabel Azkarate (Donostia, 1950)

Milesker zure lanagatik.

Munibe aldizkari zientifikoa: urubiak eta eukaliptoak

2021-04-04  //  bAst  //  Iruzkinik ez

Munibe aldizkari zientifikoa: urubiak eta eukaliptoak

Munibe, Cien.nat. Aranzadi Zientzia Elkartearen aldizkari zientifikoa da. 1947an sortutako ikerketa zentro honen xede nagusia da zientziak ikertzea, aplikatzea eta zabaltzea. Munibe urtekaria da, eta 1949. urteaz geroztik argitara ematen ditu Geologia, Botanika, Zoologia, Ekologia eta Natur Inguruaren arloetako jatorrizko ikerketa-lanak.

Iñigo Zuberogoitia, Maite Laso, Alexandra Egunez, Ainara Azkona, Sergio de Juan, Carlos González de Buitrago, Gorka Belamendia, Rosa de Siria Apaolaza, Ana Gracianteparaluceta, Izaskun Aguirre, Nober Fuente, Jordi Gómez, Emilio López, Alfonso López de Armentia, Javier López de Luzuriaga, Diego Malo, Jabi Manzano, I. Martínez, Jose Ignacio Ocariz, Silvia Prats, Rakel Santos, Brian Webster

Euskadiko gaueko hegaztien errolda (2018)

Laburpena Lan honetan azalera handiko guneetan burutzen diren zenbaketen protokolo bat garatu da, gaueko hegaztien datu berriak lortzeko eta etorkizuneko lanen oinarri izateko. Ikerketa area, Euskadi, 5 x 5 km-ko UTM lauki sareetan banatu zen, landaredi mota guztiak ordezkatzen zituzten 65 lauki sare aukeratu zirelarik. Lauki sare bakoitzean zortzi Zenbaketa Unitate (ZU) hautatu ziren, bata bestetik kilometro bateko tartearekin. ZU bakoitzean hiru fasetan banatutako zenbaketa protokoloa gauzatu zen: 5 min hegaztien kantuak entzunez, 5 min espezie apeua erabiliz eta 5 min isilean entzunez, protokoloa hilean behin gauzatu zen 2018ko urtarriletik uztailera bitarte. Zenbaketa bakoitzean apeua espezie bakar batentzat erabili zen, betiere apeuaren erantzun espezifikorako urteko momentu egokiena baliatuz, eta soilik estrigiformeentzat. Urubi arrunta izan da Euskadi mailan ugariena, bai kopuruan nahiz banaketa arean, alde handiz hurrenak hontz zuria, apo-hontz europarra eta mozolo europarra; aldiz, hontz ertaina eta hontz handia nahiko eskasak, eta banaketa area nahiko mugatua erakutsi dute, eta espezie urrienak landako hontza eta  elurretako mozoloa. Zata europarra ZUetako % 31,5ean azaldu zen; aldiz, ez dira topatu zata lepogorria, ez eta atalar arrunta, eta ugaltze garaia izanda soilik hiru oilagor ar. Amaitzeko, galeper arrunta soilik ZUetatik %3,8an antzeman zen eta uztaileko zenbaketan baino ez.

Gako hitzak: Gaueko hegaztiak, azalera handiko zenbaketak, zata, populazioaren banaketa, zenbaketa metodoak, gaueko harrapariak, apeua, bat-bateko hotsak.

 

Neure kasa hasten naiz “apeu” hitzaz zerbait jakin nahian.

