KUTXA BATEAN AURKITUTAKO IDATZIAK
Hasiera » Indarra » Izatearen askatasuna
Mar01 0

Izatearen askatasuna

Atalak: Indarra

“Neska naiz eta zakilarekin jaio naiz,

Sartzen dira nerekin maiz,

Eta nahi dut honekin amaitu garaiz,

Ez nazazu epaitu zuk apaiz”

Izatea azalerazteko beharra, ez da gauza makala, ezberdin jaio naizelako naiz “anormala” ohartu gabe beraiek direla direnak ez “normalak”. Mendekotasun, sexu edo gizentasun, edozein gara gizaki biharamun, eta aldarrikatzen dugu askatasun, aniztasun, hitz handiez idatziz HEZKIDETASUN.

Amestuz askatu eta askatuz amestu, utopia errealitatez biluztu eta ahaztu zenbat min gizarte honetan dauden buru karratuk, maitatu gure buruak, pertsona garelako ditugu eskubide osuak, eta eskubidez mintzatuz defendatuz aburuak, inork eduki gabe besteen etxeetan sartzeko helburuak.

Biluztu nazazu, ezazu zure nortasuna, borrokatuz edozeinek dugun izatearen askatasuna, batasuna, errespetatuz lortuz elkartasuna, handituz gure barneko gaitasunak.

Pauso txikiez lorpen handiak, eta lorpen handiez sendatu zauriak, gaindituz besteen maniak, ezberdintasunak bilakatzen baikaitu banako izugarriak. Ez zuk ez inork ezin gaitu epaitu, beharko lukeelako guri maitatu eta zartatu oldarkortasuna, odoletan isuriz libre izateko jariotasuna, askatasuna, maitasuna, eta epaituz gero ohartu ezin duzula jarraitu, ezta bizitzan lasaitu, “Arma, tiro, Pun!” zure buruak ezingo baitu kontzientzia hartu, izaten uzten ez badidazu egingo baitzaitut tiroz akatu!

 

eguroqewi

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Maddi Imaz

Kutxa misteriotsu batean aurkitu nituen idatziak, non nortasunaren xarmangarritasuna azaleratzen zen. Nire buruarekin bakarrizketak egin ostean idatzi guztiek zeukaten isiltasunean zerbait oihukatzeko, ni neu askatzeko, hitz jarioa sentimendu bihurtuz.

Azken bidalketak

  • Iluntasunaren argiak.
  • Norabideak
  • MAITASUNA
  • Bizitza.
  • BIZITZA EZ DA IRAGANEAN HARRAPATUTA GELDITUZ, ETORKIZUNA ISLATZEA

Iruzkin berriak

  • solar company in pasir gudang(e)k Gu geu gara bidea, ez dezagun ahaztu. bidalketan
  • N(e)k Gu geu gara bidea, ez dezagun ahaztu. bidalketan
  • Maddi Imaz(e)k HARREMANAK bidalketan
  • Kayleigh Martinez(e)k HARREMANAK bidalketan
  • Maddi Imaz(e)k HARREMANAK bidalketan

Artxiboak

  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua

Kategoriak

  • Bizitzako plazerak
  • Ebidenteegia
  • estereotipo unibertsalizatuak
  • Gure herria
  • Indarra
  • Sailkatu gabea
  • Sailkatu gabea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA