HARREMANAK
Urteak. 26 urte (ditudanak) igaro dira harremanak nolakoak diren entzuten nijoanetik. Eta badakizue zer? Oso kuriosoa egiten zaidala kontatu eta inposatu nahi izan didaten hortatik oso urruti gelditzen dela harremanak ulertzeko dudan nire modua, gutxinaka, denboraren eta esperientzi anitzen poderioz deseraiki eta eraikitzen joan naizen modu hori.
Lehenik eta behin, harreman hitzari ematen diogun konnotazioaren inguruan hitz egitea gustatuko litzaidake, hau gaizki erabiltzen dugula iruditzen baitzait. Ziur nago hausnarketa honen izenburua irakurri duzuenean bikote harreman itxi (eta gainera heteroa) irudikatu duzuela zuen buruan. Hortxe, gizarte heteropatriarkalak inposatu izan digunaren lehen ondorioa: harremanak gaizki ulertzeaz gain, idealizatu egiten ditugu.
Harrigarria egiten zait, gizarte heteropatriarkalak guregan eragiten duen horren potentzia, harremanetaz hitz egiten dudanean lagunen artekoaz, famili artekoaz, lanean sortutakoaz, etab. ere ari naizelako. Inork irudikatu al ditu hauek?
Jarraitzeko, eraikitzen joanen garen harreman guzti hauek nolakoak izan behar diren erakusten digute.
Bikote harremanetan adibidez, maitasun erromantikoa hartzen da oinarritzat. Heteroa eta itxia izateaz gain, zer nolako jokabideak izan behar ditugun zehazten dizkigute, zure bikotea jeloskor jartzen bada, uneoro non zauden galdetzen badizu, zer jantzi behar duzun esaten badizu, etab. Maite zaituen seinale.
Lagun arteko harremanak, berriz, kuadrilan sortutakoak izan behar dira, hau da, txikitatik zoriz ikastolan elkartutako harreman inposatuak. Inoiz jarri al gara pentsatzen benetan bizitzak ikastolan jarri digun “lagun” talde horrekin bat egiten dugun? Konektatzen dugun? Gure zirkuloa osatzeko ezinbestekoak diren? Eta gainera, kuadrilak esaten duen hori egin behar dugu, bestela, “marjinatu” egiten zaituztelako.
Eta horrela, etengabe. Bizitzan zehar ditugun harreman guztiak daude gizarte honek ezarritako jokabide batzuen menpe.
Nik ordea, honen inguruko hausnarketa sakona egin izan dut eta egiten jarraitzen dut urteak aurrera dijoazten heinean, erakutsi didaten hori behin eta berriz erori zaidalako: 14-15 urterekin, kuadrila fusioaren mitoa erortzen zait. Urte batzuk aurrera, maitasun erromantikoarena: Maddi, printze urdinak ez dira existitzen, baina printzesa arrosak ere ez, gainera nahi duzuna eta nahi duzun moduan maite dezakezu, neskak ere (ordurarte inork erakutsi ez didana, gora gure hezkuntza sexual-afektiboa!). Lanean hasi eta hori ere behera joanen da, zergaitik egin behar diozu kasu zure nagusiari arrazoirik ez badu, adibidez?
Honekin guztiarekin esan nahi dudana zera da, urteen poderioz benetako harremanak zer diren ohartu naizela, zaintza harremanean oinarrituak eta guk geuk aukeratu ditugun horiek, alegia. Errespetuan eta elkarrenganako ulermenean oinarritzen direnak, bizitzak eta zaintza erdigunean kokatu eta enpatia abiapuntu bezala hartzen dutenak, nahiz eta beste pertsona batekin harreman bat izan elkarrekiko sortutako harremana zalantzan jartzen ez dutenak, hau da, konfiantzaz janzten direnak, eta batez ere, elkarrekiko sortako hori maitasunetik zaintzen direnak, barnetik, barnera eraginez.
Harremanak natural eta sanoak izan behar direlako bizitzako edozein alorrean, eta ez inposatu eta gidatuak. Barnetik sortzen direlako, elkarrekiko sortzen den lotura berezi hortatik. Ez gara harremanekin jaiotzen, eraiki egiten ditugu. Eta, ezinbestekoa da guretzako kaltegarriak diren harreman kutsakor horiek albo batera uzten jakitea, ez badugu bat egiten ez delako ezer pasatzen, pertsonak anitzak garelako eta aniztasun horretan mundu guztiarekin bat ezin dugulako egin.
Eta, ditugun harreman berezi horien zaintza ezinbestekoa da, konfinatuta gauden honetan, zenbat besarkada botatzen ditugu faltan? Hau bukatzean ez gelditu besarkadak eman gabe, ez eta maitasun hitzak esan gabe. Zaindu ezazu inguruan duzun hori, benetan aberatsa dena hori delako: elkarrekiko lotura eta maitasuna.