Apeu (elhuyar): señuelo, reclamo (gaz); decoy (eng); appeau de chasse, appât (fr)

appât (nola erran)

nom masculin

(Pêche)

beita – peita (ZU) – apasta (MD) – amuzki (MD)

le pêcheur jette à l’eau l’hameçon avec l’appât

arrantzaleak amua beitarekin egozten du urera – arrantzaleak amua peitarekin igorten dü hureala (ZU)

vous n’êtes pas un appât assez fin pour m’attirer

ez zara aski beita fina ni apastatzeko

l’appât du gain

diru gosea

Urubi arrunta                                Argazkia: Jean Jacques Boujout (biodiversidad alegria/dulantzi)

 

 

Arturo Elosegi, Carlos Cabido, Aitor Larrañaga, Juan Arizaga

Eukaliptoak

Laburpena: Eukalipto-landaketak mundu mailan oso hedatuta daude, eta kezka pizten du horrek ingurumenean izan ditzakeen eraginengatik. Lan honetan Euskadin eukaliptoz estalitako azaleraren bilakaera berrikusten dugu eta horien ingurumen-eragina aztertzen dugu, eskualde honetakoaz zein iberiar penintsulakoaz argitaratutako bibliografia zientifikoan oinarrituta. 1986tik 2019ra eukalipto-landaketen azalera laukoiztu egin da, 4.866 ha-tik 19.643 ha-ra; prozesu hau azken aldian azkartzen ari da, pinuaren xingola marroia deritzon izurriaren eraginez. Argitaratutako ikerlanek modu sistematikoan erakusten dute eukalipto-landaketek Euskadin zein penintsulako beste leku batzuetan ingurumen-eragin kaltegarria dutela pinu-landaketekin alderatzen baditugu, are gehiago bertoko basoekin alderatuta. Eukaliptoek lorzoruaren ezaugarriak aldatu egiten dituzte, arroen hidrologiari eragin, eta biodibertsitatea murrizten dute. Gehien erasandako bizidun-taldeen artean daude onddoak, landare belarkarak, anfibioak, hegaztiak eta ornogabe urtarrak. Era berean, aldaketak detektatzen dira ekosistemaren funtzionamenduan, bereziki orbelaren deskonposizioan. Eragin batzuk basoen ustiaketa intentsiboari lotuta daudela dirudien arren eta neurri zuzentzaileen bidez leundu litezkeela, beste batzuk eukaliptoaren berezko ezaugarriek eraginak direla ematen du eta, beraz, leuntzen zailak direla. Eragin horien gero eta handiagoak izango direla aurreikus daiteke, eukaliptoz estalitako azalera zein landaketen errotazio-kopurua handitu ahala.

Gako hitzak: biodibertsitatea, kontserbazio-biologia, Eucalyptus, baso-ustiaketak, Euskal Herria.

Eukaliptoa                                                                                                                              vivrs-mñnt

 

Aitor Galarza, Xarles Cepeda

Hegaztien arteko gurasoen infantizidio berantiarraren lehenengo kasua

Laburpena: Hegaztien arteko gurasoen infantizidio berantiarraren lehenengo kasua azaltzen da. 2017ko ekainaren 29an, zikoina zuri heldu batek eraso egin zion 53 egun inguru zituen bere txito bati, habiatik bota zuen arte. Kumaldi murrizketa berantiar honen zergatia guraso baten heriotza izan daitekeela iradokitzen da.

Gako hitzak: Urdaibai, Zikoina zuria, Ciconia ciconia, kumaldi murrizketa.

Zikoina zuria                                                                                                            urdaibai bird center

Bizitzaren ederra

2021-03-28  //  bAst, Juan Luis Aizpuru Beristain  //  Iruzkinik ez

Bizitzaren ederra

Txakurtxo galdua                                                              Argazkia: Juan Luis Aizpuru Beristain, 2021

 

Noiz edo noiz, jakinduriak, ezkutuan dagoenak, eta ustekabean datorrenak, agerraldi bizkor bat egiten du eta lekukotasun bat uzten du, ikuslearen edo entzulearen garunean.

Juan Luis Aizpuru Beristain argazkilari, urpekari, solaskide, tornulari, bizikletazale eta pentsalariak honako esaldi hau bota zidan aurreko batean:

“Bizitza ederra duk. Geuk edertzen dugulako.

Aulkian ondo esertzen gaituk, baina lehendabizi aulkia egin behar”.

 

Hortaz, geuk edertzen dugu bizitza. Ez ote da berez ederra? Edo beharbada esana besterik ez da, bizitza ederra dela. Beste hura bezala: Bizitza da handiena! Besterik ba ote dugu, bada? Ogi koxkor bat besterik ez badaukazu jateko: ogia da handiena! Bizitza ederra da, eta ez al da bizitza itsusia? Bizitza ez al da izugarria, nazkagarria, amorragarria? Bizitza ez al da batzuetan jasangaitza?

Aizpururen erranak atentzioa eman zidan “geuk edertzen dugulako” zatiaren eraginez batik bat. Bizitza geuk edertzen dugu, alajaina. Guk egiten ditugu aulkiak! Gero haietan esertzeko.

Aulkiak, mahaiak, sabaiak,…

Aulkia                                                                                                                                               bAst 2021

 

Hegaztia                                                                           Argazkia: Juan Luis Aizpuru Beristain, 2021

 

Elur giro I                                                                            Argazkia: Juan Luis Aizpuru Beristain, 2021

Behelaino                                                                            Argazkia: Juan Luis Aizpuru Beristain, 2021

 

Zaldia                                                                                   Argazkia: Juan Luis Aizpuru Beristain, 2021

 

Emakume gozozalea                                                                             Olioa mihisean: Xabier F. Loyola

 

Mendi urre-zilarrezkoa                                                                                                                 bAst 2021

 

Zaborretan aurkitua                                                           Argazkia: Juan Luis Aizpuru Beristain, 2021

Intsektuak lehen hezkuntzan: Sánchez-Bayo

2021-03-21  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Intsektuak lehen hezkuntzan: Sánchez-Bayo

Francisco Sánchez-Bayo, ekologoa, intsektu-erakuskari batekin. TRACEY NEARMY

“LEHEN   HEZKUNTZAN   ERAKUTSI   BEHAR   DA INTSEKTUEN   GARRANTZIA   ”

Francisco Sánchez-Bayo

 

Cristiano Ronaldo

– Francisco Sanchez-Bayo

Madonna

-Francisco Sanchez-Bayo

Vladimir Putin

-Francisco Sanchez-Bayo          

Kidd Keo

-Francisco Sanchez-Bayo          

Christine Lagarde

-Francisco Sanchez-Bayo          

 

  • Lur planetako intsektuen % 41 (hamarretik lau) gainbehera doa, gutxiago daude eta leku gutxiagotan, eta intsektuen heren bat (hirutik bat) mehatxatua dago eta galzorian.

  • Intsektuak zailak dira ikusten eta neurtzen, baina gainbehera nabariagoa da txorien gutxitzean, batez ere intsektujale direnetan, eta baita saguxar eta igelen gutxitzean.

Walking butterfly (oinezko tximeleta), by Salvador Dalí

  • Lur planetako animalien lautik hiru intsektuak Erran nahi baita, munduan dagoen persona bakoitzeko 200 milioi intsektu daudela.

  • Bizitzaren katebegi funtsezkoa dira intsektuak. Hegazti eta arrainen jakiak dira eta ornodun txikienak, eta hauek, era berean, beste animalia batzuen elikagai.

  • Lore mota guztiek behar dute intsektuaren laguntza, polinizatzeko. Bereziki erleek. Baita pipi, euli, tximeleta eta kakalardoek ere.

  • Horrek eragiten die, guk jaten ditugun fruitu eta barazkien ehunetik hirurogeitamarri eta ezin da hori artifizialki egin.

Christiano Ronaldo: Os insetos são importantes, como a bola no futebol (intsektuak garrantzizkoak dira, nola baloia futbolean)

 

  • Intsektuek zeregin garrantzitsua dute materia organikoa bertziklatzean: esate baterako, basoan erortzen diren zuhaitzak, eta sastrakak, garbitzen dituzte, eta baita gizkakiok uretara isurtzen duguna ere.