Ez da esistitzen betidanik entzun dugun “media naranja”,hori izakiaren “sistema de creencias”ek inposaturiko hitza da soilik,sistema heteropatriarkalaren ondakina. Gu “naranja osoa” gara,eta gugatik asten dira bikoteen erlazioak zein gure ingurikoen arteko erlazioak ere.
Alde batetik erlazio sentimentalak ditugu,edo seatz meatz esanda,bikote erlazioak. Hauek ispilu bat bezala artzen dute forma,Beti zure barneko karenziarenbat faltan duzuna beste pertsonan erreflejatuta izanda (seguridad, reconocimiento eta afecto). Adibidez pertsona insegura bazara pertsona segurua jarriko duzu aurrean, extrovertida bazara introvertida,kontroladora bazara pertsona askea eta horrela infinito jejeje erlazio hauek puntu blokeo batera ailegatzen badira,hau da, ezer berririk elkartzen ez badute eta monotonía eta ez-maitasunean sartén badira, erlazio horren proposamena ikasi eta barneratu egin dugula esan nahi su( ese espejito a etxo k te empoderes,aprendas y evoluciónes) eta ez du sentzurik Aurrera jarraitzeak,bien arteko formakuntza eta ikaskuntza barneratu egin da.Beldurrak(el ego) egiten du erlazio horretan jarraitzeak,bakarrik gelditzeko beldurra, jendeak solter@ ikusteak gaizki ikusita dagoelako,egunerokotasunaren aldaketa etab…kreentzia batzuk imposatuta daudelako eta inkonszientemente Bere atzamarretan estuturik gaudelako.
Besterik gure ingurukokin erlazioak. Haiek gure maixuak dirá eta beraiek dirá gure izaeraren izanaren erreflejoa. Zerbaitek mindu Edo aserretu egiten zaituenean horrek ESAN nahi du zure barnean zerbait itxita daukazula horren inguruan eta horrek ikusteak eta barne lanketa Aurrera eramateak,horrek gai egingo zaitu ZU NOR ZAREN benetan aurkitzera. Honekin zer esan nahi dut,inguruko erlazioak kontra más sana estés tú,más sanas serán tus relaciones socioales o familiares. Eta noski, horrek egingo du ere nahi duzunekin elkartearatzea eta beharrezkoak ez diré al alde batera uztea.
Mobiletik idatzi dut eta kasi lo he vomitau jjajajaja a toda letxe! baina nire ustez oso oso tema sakona
eta lanketaa gorra duen tema da. Orduak eta orduak hitzegiten hemateko tema. Gainera oso koszientea izan behar zara horrelako gauzak ondo jorratzeko.
Aaaa!! Eta oso iritzi ona! Asko gustaría zait! Aupa gazte!!
Benetan gustatu zait idatzi hau, oso gai mamitsua jorratzen baitu. Nolakoak dira gure harremanak? Esaldi hau apuntatu dut: “Ez gara harremanekin jaiotzen, eraiki egiten ditugu”. Bai horixe. Eraiki eta deseraiki. Bejondeizula!
Mila esker! Eraiki eta deseraiki, zuk esan duzun moduan, benetan nahi dugun sare eta inguru hori lortu arte!
Earra! 🙂 Apenas, nire ustez behintzat, lantzen eta hitzegiten den gaia.
Autoboteretze aldera oso garrantzitsua, ene ustez noski.
Desaraiki berriz benetan nahi dugun hori eraikitzeko, proba-akatsa niri asko balio izan dit, bidean eta amaitzean zein gauza ongi atera diren/pozik gauden beraietaz, zein gauza ikasi ditugun, zein gauzetan sakondu beharko genuken eta zeinetan berriz ez erortzen, saiatze horretan, baliogarria, Berriz ere, nire esperientzia xumetik.
Horrelako artikulu gehiagorengatik. Gustora asko irakurriko nituzke!
ZORIONAK Maddi! 😀
Kaixo mila esker! Ez nuen gehiegi luzatu nahi izan eta gau honen sakontasunean zenbait azpigai ez nituen aipatu. Bide horretan familia sistema zein norberak gure buruarekin dugun harremana aipatzea ere ezinbesteko egiten zait deseraiki eraiki prozesu guzti honen barnean. Bizitzako alor guztietan da baliagarria orokorrean ditugun eta gurekin dituzten jarrera guzti horietan sakondu eta bereganatu Edo alde batera uzten jakitea! Eta harremanetan zer esanik ez!
Joango naiz artikulu gehiago idazten, pozez betetzen nau zuek ere zuen iritziak nirekin partekatzeak! Mila esker
Hi! I’m a Australian Single Mom living in Paso, I found your article to be soooo Usefull!
Thank you!