  • Auguriorik txarrenak beteko balira, intsektuekin batera hilko lirateke: loredun landarerik gehienak eta animalia asko ta asko; eta zuhaitz eta sastraka hilak pilatuko lirateke ibai eta basoetan. Mendietan, leku aldenduetan eta uharteetan bakarrik geratuko lirateke intsektuak.

Madonna: “Ni intsektuen alde nago erabat, batzuetan gogaikarriak izan arren”.
[I am in favor of insects, although sometimes they are annoying]

 

  • Hondamenaren zergatiak lau dira: ekosistemak suntsitzea, kutsadura kimikoa, faktore biologikoak eta klima-aldaketa.

“Lehena lotua dago nekazaritza intentsiboa zabaltzeari, ongarri kimiko eta pestizidak erabiltzeari”. Era berean “basoen galtzeari, urbanizazioari, arbolak mozteari. Ondorioz, badira ibaiak non apenas dagoen intsekturik”.

Joera hau oneratu nahi bada, nahi eta nahi ez aldatu behar dugu lurra lantzeko era.

Intsektizidak kalte handia egiten ari dira. Gainera, nekazaritza, faktoria moduko bat bilakatu da. Elikagai berberak ekoitz litezke, hainbeste produktu kimiko erabili gabe. Baina enpresek gainetik dirauten artean, ez gara inora helduko. Beharrezkoa da frogatzea, nekazaritza tradizionala eta berdea, errentagarriak direla”.

“INTSEKTUEN   GARRANTZIA   LEHEN   HEZKUNTZAN   ERAKUTSI   BEHAR   DA”

Francisco Sánchez-Bayo

Of course!!!!

Artista malawiarra: Billie Zangewa

2021-03-14  //  bAst  //  Iruzkinik ez

Artista malawiarra: Billie Zangewa

Billie Zangewa, In my Solitude (Neure bakardadean), 2018, 150 x 111 cm, Courtesy Templon, Paris – Bruxelles, © Billie Zangewa. Photo: Jurie Potgieter

 

Billie Zangewa artista da, Malawikoa (Blantyre), zeta erabiltzen duena bere artelanetan. Generoa eta arraza, besteak beste, ditu gaitzat. Eguneroko bizimodua erakusten du artelanetan, askotan etxeko uneak, lorategikoak, ametsak,… Bere buruari soldier of love deitzen dio, maitasunaren soldadu alegia. Mina atsegin bihurtzen du. Intimotasuna eta feminismoa lantzen ditu zetakien artetik. Jostun artistikoa da, nolabait esateko, patx-uork egile bat, irudi aurrez ongi hautatuak zetatzen dituena.

Radical empathy maite du, munduko arazo askori konponbide bat eman nahian.

Lazy Haze, 2013 Silk tapestry (Zetazko tapiza) 27 1/5 × 12 1/5 in 69 × 31 cm

Billie Zangewa (Malawi, 1973)

Foto: creaycoser

 

Exquisite fantasy (fantasia fin-preziatua), 2014 Silk tapestry (zetazko tapiza)  54 3/10 × 41 3/10 in 138 × 105 cm

The rebirth of the black Venus (Venus beltzaren birjaiotza)

Billie Zangewa

A fresh start (Hasiera fresko bat)

Costant gardener (lorazain ekina)

 

BIDEOA IKUSTEKO ESTEKA

Bideoa deitzen den asmakizun eder honi esker, batera ikus ditzakegu, artelana, artista bera, artistaren bizilekua, eta entzun dezakegu artistaren hitza eta iritzia.

Billie Zangewak ongietorria egiten digu bere etxean, Johannesburg-en, Hegoafrikan. Hiria bisitatzen dugun ahala, ikasten dugu zerk inspiratzen duen haren lana. Semearekiko maitasuna, zeta ‘transformative material’ gisa, begirada etxe-giroan errotua,  ‘daily feminism’ praktikatuz, eguneroko feminismoa alegia.

Artist Billie Zangewa – the Ultimate Act of Resistance is Self-Love | TateShots

In my solitude (zatia)

Page 13 of 24« First«...1112131415...20...»Last »

Iñaki Bastarrikaren bloga

Liburuak maite ditut, eta irakurri ahala azpimarratzen ditut eta haiei buruzko iruzkinak egiten. Batzuetan nobedadeak dira, baina beste askotan, liburu lehenagokoak edo erdi ahaztuak. Beste alde batetik kontu zaharrak egunetik egunera gehiago zaizkit atsegin.

Azken bidalketak

  • Paradisuaren kanpoko aldeak, Lanbroa, Behinola 2024-04-26
  • Umeekin egiteko ibilbideak 2024-04-20
  • Artem Ivantsov: bi Iberiak elkartu nahirik 2024-04-14
  • Tracce della lingua basca in Sardegna 2024-03-24
  • Yehuda Ha-levi tuterar idazlea 2024-03-19
  • Arteterapia (I) 2024-03-13
  • Jorge Gimenez Bech itzultzailea [1956-2023] 2024-03-06
  • Bichta éder 2024-02-27
  • Kouroumaren eguzkiak 2024-02-20
  • Babilonia 2024-02-09

Iruzkin berriak

  • Ane Maiora(e)k Lola Viteri margolaria eta gaurko umeak bidalketan
  • Izena *isabel(e)k Isabel Azkarateren kamera magikoa bidalketan
  • ROBERTO(e)k Wyoming Handia: “Rupturista nintzen eta hala jarraitzen dut” bidalketan
  • Roberto Moso(e)k Ihardukimenduaren teoria chit hordigarria bidalketan
  • Juan(e)k Berriz Irigoien bidalketan

Artxiboak

  • 2024(e)ko apirila (3)
  • 2024(e)ko martxoa (4)
  • 2024(e)ko otsaila (4)
  • 2024(e)ko urtarrila (4)
  • 2023(e)ko abendua (2)
  • 2023(e)ko azaroa (2)
  • 2023(e)ko urria (5)
  • 2023(e)ko iraila (2)
  • 2023(e)ko abuztua (1)
  • 2023(e)ko uztaila (2)
  • 2023(e)ko ekaina (1)
  • 2023(e)ko maiatza (1)
  • 2023(e)ko otsaila (2)
  • 2023(e)ko urtarrila (4)
  • 2022(e)ko abendua (4)
  • 2022(e)ko azaroa (4)
  • 2022(e)ko urria (5)
  • 2022(e)ko iraila (5)
  • 2022(e)ko abuztua (4)
  • 2022(e)ko uztaila (3)
  • 2022(e)ko ekaina (4)
  • 2022(e)ko maiatza (5)
  • 2022(e)ko apirila (4)
  • 2022(e)ko martxoa (4)
  • 2022(e)ko otsaila (4)
  • 2022(e)ko urtarrila (5)
  • 2021(e)ko abendua (4)
  • 2021(e)ko azaroa (4)
  • 2021(e)ko urria (5)
  • 2021(e)ko iraila (4)
  • 2021(e)ko abuztua (4)
  • 2021(e)ko uztaila (4)
  • 2021(e)ko ekaina (4)
  • 2021(e)ko maiatza (5)
  • 2021(e)ko apirila (5)
  • 2021(e)ko martxoa (4)
  • 2021(e)ko otsaila (5)
  • 2021(e)ko urtarrila (5)
  • 2020(e)ko abendua (6)
  • 2020(e)ko azaroa (7)
  • 2020(e)ko urria (7)
  • 2020(e)ko iraila (8)
  • 2020(e)ko abuztua (6)
  • 2020(e)ko uztaila (15)
  • 2020(e)ko ekaina (9)
  • 2020(e)ko maiatza (9)
  • 2020(e)ko apirila (11)
  • 2020(e)ko martxoa (14)

Kategoriak

  • bAst
  • Juan Luis Aizpuru Beristain
  • Koldo Goitia
  • Sailkatu gabea

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA